Lursailak partzelatzeko eta banantzeko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Baimen bat da partzela gehiagotan banandu daitekeen partzela bat banantzeko, betiere zatiketa hori ez bada EAEko Lurzoru eta Hirigintza 2/2006 Legearen 40. eta 41.1. artikuluetan jasotako suposizioren bat.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Proposatutako partzelazioa zuritzen duen memoria, partzelazioa nola egokitzen zaion hura funtsaturik dagoen plangintzaren zehaztasunei, eta jatorrizko finkaren edo finken eta zatitu ondoko partzelen deskribapenak.
  • Jabetza Erregistroaren ziurtagiria, non jasotzen diren ukitutako finken jabetzaren gaineko zirkunstantziak, haien karga-egoera, eta haien inskribatze datu oinarrizkoen deskribapena.
  • Azken datu horiek benetako zirkunstantziei zehaztasunez egokiturik egon behar dute, eta desegokitasunak edo zehaztugabetasunak gertatuz gero, haiek aldez aurretik egokitu egingo dira hipotekari buruzko legedian aurreikusita dagoen bezala.
  • Era berean zehaztuko dira, hala badagokio, erregistrotik kanpoko zirkunstantziak, baldin eta haiek aipatutako jabetza- eta karga-egoeran eragiten badute.
  • Hala badagokio, eraikin, jarduera edo bertan dagoen instalazio edota egon daitekeenari partzela edo partzelak atxikitzeko eta lotzeko konpromisoa, are erregistroan, betiere plangintzak lotze hori aurreikusten badu.
  • Partzelazioari loturiko titularren oniritzia (erregistroko ziurtagirian finkaren eskubide eta kargen titular gisa ageri direnak.
  • Egungo egoeraren planoa, aurreko artikuluan adierazitako betekizun orokorrekin, non grafiatuko diren partzelaren mugak, eta hala badagokio, haren gainean eragiten duten hirigintzako zehaztapenak; era berean partzela mugakideen jabeak adieraziko dira.
  • Ondoriozko partzelazioaren planoa egungo egoeraren planoaren eskala eta baldintza orokor berberekin.
  • Udal partzela-planoan gainjarritako planoa.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      017 - Bestelakohirigintza-espedienteak
      Partzelazioa/Lursail zatiketa254,77 Euro
      Garabia, aldamioa eta /edo hesiak instalatzea266,80 Euro
      Antolamenduz kanpoko ziurtagiria30,11 Euro
      Hirigintza-kontsulta89,18 Euro
      Hirigintza-zedula104,21 Euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA


      1. Hala badagokio, dokumentazioa zuzendu edo zabaltzeko eskaria egin.
      2. Zerbitzu teknikoen aldeko txostena.
      3. AOTaren txosten juridikoa/ebazpen proposamena.
      4. Lizentzia eman.
      5. Interesdunari eta Udaltzaingo eta Kontu-hartzailetzari jakinarazi.
      6. Udal tasen likidazioa.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Zinegotzi ordezkaria

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

      OHARRAK

      Lizentzia ematen da dagokion egintza formalizatu den dokumentu publikoa Udalean aurkezteko baldintzapean, hots, dokumentu publikoa lizentzia eman eta hiru hilabeteren buruan aurkeztekotan Udalean; eta aurkeztu ezean, lizentzia iraungi egiten da.

      Lizentziaren titulartasun aldaketa eginez gero, eta berdin lizentziaren luzapena, iraungipena eta atzera egiteari dagokionez, tasa bat ordaindu behar da.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Emakidak eta lizentziak

      DBEB kodea: 2050820151

      Fitxategiaren xedea: Eskaerak kudeatzea: obra lizentziak, bide publikoa okupatzea, irekierak, pasabideak, kanposantuak, azokak, hirigintzako informazioa, eta beste hainbat

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO