Lehen erabilerarako lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eraikin edo instalazio berriak edo erabilera aldaketa izan dutenak erabiltzeko lizentzia, lanak ondo egikaritu direla eta arautegia ondo bete dela egiaztatu ondoren.

NORK ESKA DEZAKE?

Obraren edo erabilera aldaketaren sustatzaile izan den pertsona fisiko edo juridikoak, edota haren ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Obra amaierako ziurtagiria obra-zuzendariak sinatua, eta dagokion elkargoak onartua, lanak proiektuaren arabera eta hark izan ahal izan dituen aldaketen eta ezarri ahal izan zaizkion baldintzen arabera egin direla ziurtatzen duena.
  • Egikaritu den obraren planoak lizentziaren objektu izan den proiektuan ezarritako eskala eta xehetasunekin.
  • Partzelaren behin betiko egoeraren planoa ere bai, udal kartografiaren gainean 1/200 edo 1/500 eskalan egina, egindako lan eta eraikinak barne harturik, ondoriozko sestra-kota berriak euskarri informatikoan adierazita.
  • Eraikin edo instalazioen kanpoaldeko argazkiak, 18x24 cm-ko neurrian eginak, atzealdean lizentziaren titularrak edo obra-zuzendariak sinatuak, eta halaber proiektu-egileak ere, errealitatearekin bat datorrela adierazirik.
  • Azken likidazioa obra edo instalazioen benetako kostua adierazirik, zuzendariak sinatuak eta dagokion elkargoak sinatua.
  • Behin betiko kalifikazioaren zedula, babes ofizialeko etxebizitzei dagokienez.
  • Obra berria adierazteko eskrituraren kopia baimendua; bertan, hala badagokio, nahitaez laga beharreko lursailak udalari eskualdatu izana formalizatuko da, dagokion obra-lizentzian ezarri bezala; eta eraikina edo instalazioak emandako lursailekin duten lotura ere bai, laga ez diren eraikuntza-eskubide garatuak justifikatze aldera, horien jabetza ezin izango da eraikinaren jabetzatik banandu.
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zergan Alta hartu izanaren deklarazioa, hala balitz.
  • Eusko Jaurlaritzako Estatistika Buletina, behar bezala beteta.
  • Aparatu jasotzaileen instalazioa zerbitzuan jarri izanaren ziurtagiria, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailarena.
  • Telekomunikazioen azpiegitura komunaren obra amaierako ziurtapena, telekomunikazio ingeniariak sinatua eta Telekomunikazioko Ingeniarien Elkargo Ofizialak onartua.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      009 - Lehen erabilerako lizentzia edo aurretiko jakinarazpena
      Etxebizitza eta/edo lokal bakoitza94,91 Euro
      Garaje eta/edo trasteleku bakoitza37,96 Euro
      Kalkulatutako zenbatekoa txikiagoa bada: promozio bakoitzaren gutxienekoa506,23 Euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Hala badagokio, dokumentazioa zuzendu edo zabaltzeko eskaria.
      2. Udalaren Zerbitzu Teknikoen aldeko txostena.
      3. Hirigintzako Administrazio Orokorreko teknikariaren txosten juridikoa-ebazpen proposamena.
      4. Lizentzia ematea.
      5. Jakinarazpena interesdunari eta Kontu-hartzailetza eta Udaltzaingo sailei helarazi.
      6. Udal tasak eta zerga likidatzea, eta, hala badagokio, fidantza itzuli.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Zinegotzi ordezkaria

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

      OHARRAK

      Baldin eta lanak hasi ez edota amaitu ez balira, edo sustatzaileari egoztekoak liratekeen arrazoiengatik etenda baleude lizentzian ezarritako epeak urratuz, udalak, interesdunari entzunaldiaren izapidea eskainita, lizentzia iraungi dela adieraziko du, eta hark kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik ez du izango.

      Lizentzian ezarritako epeen luzapena eska daiteke horretarako arrazoiak azalduta, betiere ezarritako epea amaitu baino lehen.
      Lizentzia iraungitakoan, interesdunak edozein momentutan eska dezake berriz.

      Titulartasun aldaketa edota lizentziaren epeen luzapen, iraungipen edo ukoen kasuan, tasa bat ordaindu beharra dago.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Emakidak eta lizentziak

      DBEB kodea: 2050820151

      Fitxategiaren xedea: Eskaerak kudeatzea: obra lizentziak, bide publikoa okupatzea, irekierak, pasabideak, kanposantuak, azokak, hirigintzako informazioa, eta beste hainbat

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO