Hiri lursailen balio gehikuntzaren gaineko zerga likidatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zerga zuzena da eta lursailek izaten duten balio gehikuntza zamatzen du, hura azalera ateratzen denean jabetza eskualdatzean edo beste edozein eskubide eratu edo eskualdatzean lursail haien gaineko jabaria mugaturik.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Interesduna den edozeinek edo ordezkariak behar den bezalako baimenarekin.
  • Jabetza eskualdatzean edo gozamen eskubide errealen eratze edo eskualdatze jabariaren mugatzaile eta irabazteko asmokoak direnean (dohaintza, herentzia...), erosten duenak ordainduko du edo bestela lursaila noren alde eratzen edo eskualdatzen den, harexek.
  • Jabetza eskualdatzean edo gozamen eskubide errealen eratze edo eskualdatze jabariaren mugatzaileetan, kostu bidez (salerosketak...) transmititzen duenak ordainduko du edota eskubide erreala eratu edo transmititzen duenak.
    Titular bat baino gehiago badago, ordainagiri bat bidaliko zaio bakoitzari, hark jabetzan eta kuotan duen portzentajearen arabera.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Identifikatzeko agiriak:
  1. Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
  2. Izapidea interesdun ez denak eskatzen edo sinatzen badu, ordezkaritza-inprimakia NAN, pasaporte, gidabaimen edo baimendunaren egoitza-baimenarekin batera.
  • Egindako transmisioa islatzen duen agiri publikoaren jatorrizkoa eta kopia.


Egungo arautegi eta bitarteko telematikoekin, kasu askotan, dokumentuak Ziurtapenerako Notario Agentziaren bitartez.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      001 - Ehunekoentaula, urte-aldia
      1-5 urte3,1 %
      10 urte arte2,8 %
      11 urtetik gora2,7 %
      002 - Hiri-lurrenbalio-gehitzearen gaineko zerga. Karga-tasa
      Karga tasa bakarra11,00 %
      003 - Hiri-lurrenbalio-gehitzearen gaineko zerga. Hobariak
      Mortis causa dela-eta eginiko etxebizitza-lursailen eta horien eranskinen eskualdatzeetarako, oinordekoen ohiko bizilekua denean, ezkontidea edo ondorengo zuzena bada.50 %

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 4 urte

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Ekarritako dokumentuan adierazitako datuak egiaztatu.
      2. Dagokion likidazioa egin.
      3. Likidazioa interesdunari jakinarazi.
      4. Higiezinari buruzko zerga eta tasen titular aldaketa (OHZ, ura, zaborra...).

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Ogasuna - Errentak

      OHARRAK

      Hipotekaren gaineko Legea aldatzeagatik legezko efektua 2013ko urtarrilaren 1etik izaki, zerga honi loturiko egintza edo kontratua duen edozein dokumentu Jabetza Erregistroan inskribatzeko, aurrez egiaztatu beharko da autolikidazioa, aitorpena edo komunikazioa aurkeztu dela transmisioaren objektu den lursaila dagoen Udalean.

      Aurkezteko epeak
      - Bizidunen arteko egintzak direnean, epea 30 egun baliodunekoa izango da.
      - Heriotzagatiko egintzak direnean, epea sei hilabetekoa izango da, eta subjektu pasiboak eskaturik, urtebetera arte luzatu ahalko da.

      Ordaindu beharreko zenbatekoa ateratzen da karga-tasa bat aplikatzetik zergaren sortzapen unean agerian geraturiko lurzoru hiritarren balio gehikuntzari, eta gehieneko 20 urteko epean izandakoari. Balio-gehikuntzaren zenbatekoa honela kalkulatzen da:

      Balio Gehikuntzaren zenbatekoa= lursailaren balioa x X(urte osoen zenbakia) urteen koefizientea.

      Arau orokor gisa, lursailaren balioa eta katastrokoa berdinak izango dira zergaren sortzapen datan. Lursailaren balioaren gaineko informazioa hemen dago eskuragarri:http://www4.gipuzkoa.net/ogasuna/catastro/porDP.asp#

      Zergaren kuota osoaren %50eko hobaria dago, ofizioz aplikatzen dena, lursailen transmisioan, eta jabariaren gozamen mugatzaileen eskubide errealak transmititzean edo eratzerakoan, haiek heriotzagatik irabazizko eran eginak direnean, ondorengoen eta adoptatuen alde, ezkontide edo egitatezko bikoteen alde, egitatezko bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoari jarraiki, eta arbaso eta adopzio-hartzaileen alde, haien ohiko bizilekua denean.

      Mortis-causa transmisioaren kasuan, transmisio-data kausatzailearen heriotzarena izango da.
      Aurrez espresuki eskaturik, likidazioa 48 orduko gehieneko epean egin ahal izango da.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Zerga-bilketa

      DBEB kodea: 2050900165

      Fitxategiaren xedea: Zergabilketako zerbitzuen kudeaketa: OHZ, Trakzio mekanikozko ibilgailuak, hiri lurren balio-gehitzearena, jarduera ekonomikoen gainekoa, eraikinak eta obrena, tasak zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak bideratzeagatik eta tasak udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo ustiapen bereziengatik

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO