Eraisteko lizentzia (obra handia)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Baimena udalerrian eraikinak eta eraikuntzak eraisteko.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eraisteko proiektu teknikoa bikoiztua, teknikari gaitu batek sinatua eta dagokion elkargo ofizialak onartua.
    • Hondakin kudeaketaren azterlana, indarreko arautegiari jarraiki. (112/2012 Dekretua, eraikuntza eta eraisketako hondakinen kudeaketari buruzkoa).
    • Segurtasun- eta osasun-azterketa.
    • Lurzorua kutsatu ahal izan duen jardueraren bat jasandako eraikina bada eraistekoa, indarreko legedian araututa dagoen azterlan gehigarria (112/2012 Dekretuaren 4.1.b artikulua) eta hura onartzen duen txostena Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak egina.
  • Kutsatua egon daitekeen lurzoruaren indusketa ekarriko balu eraisketak, indusketa plana Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak onartua (4/2015 Legearen 13. artikulua).
  • Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpena edo lurzoruaren erabilera gaitasunarena (4/2015 Legea-ren 23. eta 24. artikuluetan aurreikusitako suposizioak gertatzen badira).
  • Lanak amaitutakoan, plano topografiko bat aurkeztuko da paper formatuan eta euskarri infor-matikoan, azken emaitzaren udal puntu geodesikoen gainekoa, eta hondakinak egoki kudeatu di-relako dokumentazio egiaztagarria edota Kudeaketaren gaineko Azken Txostena (obra txikia edo handia izan, hurrenez hurren. 112/2012 Dekretuaren 4., 6. eta 9. artikuluak).

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      001 - Eraikin,instalazio eta obren gaineko zerga. Karga-tasa
      Tarifa orokorra exekuzio materialaren aurrekontuaren gainean5 %
      005 - Tasa. Obra lizentziak
      3.000.- euroraino75,27 Euro
      3.000,01etik 6.000 euroraino.110,76 Euro
      6.000,01etik 18.000 euroraino.288,99 Euro
      18.000,01etik 30.000 euroraino426,62 Euro
      30.000,01etik 100.000 euroraino.1028,90 Euro
      100.000,01 eurotik gorakoak.2057,81 Euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Hala badagokio, dokumentazioa zuzendu edo zabaltzeko eskaria.
      2. Udaleko Zerbitzu Teknikoen txostena.
      3. Hirigintzako Administrazio Orokorreko teknikariaren txosten juridikoa-ebazpen proposamena.
      4. Lizentzia eman.
      5. Lizentzia jakinarazi, eta hala badagokio, aurrez fidantza edo abala jarri behar dela ere bai.
      6. Zerga eta udal tasak likidatzea.
      7. Hala badagokio, lanak hasi aurretik bete beharreko baldintzak bete diren justifikazioa.
      8. Hala badagokio, lanak amaitzean obra amaierako dokumentazioa, eta, hala badagokio, jarritako fidantza edo abala itzultzea (obra amaierako dokumentazioak 112/2012 Dekretuan araututako hondakin kudeaketaren azken txostena barne hartu behar du).

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Zinegotzi ordezkaria

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

      OHARRAK

      Baldin eta lanak hasi ez edota amaitu ez balira, edo sustatzaileari egoztekoak liratekeen arrazoiengatik etenda baleude lizentzian ezarritako epeak urratuz, udalak, interesdunari entzunaldiaren izapidea eskainita, lizentzia iraungi dela adieraziko du, eta hark kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik ez du izango.


      Lizentzian ezarritako epeen luzapena eska daiteke horretarako arrazoiak azalduta, betiere ezarritako epea amaitu baino lehen. Lizentzia iraungitakoan, interesdunak edozein momentutan eska dezake berriz.

      Titulartasun aldaketa edota lizentziaren epeen luzapen, iraungipen edo ukoen kasuan, tasa bat ordaindu beharra dago.

      Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 11.4 artikuluan ezarritako suposizioetan, isiltasuna ezetsi den seinale izango da:Baldin eta lanak hasi ez edota amaitu ez balira, edo sustatzaileari egoztekoak liratekeen arrazoiengatik etenda baleude lizentzian ezarritako epeak urratuz, udalak, interesdunari entzunaldiaren izapidea eskainita, lizentzia iraungi dela adieraziko du, eta hark kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik ez du izango.


      Lizentzian ezarritako epeen luzapena eska daiteke horretarako arrazoiak azalduta, betiere ezarritako epea amaitu baino lehen. Lizentzia iraungitakoan, interesdunak edozein momentutan eska dezake berriz.

      Titulartasun aldaketa edota lizentziaren epeen luzapen, iraungipen edo ukoen kasuan, tasa bat ordaindu beharra dago.

      Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 11.4 artikuluan ezarritako suposizioetan, isiltasuna ezetsi den seinale izango da:



      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Emakidak eta lizentziak

      DBEB kodea: 2050820151

      Fitxategiaren xedea: Eskaerak kudeatzea: obra lizentziak, bide publikoa okupatzea, irekierak, pasabideak, kanposantuak, azokak, hirigintzako informazioa, eta beste hainbat

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO