Eraikinen ikuskapen teknikoa (EIT)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren txostenen aurkezpena (EIT) teknikari gaituak idatziak, derrigorrezkoak 2017ko ekainaren 27tik aurrera 50 urte betetzen dituzten bizitegi erabilerako eraikinentzat (EIT aurkezteko epea urtebetekoa da), eraikin katalogatu edo babestuentzat, eta birgaitze, efizientzia energetiko eta irisgarritasunerako laguntza publikoak eskatzen dituzten eraikinentzat.
EITren balio-epea 10 urtekoa da.
Eraikinaren kontserbazio sustapenerako bitartekoa da.
Ikuskapenaren ondotik, eraikinak EITk aurreikusitako 5 kalifikazioetako bat jasoko du, haren egoeraren eta ezarritako epeetan egin beharreko jarduketen arabera.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

(eskarian adieraziko da EIT zein eraikinean egin den, eta era berean zein euskarritan aurkeztu den)

  • EITren dokumentazio OSOAren kopia paperean, XML fitxategian eta PDF formatuan CD euskarrian.


(*) EIT aurkeztearen ondorioz zuzendu beharreko akatsak hauteman badira, haiek zuzendutakoan ziurtagiria aurkeztu beharko da EITren formatu eta euskarri berberekin.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      EIT aurkeztea doan da.

      Handik egikaritze agindu bat segitzen bada, 6. zenbakiko zerga-ordenantzan aurreikusitako zerga ezarriko da, eta 7-19 zerga-ordenantzan aurreikusitako tasa.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: berehala
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Hala badagokio, EIT zuzentzeko eskaria hura osorik ez badago edota formatu-baldintzak betetzen ez baditu.
      2. EIT osoa Eusko Jaurlaritzako EIT Erregistrora inportatzea.
      3. Udal zerbitzu teknikoek EIT aztertzea, eta EITn jasotakoaren arabera txostena egingo dute.
      4. Hala badagokio, espedientea irekiko da.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Emakidak eta lizentziak

      DBEB kodea: 2050820151

      Fitxategiaren xedea: Eskaerak kudeatzea: obra lizentziak, bide publikoa okupatzea, irekierak, pasabideak, kanposantuak, azokak, hirigintzako informazioa, eta beste hainbat

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO