Zergen titularra aldatzea (beste jabe batzuk edo transferentzia)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Higiezin bati dagozkion tasa eta zergen titulartasun aldaketak, haren transmisioa gertatzen denean edota titularkidetasuna gertatzean, ordainagirietan titulartasuna aldatu nahi denean.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdun den edozein edo haren ordezkaria, dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Identifikatzeko agiriak:
  1. Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
  2. Izapidea interesdun ez denak eskatzen edo sinatzen badu, ordezkaritza-inprimakia NAN, pasaporte, gidabaimen edo baimendunaren egoitza-baimenarekin batera.
  • Higiezinaren jabetza eskriturak edota beste edozein dokumentu publiko higiezinaren titulartasuna egiaztatzen duena.

Titularkidetasun kasuetan aldaketa eskaria zergadun guztiek sinatu beharko dute.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: berehala

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Hondakin, ur, ibilgailu sarrera eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren tasen titulartasun aldaketa dagokion erroldan.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Ogasuna - Errentak

      OHARRAK

      Titularkidetasunaren kasuan aldaketak ondorioak izango ditu aldaketa eskariaren hurrengo epealdian:

      • Ibilgailu sarreraren kasuan eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergan hurrengo urtean.
      • Hondakinen kasuan, aldaketa eskariaren ondoko epealdia hurrengo seihilekoa izango da.
      • Uraren kasuan, aldaketa eskariaren ondoko epealdia hurrengo lauhilekoa izango da.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Zerga-bilketa

      DBEB kodea: 2050900165

      Fitxategiaren xedea: Zergabilketako zerbitzuen kudeaketa: OHZ, Trakzio mekanikozko ibilgailuak, hiri lurren balio-gehitzearena, jarduera ekonomikoen gainekoa, eraikinak eta obrena, tasak zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak bideratzeagatik eta tasak udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo ustiapen bereziengatik

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO