Bide publikoan obrarako material lagungarria instalatzea (edukiontzia, aldamioak, garabiak, siloak, txabolak, material pilaketak...)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lizentzia eskuratzea, hesiak, aldamioak, edukiontziak, karga-jasogailuak, plataforma jasotzaileak, garabiak, siloak, eta obretako bestelako elementu lagungarriak bide publikoan jartzeko, horiekin bide publikoaren hegala okupatzeko edo ez.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota legezko ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Kokapen-planoa, kartografia ofizialaren gainean egindakoa; horrek instalazioak okupatuko duen azaleraz eta jarriko diren elementuen banaketari buruz aski xehetasun agertuko du. Halaber, beste alderdi hauek irudikatu behar dira planoan: fatxadaren luzera eta espazio libreak, hiri-elementuak (trafiko-seinaleak, zuhaitzak, aulkiak, zutabeak, hiri-altzariak...), eta udal zerbitzuetan sor daitezkeen gorabeherak (ura, saneamendua, gasa...).
  • Aldamio, edukiontzi, karga-jasogailu, plataforma jasotzaile, garabi eta siloen kasuan, teknikari gaituak sinatu eta onartutako proiektua.


Exijitu daitezkeen baldintzak:

- Aurrez obra-lizentzia lortu izana.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      A - Jabaripublikoen erabilera pribatiboa. 08-03A
      OP=1,12: Oinarrizko prezioa: m2 edo zatikia / ustiapen-eguna.KB=1: Kalearen biderkagai zuzentzaile bakarra.
      Telefonia mugikorrarentzako oinarrizko estazioa jartzeaOPxKBx1,5 Euro/m2/ eguneko-día
      Etxeetara erraz iristeko instalazio iraunkorrak (igogailuak, arrapalak...)OPxKBx0,1 Euro/m2/eguneko-dia
      Jabari Publikoan kokatzen diren txanponekin eragindako atrakzioak eta saltzeko makinakOPxKBx0,5 Euro/m2/eguneko-dia
      Kutxazain automatikoak eta lokaletan egonik ere erabilera jabari publikotik daukaten saltzeko makinakOPxKBx0,4 Euro/m2/eguneko-dia
      Eskualdean edo mugakideetan landutako nekazaritzako elikagaiak saltzeko makina, ontzi sistema berrerabilgarria duena.OPxKBx0,1 Euro/m2/eguneko-dia
      Saltokiak, kioskoak eta terrazen itxituraOPxKBx2 Euro/m2/eguneko-dia
      Terrazak eta mahaitxoak establezimenduei erantsitako elementu gisa, edota era guztietako ikuskizunetarako: 30 egun baino gutxiagorako erabilera jarraiturako baimena.Terrazako altzariak lokalaren barruan ez gordetzea aukeratzen duten establezimenduei, dagokien tasa %50ean igoko zaie.OPxKBx0,3 Euro/m2/eguneko-dia
      Terrazak eta mahaitxoak establezimenduei erantsitako elementu gisa, edota era guztietako ikuskizunetarako: 30 egun edo gehiagorako erabilera jarraiturako baimena: udan: maiatza-urria.Terrazako altzariak lokalaren barruan ez gordetzea aukeratzen duten establezimenduei, dagokien tasa %50ean igoko zaie.OPxKBx0,2 Euro/m2/eguneko-dia
      Terrazak eta mahaitxoak establezimenduei erantsitako elementu gisa, edota era guztietako ikuskizunetarako: 30 egun edo gehiagorako erabilera jarraiturako baimena: neguan: azaroa-apirila.Terrazako altzariak lokalaren barruan ez gordetzea aukeratzen duten establezimenduei, dagokien tasa %50ean igoko zaie.OPxKBx0,1 Euro/m2/eguneko-dia
      Barrakak herriko jaietan hitzarmenik ezean. Eremu jakin batzuk adjudikatu ahal izango dira norgehiagokako prozeduren bitartez, herriko jai, inauteri, eguberri eta antzeko garaietan. Ordaindu beharreko tasa baldintza-agirietan ezarritakoaren arabera zehaztuko da, eta prezioan gorabeherak egon daitezke ordenantza honetan ezarritakoarekiko, okupazio kasu bakoitzean zehazten diren baldintzen arabera. Herriko jaitzat urteko egutegiak ezartzen dituenak hartuko dira.OPxKBx1,5 Euro/m2/eguneko-día
      Barrakak inauterietan eta eguberri jaietan hitzarmenik ezean. Eremu jakin batzuk adjudikatu ahal izango dira norgehiagokako prozeduren bitartez, herriko jai, inauteri, eguberri eta antzeko garaietan. Ordaindu beharreko tasa baldintza-agirietan ezarritakoaren arabera zehaztuko da, eta prezioan gorabeherak egon daitezke ordenantza honetan ezarritakoarekiko, okupazio kasu bakoitzean zehazten diren baldintzen arabera. Herriko jaitzat urteko egutegiak ezartzen dituenak hartuko dira.Inauterien garaitzat inauteria barruti bakoitzean ospatzen den astea, eta haren aurrekoa eta ondokoa zenbatuko dira. Eta eguberri jaien garaitzat, berriz, abenduaren 15etik urtarrilaren 15era, biak barne.OPxKBx1,35 Euro/m2/eguneko-día
      Barrakak gorago zehaztutako garaietatik kanpo hitzarmenik ezean.OPxKBx1,05 Euro/m2/eguneko-día
      Salmenta-postu ibiltariak jaietan: Antxo, Hamarretxeta gunean, elizatik KupeldegirainoOPxKBx5 Euro/m2/eguneko-día
      Salmenta-postu ibiltariak jaietan: Antxoko gainerako kaleetan eta TrintxerpenOPxKBx4 Euro/m2/eguneko-día
      Salmenta-postu ibiltariak jaietan: San Pedro eta DonibaneOPxKBx3 Euro/m2/eguneko-día
      Azalera osoa okupatzea obra egiteko elementu lagungarriekin (kontainerra, siloa, karaga-jasogailua, garabiak, elementu horiek jartzeko itxitura, edo materiala pilatzeko itxitura).OPxKBx0,5 Euro/m2/eguneko-día
      Azalera osoa okupatzea obra egiteko elementu lagungarriekin (aurreko puntuan adierazitako ele-mentuak), eta gainera kale bat zirkulaziorako guztiz ixtea.OPxKBx1 Euro/m2/eguneko-día
      Azalera osoa okupatzea obra egiteko elementu lagungarriekin (aurreko puntuan adierazitako ele-mentuak), eta gainera beste eremu bat libre egotea, edo kale baten zati bat zirkulaziorako ixtea.OPxKBx0,7 Euro/m2/eguneko-día
      Azaleraren zati bat okupatzea obra egiteko elementu lagungarriekin (aldamioa edo azpitik oinezkoak ibiltzeko aukera ematen duen markesina).OPxKBx0,3 Euro/m2/eguneko-día
      Hobaria:ONCE kupo salmentarako postuak100 %

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 10 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea.
      2. Udaltzaingoak txostena egin edo ebazpen-proposamena.
      3. Eskumena duen organoaren ebazpena.
      4. Kontu-hartzailetza Arlora bidali han likidazioa egin dadin.
      5. Ebazpena interesdunari jakinarazi.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

      OHARRAK

      Arau orokor gisa, oinezkoak bertatik pasatzeko gutxienez 2 metroko zabalerak libre geratu behar du, oztoporik gabe.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Udaltzaingoa

      DBEB kodea: 1961210008

      Fitxategiaren xedea: Trafikoaren eta segurtasunaren udal zerbitzuen funtzio administratiboak (trafiko-isunak, udal ordenantzen urraketak,.) zein polizialak kudeatzea

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO