Lurrak mugitzeko, lur-erauzketak, lur-berdinketak eta bete-lanak egiteko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lurrak mugitzeko, lur-erauzketak eta lur-berdinketak edota edozein lur-motatan betelanak egiteko ematen den lizentzia da.

BETELANAK: (DEFINIZIOA 49/2009 DEKRETUAREN ARABERA) lurzoru naturaletik hartutako lur eta harkaitzak erabiliz, inguru baten forma aldatzea.

Hondakinak utzi nahi badira (nahiz eta geldoak izan, hala nola eraikuntza eta eraisketa hondakinak: hormigoia, etab.), hondakindegia da, eta hura baimentzea Autonomi Erkidegoko ingurumen organoari dagokio (IBB eta/edo IEE), horrek eragotzi gabe organo hark Udalari txostena eskatzea baimenaren prozeduran.

Hondakindegiak baimentzeko prozedura: 49/2009 Dekretuaren 10. eta 15-21 artikuluak EJri dagokio).

Betelanak baimentzeko prozedura: 49/2009 Dekretuaren 26. artikulua (EJri dagokio).

500.000 m3 baino gehiagoko lekua daukaten lur eta harkaitzen betelanak eta hondakindegi mota guztiek, urtebete baino gehiago iraunez gero, beharrezkoa dute jarduera-lizentzia; bakarrik salbuesten dira azpiegitura linealetarako obrei lotutakoak. Gainerako betelanek jardueraren aurretiazko komunikazioa behar dute (3/1998 Legea: II. eranskina).

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • 500.000 m3 baino gehiagoko lekua daukaten betelanei dagokienez, haiek urtebete baino gehiago irauten badute, jarduera sailkatuaren lizentzia-eskaera egin behar dute.
  • Obra txiki edo handiaren lizentzia-eskaera.
  • Teknikari gaitu batek sinatutako proiektu teknikoa aurkeztuko da, non eta Udalak irizten dion beharrezkoa ez dela lanen garrantzia txikiagatik (kasu honetan Korporazioak erabakiko du zehazki zein dokumentazio aurkeztu behar den).
  • Proiektuak gutxienez eta zehazki honako dokumentu hauek izango ditu:
    • Memoria deskribatzaile bat, proiektaturiko obra eta lanen egikaritze programarena, eta obra, bide publiko eta finka mugakideen gainean aurrez hartutako neurriena. Betelanen kasuan, edukia 49/2009 Dekretuaren V. Eranskinean ezarritakoa da.
    • Egungo egoeraren planoa, eta hori iritsiko da hurbilen dagoen zirkulazioko bide publikora eta obrek kaltetu ditzaketen partzela mugakideen zatietara.
    • Proiektuaren planoak egungo egoeraren eskala berean eginak, eta egungo lursailaren eta proiektatuaren profilak mugatzen dituztenak, eta halaber eraikuntzetatik libre geldituko diren azalerei zein tratamendu emango zaien.
  • Udalak exijitu ahal izango du, beharrezkoa jotzen badu, lursailen azterketa geoteknikoa, teknikari gaituak egina.
  • Betelanak egiten badira, nahitaezkoak diren Uraren Euskal Zerbitzuaren (URA) eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren txostenak (Bioaniztasunaren Zerbitzua). (2009/49 Dekretuaren 26. artikulua).
  • Indusketa plana Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak onartua: baldin eta lur-mugimenduak kutsatuak egon daitezkeen partzelen inbentarioan sartuta daudenetan egiten badira. (4/2015 Legeko 13. artikulua).
  • Hondakin kudeaketaren azterlana, indarreko arautegiari jarraiki. (eraikuntza eta eraisketako hondakinen kudeaketari buruzko112/2002 Dekretuaren 4. artikulua). (obra handia bada).
  • Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpena edo Lurzoruaren Erabilera-gaitasunaren Adierazpena (4/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan aurreikusten diren kasuetan).
  • Lanak amaitzean plano topografikoa aurkeztuko da paperean eta euskarri informatikoan, azken emaitzari buruzko udal puntu geodesikoena, eta hondakinen kudeaketa zuzena egin izanaren dokumentazio egiaztatzailea obra txikia bada, edo Kudeaketaren Azken Txostena, obra handia bada. (112/2012 Dekretuaren 4., 6. eta 9. artikuluak).

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      001 - Eraikin,instalazio eta obren gaineko zerga. Karga-tasa
      Tarifa orokorra exekuzio materialaren aurrekontuaren gainean5 %
      005 - Tasa. Obra lizentziak
      3.000.- euroraino75,27 Euro
      3.000,01etik 6.000 euroraino.110,76 Euro
      6.000,01etik 18.000 euroraino.288,99 Euro
      18.000,01etik 30.000 euroraino426,62 Euro
      30.000,01etik 100.000 euroraino.1028,90 Euro
      100.000,01 eurotik gorakoak.2057,81 Euro

      Lurren betelanei dagokienez, jarduera gisa tratatu behar denez, tasak kobratuko dira lizentzia behar duen jarduera izan edota aurretiazko komunikazioa behar duen jarduera sailkatua izan, horren arabera. Tasa horiek zerga-ordenantzan daude arautuak (7-19).

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Hala badagokio, dokumentazioa zuzendu edo zabaltzeko eskaria.
      2. Zerbitzu teknikoen aldeko txostena.
      3. Hirigintzako Administrazio Orokorreko teknikariaren txosten juridikoa-ebazpen proposamena.
      4. Lizentzia ematea.
      5. Lizentzia interesdunari jakinarazi, eta hala badagokio, aurrez fidantza edo abala jarri beharra, eta Kontu-hartzailetza Sailari ere helaraziko zaio.
      6. Lizentzia Udaltzaingoari eta Kontu-hartzailetzari helarazi.
      7. Udal tasaren eta zergaren likidazioa.
      8. Lanak amaitzean, lizentziako baldintzetan eskatzen den obra amaierako dokumentazioa aurkeztuko da.
      9. Aurkeztutako dokumentazioaren gaineko eta jarritako fidantza edo abalaren gaineko txosten teknikoa.
      10. 500.000 m3 baino gutxiagoko betelanetan jardueraren aurretiazko komunikazioa egin beharko da.
      11. 500.000 m3 baino gehiagoko betelanetan eta urtebete baino gehiago irauten duenetan, obra-lizentzia eman aurretik dagokion jarduera-lizentzia eman beharko da.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Zinegotzi ordezkaria

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

      OHARRAK

      Baldin eta lanak hasi ez edota amaitu ez balira, edo sustatzaileari egoztekoak liratekeen arrazoiengatik etenda baleude lizentzian ezarritako epeak urratuz, udalak, interesdunari entzunaldiaren izapidea eskainita, lizentzia iraungi dela adieraziko du, eta hark kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik ez du izango.

      Lizentzian ezarritako epeen luzapena eska daiteke horretarako arrazoiak azalduta, betiere ezarritako epea amaitu baino lehen.

      Lizentzia iraungitakoan, interesdunak edozein momentutan eska dezake berriz.

      Titulartasun aldaketa edota lizentziaren epeen luzapen, iraungipen edo ukoen kasuan, tasa bat ordaindu beharra dago.

      Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 11.4 artikuluan ezarritako suposizioetan, isiltasuna ezetsi den seinale izango da.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Emakidak eta lizentziak

      DBEB kodea: 2050820151

      Fitxategiaren xedea: Eskaerak kudeatzea: obra lizentziak, bide publikoa okupatzea, irekierak, pasabideak, kanposantuak, azokak, hirigintzako informazioa, eta beste hainbat

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO