Aurretiazko komunikazioa beharrezkoa duten jarduerekin lotutako obra-lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lizentzia bat da 3/1998 Legearen II.B Eranskinean (7/2012 Legeak aldatua) zerrendatuak dauden jarduera sailkatuetakoren bat ostatatzeko lokaletan obrak egiteko.

Eskariaren aurretik sustatzaileak eska dezake informazioa udal zerbitzu teknikoetan (hirigintzako kontsulta).

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • LOKALAREN DATUAK. kalea, solairu zenbakia, jarduerarentzat den azalera erabilgarri osoa, ondasun higiezinen gaineko zergaren zenbaki finkoa.
  • Teknikari gaituak egindako dokumentazio teknikoa, honako agiri hauek dituena:
    • A) PROIEKTU TEKNIKOA:
      • Lokalaren deskribapena, azalera erabilgarriak eta eraikiak (erabatekoak eta zatikakoak, erabileraren arabera), sarbideak eta eraikinaren barruan lokalak duen posizioa eta harekiko komunikazioa.atxadaren argazkiak, koloretan.
      • Lokal edo jardueraren aurrekariak; deskribatu eta zehaztuko da ea jarduera BERRIA den; edo aurretik dagoen jardueraren ERABERRITZEA edo LEGEZTATZEA.
        Egin beharreko lanen deskribapena.
      • Jardueraren deskribapena: helburua eta ekoizpen prozesuaren ezaugarri teknikoak, makinak, erregaiak, instalazio higienikoak, etab.
      • Jardueratik eratorritako ingurumen eraginak identifikatzea: isuri atmosferikoak, isurketak, hondakinak, zarata, bibrazioak, usainak eta haiek minimizatzeko aurreikusten diren neurriak.
      • Jarduerak funtzionatzeko behar dituen makinen deskribapena eta haien ezaugarri teknikoak, eta, hala badagokio, lokalak aireztatzeko eta airea girotzeko aurreikusten dituen instalazioena.
      • Ezargarri zaion arautegia betetzen duen justifikazioa.
      • Pasaiako Arau Subsidiarioak, HHBPB (hala badagokio), Suteen aurkako Babesa, Irisgarritasuna, zarataren 213/2012 Dekretua, eraikuntza eta eraisketako hondakinen gaineko 112/2012 Dekretua, arau sanitarioak eta gainerako arautegi sektoriala.
      • Zarata atera dezaketen jardueren kasuan, gainera: Lokala hotsgabetzeko proiektua. Pasaiako AASSetako 218. artikuluak dioena hartu behar da kontuan (gauez logela mugakideen barruan gehieneko balioa 25 dB) edota, jarduera berrien kasuan, zarataren 213/2012 Dekretuan ezarritakoa.
    • B) PLANOAK:
      • Jardueraren egoera.
      • Lokala zehazki eraikinaren barruan non kokatua dagoen (gutxieneko eskala 1:500).
      • Oinplano kotatuak: lokala osatzen duten gela guztien banaketa, eta haien erabilerak kota eta azalerekin batean (1/50 eskalan) eta irisgarritasun arauak betetzen direla justifikatzea. Instalazioak: aireztapena, klimatizazioa, makinen kokalekua, sute-babesa, saneamendu-sarea, iturgintza, elektrizitatea, etab. (e. 1/50 ).
      • Sekzio kotatuak (e. ) sekzioak, gune eta erabileren altuerak adierazita, hoditeria, instalazioak, makinak, etab. (luzetara eta zeharka).
      • Fatxada(r)en planoa(k), 1/50 eskalan, egungoa(k) eta etorkizunekoa(k).
    • C) AURREKONTUA: aurrekontua partidaka antolatua, kapituluz multzokatuak, obra-unitate bakoitza balioesteko adinako deskribapen teknikoz eta neurketez osatua.
    • D) Eraikuntza eta Eraisketako Hondakinen kudeaketa azterlana, obra handiagoak egitea aurreikusita izanez gero.
    • E) Indusketa plana Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak onartua: baldin eta lur-mugimenduak kutsatuak egon daitezkeen partzelen inbentarioan sartuta daudenetan egiten badira.

Obra amaieran:

1. Jardueraren aurretiazko jakinarazpena. (ikus dagokion prozedura).
2. Obra amaierako ziurtagiria (proiektua beharrezkoa badu).

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      001 - Eraikin,instalazio eta obren gaineko zerga. Karga-tasa
      Tarifa orokorra exekuzio materialaren aurrekontuaren gainean5 %
      005 - Tasa. Obra lizentziak
      3.000.- euroraino75,27 Euro
      3.000,01etik 6.000 euroraino.110,76 Euro
      6.000,01etik 18.000 euroraino.288,99 Euro
      18.000,01etik 30.000 euroraino426,62 Euro
      30.000,01etik 100.000 euroraino.1028,90 Euro
      100.000,01 eurotik gorakoak.2057,81 Euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Hirigintzako bateragarritasunari buruzko txostena egin. Aldekoa bada:
      2. Dokumentazioa berrikusi eta, hala badagokio, osatzeko eskatzen da.
      3. Lizentzia eskaera aztertzen duen txosten teknikoa, eta hala badagokio, zein baldintza bete behar diren proposatuz (besteak beste, obra amaitutakoan aurretiazko komunikazioa aurkeztea).
      4. Obra-lizentzia emateko Administrazio Orokorreko Teknikariak egindako ebazpen-proposamena.
      5. Ebazpena zeinen bidez obra-lizentzia ematen den.
      6. Lizentzia interesdunari jakinarazi eta Kontu-hartzailetza eta Udaltzaingo sailei.
      7. Dagokion udal tasa likidatu.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Zinegotzi ordezkaria

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

      OHARRAK

      Jardueraren errotuluaren idazkuna euskaraz jartzea eskatuz gero, badago aukera diru-laguntza eskatzeko (Euskara Saila).

      Baldin eta lanak hasi ez edota amaitu ez balira, edo sustatzaileari egoztekoak liratekeen arrazoiengatik etenda baleude lizentzian ezarritako epeak urratuz, udalak, interesdunari entzunaldiaren izapidea eskainita, lizentzia iraungi dela adieraziko du, eta hark kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik ez du izango.

      Lizentzian ezarritako epeen luzapena eska daiteke horretarako arrazoiak azalduta, betiere ezarritako epea amaitu baino lehen.

      Lizentzia iraungitakoan, interesdunak edozein momentutan eska dezake berriz.

      Titulartasun aldaketa edota lizentziaren epeen luzapen, iraungipen edo ukoen kasuan, tasa bat ordaindu beharra dago.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Emakidak eta lizentziak

      DBEB kodea: 2050820151

      Fitxategiaren xedea: Eskaerak kudeatzea: obra lizentziak, bide publikoa okupatzea, irekierak, pasabideak, kanposantuak, azokak, hirigintzako informazioa, eta beste hainbat

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO