Finkak eta lokalak banantzeko (edo eta eransteko) lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lizentzia lortzea finka edo lokal bat bitan edo gehiagotan banantzeko edota finka edo lokal bat beste bati eransteko.

Bananketa denean, ateratzen diren lokalen azalera erabilgarria ez da 26m2-tik beherakoa izango, eta galeria komertzialetan lokal bakoitzak gutxienez 15m2-ko azalera erabilgarria izan behar du udal-plangintzan ezarritakoari jarraiki.

Lokalak eransteko ere dokumentazio berbera eskatzen da eta prozedura berbera erabiltzen. Alabaina eransketaren kasuan ez dago oharpenen atalean jasotako dokumentu publiko aurkeztu beharrik.

NORK ESKA DEZAKE?

Finkaren jabe edo eskubide-titular den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Memoria non justifikatzen den proposatutako zatiketa (edo eransketa), ea hura plangintzaren zehaztapenei egokitzen zaien, eta halaber jatorrian zegoen finkaren edo finken gaineko deskribapenak eta baita ateratzen diren partzelena ere.
  • Jabetza Erregistroko ziurtagiria non jasoko diren finken jabari-zirkunstantzien gainekoak, kargen egoera eta haiek inskribatzeko funtsezko datuen deskribapena. Azken hauek zehaztasunez egokitu behar zaizkie benetako zirkunstantziei, eta horretarako, desegokitasunak eta desadostasunak egokitu egingo dira Hipoteka Legean aurreikusitako prozedura erabiliz.
  • Ukitutako titularren oniritzia bananketa (edo eransketari), hau da, erregistroko ziurtagirian jasota dauden eskubide eta kargen titularrei.
  • Era berean zehaztuko da, hala badagokio, erregistroan jaso gabeko zirkunstantziak haiek jabari eta karga egoeran eragina dutenean.
  • Hala badagokio, partzela edo partzelak bertan dagoen edo egon daitekeen eraikin, jarduera edo instalazioari atxikitzeko eta lotzeko konpromisoa, are erregistrokoa, betiere plangintzak aipatutako lotura aurreikusten duenean.
  • Honen aurreko paragrafoan adierazitako betekizun orokorrak jasotzen dituen egungo egoeraren planoa, non partzelaren mugak marraztuko diren, eta hala badagokie, haren gainean eragina duten hirigintzako zehaztapenak; era berean adieraziko da partzela mugakideen jabeak zein diren.
  • Atera diren partzelen planoa, egungo egoeraren planoaren eskala eta baldintza orokor berberekin.
  • Udalaren partzela-planoari gainjarritako planoa.
  • Obra-lizentzian eskatutako agiriak.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      001 - Eraikin,instalazio eta obren gaineko zerga. Karga-tasa
      Tarifa orokorra exekuzio materialaren aurrekontuaren gainean5 %
      017 - Bestelakohirigintza-espedienteak
      Partzelazioa/Lursail zatiketa254,77 Euro
      Garabia, aldamioa eta /edo hesiak instalatzea266,80 Euro
      Antolamenduz kanpoko ziurtagiria30,11 Euro
      Hirigintza-kontsulta89,18 Euro
      Hirigintza-zedula104,21 Euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Hala badagokio, dokumentazioa zuzendu edo zabaltzeko eskaria.
      2. Zerbitzu teknikoen txostena.
      3. Hirigintzako Administrazio Orokorreko teknikariaren txostena, eskatutako lizentzia hirigintzako legezkotasunarekin bat datorren argitzen duena.
      4. Lizentzia eman (bananketa eta obrak aldi berean onar daitezke).
      5. Jakinarazpena interesdunei eta Kontu-hartzailetza eta Udaltzaingo sailei helarazi.
      6. Udal tasaren eta obraren likidazioa.
      7. Bananketaren kasuan, hiru hilabeteko epean dokumentu publikoa aurkeztea, non bananketa formalizatua egongo den.
      8. Hala badagokie, obra amaierako dokumentuak aurkeztu.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Zinegotzi ordezkaria

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

      OHARRAK

      Partzelatzeko lizentziak legez emantzat jotzen dira Udalean bananketa formalizatu den dokumentu publikoa aurkezten denean. Aurkeztuko da lizentzia eman eta hiru hilabeteren buruan, eta epe hori behin luzatu ahal izango da, arrazoi justifikagarria badago.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Emakidak eta lizentziak

      DBEB kodea: 2050820151

      Fitxategiaren xedea: Eskaerak kudeatzea: obra lizentziak, bide publikoa okupatzea, irekierak, pasabideak, kanposantuak, azokak, hirigintzako informazioa, eta beste hainbat

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO