Fidantzak eta bermeak itzultzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal honetako Diruzaintzan gordailuturiko bermeak (eskudirutan edo abala) itzultzeko eskaria.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok edo ordezkariak, behar den baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Identifikatzeko dokumentazioa:
  1. Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
  2. Izapideak hala eskatzen badu edota interesduna ez denak sinatzen badu, ordezkaritza-inprimakia eta NAN, pasaportea, gidabaimena edo baimendutako pertsonaren egoitza-baimena.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Txosten teknikoa egin itzulketa bidezkoa den adierazita.
      2. Ebazpena.
      3. Interesdunari jakinarazi. Abala, hala badagokio, komunikazioarekin batera bidaliko da, eta bermea eskudirutan egin bada, zenbatekoa adierazitako kontu korrontean sartuko da.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza / Tokiko Gobernu Batzarra

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Ogasuna - Diruzaintza

      OHARRAK

      Kontratuen arloan, kontratuaren likidazioa onartu eta berme-epea bukatu ondoren, erantzukizunik agertzen ez bada, eratutako bermea itzuliko da, edo kauzio-abala edo -asegurua ezeztatuko da.
      Itzultzeko akordioa bi hilabeteko epean hartuko da eta jakinaraziko zaio interesdunari, berme-epea bukatzen denetik kontatzen hasita.

      Lagungarria da eskaerarekin batera egindako diru-sarreraren frogagiria aurkeztea.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Zerga-bilketa

      DBEB kodea: 2050900165

      Fitxategiaren xedea: Zergabilketako zerbitzuen kudeaketa: OHZ, Trakzio mekanikozko ibilgailuak, hiri lurren balio-gehitzearena, jarduera ekonomikoen gainekoa, eraikinak eta obrena, tasak zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak bideratzeagatik eta tasak udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo ustiapen bereziengatik

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO