Dorre-garabia jartzeko lizentzia.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Dorre-garabien funtzionamendu eta instalaziorako baimena, obra-lizentziarekin batera edo independente.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Kokalekuaren planoak adieraziko ditu kasu honetan, garabiaren gehienezko altuera, kontrapisuaren posizioa, garabi-besoaren eta gakoa zintzilikatzen duen orgaren ekortze-area, eta ekortze-area horretan aurkitzen diren eraikin eta instalazioen altuera. Jabari publikoko lursailen gainean eraiki behar balitz, era berean, justifikatuko litzateke lizentziaren objektu den finkan ezinezkoa dela hura instalatzea, lursail publikoaren okupaziorako zein epe dagoen aurreikusia, eta zehaztuko da okupazio eremu guztia zenbatekoa den, oinarria eta babes-itxitura kontuan harturik, eta egoki lehengoratzeko beharrezko neurriak.
  • Etxe instalatzailearen deklarazioa, teknikari eskudunak izenpetua, muntatu beharreko garabia egoera onean dagoela egiaztatuz eta garabia funtzionamendu egoera egokian utzi arte instalatzeko erantzukizuna bere gain hartzen duela adieraziz. Aipatutako deklarazioan era berean, aurreikusten diren erabilera kasu desberdinetan garabiak bere posiziorik desegokienean eraman ditzakeen gehienezko kargak jaso beharko dira.
  • Aseguru-poliza, garabiaren funtzionamenduak eta garabia obran egoteak sor ditzaketen kalteak direla eta erantzukizun zibil mugagabea estaliko duena.
  • Obra berean garabia tokiz aldatu behar den guztietan instalazio-lizentzia eskatu behar da.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      017 - Bestelakohirigintza-espedienteak
      Partzelazioa/Lursail zatiketa254,77 Euro
      Garabia, aldamioa eta /edo hesiak instalatzea266,80 Euro
      Antolamenduz kanpoko ziurtagiria30,11 Euro
      Hirigintza-kontsulta89,18 Euro
      Hirigintza-zedula104,21 Euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 15 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Hala badagokio, dokumentazioa zuzendu edo zabaltzeko eskaria.
      2. Udalaren Zerbitzu Teknikoen aldeko txostena (Hirigintza/Udaltzaingoa).
      3. Hirigintzako Administrazio Orokorreko teknikariaren txosten juridikoa-ebazpen proposamena.
      4. Lizentzia ematea.
      5. Hala badagokio, jakinarazi aurrez interesdunari fidantza edo abala jarri behar dela, eta Kontu-hartzailetza Sailari ere bai.
      6. Lizentzia interesdunari jakinarazi eta Kontu-hartzailetza eta Udaltzaingo sailei.
      7. Dagokion udal tasa likidatu.
      8. Garabia kendu eta Udalari horren berri emandakoan, dagokion txostena egingo du Udalak fidantza eta/edo abala itzultzeko.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Zinegotzi ordezkaria

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Emakidak eta lizentziak

      DBEB kodea: 2050820151

      Fitxategiaren xedea: Eskaerak kudeatzea: obra lizentziak, bide publikoa okupatzea, irekierak, pasabideak, kanposantuak, azokak, hirigintzako informazioa, eta beste hainbat

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO