Etxebizitzen irisgarritasuna sustatzeko desjabetzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalaren desjabetze-prozeduren gaineko ordenantzan arautua dagoena; honen helburua da indarrean dagoen legeria eta hirigintza-plangintzaren testuinguruaren baitan, Pasaian dauden bizitegi-eraikuntzetako etxebizitzetara pertsonen sarbidea ahalbidetu eta bermatuko duten esku-hartzeen irizpideak eta neurriak xedatzea eta arautzea etxebizitza horiek ohiko bizilekua direnean, obra eta jardueren bidez, helburu hori betetzeko beharrezkotzat hartzen diren instalazioen (igogailua, arrapalak eta abar) ezarpena barne.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok edota ordezkariak, obraren sustatzaile izanik desjabetzearen onuradun gertatzen dena.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Proiektu teknikoak, egin beharreko lanaren arabera legez izan behar dituen edukiez gainera, Ordenantzaren 5. artikuluan ezarritako paragrafoak jaso eta justifikatu beharko ditu.
  • Jabe-erkidego interesduna osatzen duten etxebizitza eta lokalen jabeen zerrenda.

Proiektua izapidetu eta eskatutako obrarentzat obra-lizentzia lortu eta obrak egiteko epea amaiturik, haiek egitea posible izan gabe, honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:

  • Desjabetzeko eskaera.
  • Desjabetzeko proiektua, Ordenantzaren 10. artikuluan adierazitakoa aurreikusi eta zuritzen duena.
  • Desjabetzearen kostu guztiak desjabetzearen onuradunak berak ordaindu beharko ditu. Betebehar horren barnean sartuta dago desjabetze jarduerak eta desjabetze jardueratik onuradunak atzera egiteak desjabetuari sor dakizkiokeen kalteen ordaina pagatzea ere. Kostu horiek ordainduko direla bermatzearren, desjabetze espediente hori abiarazteko, kasu bakoitzean egoki irizten den abala edo fidantza gordailutu beharko da. Oro har, 10.2.D artikuluan aipatutako ondasunen balio ekonomikoaren %20koa izango da abala. Hala ere, behar bezala justifikatutako kasu jakin batzuetan, zenbateko hori handiagoa edo txikiagoa ere izan daiteke.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      001 - Eraikin,instalazio eta obren gaineko zerga. Karga-tasa
      Tarifa orokorra exekuzio materialaren aurrekontuaren gainean5 %
      002 - Hirigintza kudeaketako espedienteak
      * Prentsan eta aldizkari ofizialetan argitaratzeko gastuak bereiz likidatuko dira.
      Hirigintza jarduketako programa eta aldaketak1543,52 Euro
      2.2.- Kudeaketako Hirigintza Hitzarmena:1353,20 Euro
      Konpentsazio Batzordea2804,93 Euro
      Birpartzelatze edo Lankidetza proiektua2235,00 Euro
      Birpartzelatze Planaren ordezko dokumentua852,31 Euro
      Desjabetze proiektua2339,45 Euro
      Desjabetze espedientea irisgarritasuna1200,49 Euro
      Urbanizazio proiektua1522,82 Euro
      Urbanizazioko obra osagarrien proiektua761,41 Euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: zehaztu gabe

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Hala badagokio, dokumentazioa zuzendu edo zabaltzeko eskaria.
      2. ALDEKO TXOSTEN TEKNIKOA proiektuaren jendaurreko erakusketa/informazioaren izapidearen hasieran, eta Ordenantzaren 6.1. artikuluan zehaztutakoak.
      3. JENDAURREKO ERAKUSKETA banan-banako jakinarazpenen bitartez, 20 BALIODUN EGUNETAN ukitutako ondasun eta eskubideen titularrek (jabeak eta errentamenduak, etab.) alegazioak, iradokizunak edo, are, proposamen alternatiboak aurkez ditzaten. (komunikazio eredua badago). Modu PARALELOAN, GAO-N ARGITARATZEA.
      4. ALEGAZIORIK BADA, ebatzi eta lizentzia eman edo ez. ALEGAZIORIK EZ BADA, lizentzia eman.* Lizentzia emateko erabakira atal berezi bat bildu behar da (desjabetze bidez lokal-afektazioen kasuan), Ordenantzaren 8.3 eta 7.1 artikuluetan ezarritakoari jarraiki.
      5. Obra dagokion epean hasiko ez balitz, desjabetzeko espedientea hasiko litzateke, horretarako KOMUNITATEAREN ESANBIDEZKO ESKAERA behar da ordenantzan ezarrita dagoen bezala egindako DESJABETZE PROIEKTUAREKIN batera.
      6. Udaleko Zerbitzu Teknikoen txostena.
      7. Bidezkoa bada, ebazpena onartzea eta desjabetze-espedientea hastea ukitutako ondasunen zerrendarekin batean.
      8. GAOn argitaratu ondoren jendaurreko erakusketa.
      9. Alegaziorik aurkeztu bada, haiei buruzko txostena egitea.
      10. Ukitutako ondasunen okupazioaren beharra erabakitzen duen ebazpena, hertsiki eskatuz ukitutakoei prezio-orriak aurkeztu eta haiei dagokien tasa ordain dezaten.
      11. GAOn argitaratzea.
      12. Prezio-orriak gainerako ukitutakoei jakinaraztea eta helaraztea.
      13. Adostasunik ez balego, espedienteak lurraldeko Desjabetze Epaitegira igorriko lirateke.
      14. Lurraldeko Desjabetze Epaitegiak balio justua ebatzirik, jabe-erkidegoari eskaria egingo zaio balio justuaren zenbatekoa eta prozedurak sortutako gastuak ordain ditzaten.
      15. Ukitutakoei balio justuaren ordainketa-eskaintza.
      16. Ordainketa egitea.
      17. Ondasunak okupatzeko akta.


      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Emakidak eta lizentziak

      DBEB kodea: 2050820151

      Fitxategiaren xedea: Eskaerak kudeatzea: obra lizentziak, bide publikoa okupatzea, irekierak, pasabideak, kanposantuak, azokak, hirigintzako informazioa, eta beste hainbat

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO