Behin-behinekoz ura hartzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalaren edateko uraren hornikuntza sarera denbora jakin eta mugatu batez lotzeko eskaria da.

Bide publikoan edo esparru pribatuetan egiten diren obretarako eman ohi da, jai, jolas eta kultur jardueretarako...

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdun den edozein pertsona fisiko edo juridikok.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Egiaztatzen da lizentzia hauek badituen:

  • Obra lizentzia.
  • Bide publikoa okupatzeko lizentzia.
  • Jarduera baimena edo lizentzia.

NON ESKATZEN DA?

      Posta arrunta:
    • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

    ZENBAT BALIO DU?

    001 - Ura: Zerbitzu-kuota finkoa, kontagailuen kalibrea
    13-159,97 Euro
    2010,85 Euro
    2512,20 Euro
    3013,37 Euro
    4022,46 Euro
    5030,20 Euro
    6531,25 Euro
    8035,90 Euro
    10046,09 Euro
    002 - Ur hornidura
    Etxeetako hornidura: m30,57 Euro
    Merkataritza-establezimenduen hornidura: m30,75 Euro
    Industrien hornidura: m31,09 Euro
    PPArentzako hornidura (1987-5-8ko osoko bilkura): m30,96 Euro
    003 - Ur harguneak
    Sare nagusiari lehen aldiz lotzea306,72 Euro
    Zeinahi arrazoirengatik hargunea aldatzea235,23 Euro

    PROZEDURAREN EPEA

    • Aurreikusitako epea: 3 egun
    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
    • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

    ARAUDI APLIKAGARRIA

    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

    1. Sailak jaso egiten ditu emandako datuak.
    2. Obren tamainaren arabera, zer fidantza jarri behar duen jakinarazten zaio.
    3. Fidantza jarri izanaren frogagiria erakutsita, ur-hargunea prest jartzeko behar diren piezak eta kontagailua ematen dira.
    4. Beharra amaiturik, kontagailua jaso eta irakurketa egiten da.
    5. Kontsumoa likidatu eta dagokion tasa.
    6. Txostena egiten da fidantza itzultzeko.
    7. Emandako datuak jaso eta eskaneatu egiten dira.
    8. Zerbitzuen Sailera igorri.

    NORK ONARTU BEHAR DU?

    Ez dagokio

    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

    Zerbitzu, Sare eta Mantentze-lanak - Zerbitzu, Sare eta Mantentze-lanak

    OHARRAK

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Fitxategiaren izena: Emakidak eta lizentziak

    DBEB kodea: 2050820151

    Fitxategiaren xedea: Eskaerak kudeatzea: obra lizentziak, bide publikoa okupatzea, irekierak, pasabideak, kanposantuak, azokak, hirigintzako informazioa, eta beste hainbat

    Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

    Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

    Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

    Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

    Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO