Zergak helbideratzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal zerga eta tasen ordainketak banku-kontu baten bidez ordaintzeko eskaera

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko eta juridikok edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Identifikazio-agiriak:
  1. Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
  2. Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea,ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen,gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: berehala

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Programaren datu-basean aldatzea, Errenta Sailean.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Ogasuna - Errentak

      OHARRAK

      • Helbideratze agindua aldatu edo ezeztatu daiteke.
      • Zenbati helbideratze erabil daitezke zerga edo tasa desberdinentzat.
      • Eskaeraren iraupena mugagabea da, eta besterik komunikatu ezean, ez da beharrezkoa berritzea.
      • Helbideratutako ordainagiriak ordaintzeko borondatezko epearen azken egunean kobratuko dira.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Zerga-bilketa

      DBEB kodea: 2050900165

      Fitxategiaren xedea: Zergabilketako zerbitzuen kudeaketa: OHZ, Trakzio mekanikozko ibilgailuak, hiri lurren balio-gehitzearena, jarduera ekonomikoen gainekoa, eraikinak eta obrena, tasak zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak bideratzeagatik eta tasak udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo ustiapen bereziengatik

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO