Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan alta ematea eta autolikidazioa egitea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lehen aldiz erositako ibilgailuen gaineko zergan alta ematea eta autolikidazioa egitea. Ibilgailua Trafiko Buruzagitzan matrikulatu aurretik ordaindu behar da. Era berean, aldi batez egon diren ibilgailuei alta eman zaienean ere egin behar da.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko edo juridikoakk edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Identifikazio-agiriak:
  1. Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
  2. Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea,ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen,gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Ibilgailuaren fitxa teknikoaren fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      001 - Trakziomekanikozko ibilgailuen gaineko zerga. Karga-tasak
      9 zp baino gutxiago duten ibilgailuentzat1,9560 Euro
      9 eta 11,99ra bitarteko zp duten ibilgailuentzat2,2006 Euro
      Gainerako kategorietarako2,3228 Euro
      002 - Automobilak
      9 zaldi fiskaletik beherakoak35,96 Euro
      9tik 11,99ra bitarteko zaldi fiskalak dituztenak80,93 Euro
      12tik 13,99ra bitarteko zaldi fiskalak dituztenak142,38 Euro
      14tik 15,99ra bitarteko zaldi fiskalak dituztenak199,33 Euro
      16tik 19,99ra bitarteko zaldi fiskalak dituztenak256,28 Euro
      20 zaldi fiskaletik gorakoak313,25 Euro
      003 - Autobusak
      21 eserleku baino gutxiagokoak193,48 Euro
      21etik 50era eserleku dutenak275,56 Euro
      50 eserleku baino gehiagokoak344,46 Euro
      004 - Kamioiak
      1.000 kg.-tik beherako karga erabilgarria dutenak98,20 Euro
      1.000tik 2.999 kg.-ra bitarteko karga erabilgarria dutenak193,48 Euro
      2.999tik 9.999 kg.-ra bitarteko karga erabilgarria dutenak275,56 Euro
      9.999 kg.-tik gorako karga erabilgarria dutenak344,46 Euro
      006 - Trakzio mekanikoko ibilgailu atoidunak eta erdi atoidunak
      1.000 baino gutxiago eta 750 kg. baino gehiagoko karga erabilgarria dutenak41,03 Euro
      1.000tik 2.999 kg-ra bitarteko karga erabilgarria dutenak64,50 Euro
      2.999 kg-tik gorako karga erabilgarria dutenak193,48 Euro
      007 - Gainerako ibilgailuak
      Ziklomotoreak10,47 Euro
      125 cm3-ra bitarteko motozikletak10,47 Euro
      125cm3-tik 250 cm3-ra bitarteko motozikletak17,93 Euro
      250 cm3-tik 500 cm3-ra bitarteko motozikletak35,88 Euro
      500 cm3-tik 1.000 cm3-ra bitarteko motozikletak71,77 Euro
      1.000 cm3-tik gorako motozikletak143,52 Euro
      008 - Trakziomekanikozko ibilgailuen gaineko zerga. Hobariak
      Ibilgailu historikoak eta gutxienez hogeita bost urteko antzinatasuna duten ibilgailuak, fabrikazio-datatik kontatzen hasita50 %
      1.1Ibilgailu hibridoak (motor elektrikoa-gasolina, elektrikoa-diesela edo elektrikoa-gasduna) fabrikan homologatuak, euren mota eta eredura egokitutako gailu katalizatzaileak dituztenak igorpen kutsatzaileak minimizatzeko. Hauek lehen lau urteetan, lehen matrikulaziotik kontatzen hasita.50 %
      1.2 Motor elektrikodun ibilgailuak eta/edo igorpenik gabekoak.50 %
      2.1Turismo edo pareko motako ibilgailu automobilak, 2014tik aurrera matrikulazio berrikoak, haien karbono-dioxido igorpenak (CO2) 100gr/km-tik beherakoak direnean (lehen urtean).50 %
      2.2Turismo edo pareko motako ibilgailu automobilak, 2014tik aurrera matrikulazio berrikoak, haien karbono-dioxido igorpenak (CO2) 100gr/km-tik beherakoak direnean (bigarren urtean)15 %

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: berehala

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Errenta Sailak geroago berrikusi egin beharko du autolikidazioa.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Ogasuna - Errentak

      OHARRAK

      1. Ibilgailuaren zerga hurrengo urteetarako helbideratu daiteke, helbideratzeen eredua beteta (ikusi “Zergak helbideratzea” prozedura).
      2. Ibilgailua zerga ordaintzetik salbu dagoen edo hobariren bat dagokion egiaztatzea komeni da eta, horrela bada, dagokion prozedura egingo da.
      3. Errenta sailak egindako berrikuspenak likidazio berri bat sor dezake.
      4. Udal-zergaren alta da, ibilgailuaren alta Trafiko Zuzendaritzan egiten da.
      5. Legeak, ibilgailuaren titularraren udalerrian ordaindu behar dela dio.
      6. Ibilgailuari zergasotu ondoren ematen bazaio behin betiko baja eta, ordurako, kuota ordainduta badago, subjektu pasiboak baja datatik urte amaierara dagoen denboraldiari proportzioan dagokion zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal izango da.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Zerga-bilketa

      DBEB kodea: 2050900165

      Fitxategiaren xedea: Zergabilketako zerbitzuen kudeaketa: OHZ, Trakzio mekanikozko ibilgailuak, hiri lurren balio-gehitzearena, jarduera ekonomikoen gainekoa, eraikinak eta obrena, tasak zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak bideratzeagatik eta tasak udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo ustiapen bereziengatik

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO