Dirulaguntzak, Pasaiako merkataritza, ostalaritza eta pertsonentzako zerbitzuen sektoreetan Covid-19ak sortutako krisi ekonomiko eta sozialaren ondorioz kaltetutako norberaren konturako langile, edo autonomo eta mikroenpresentzat.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

HELBURUA: Diruz laguntzea Pasaiako merkataritza, ostalaritza eta pertsonentzako zerbitzuen sektoreetako norberaren konturako langile, edo autonomo eta mikroenpresei, Covid-19ak sortutako krisi ekonomiko eta sozialaren ondorioz jasan duten zuzeneko galera ekonomikoa arintzeko eta jarduerari eusten laguntzeko.

AURREKONTUA: 250.000 euro

DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA:

  • Kopuru finko bat 800 € enpresa bakoitzeko.
  • Enpresak 1 eta 5 langile artean baditu: 100 euroko osagarria.
  • Enpresak 6 eta 9 langile artean baditu: 200 euroko osagarria.
  • Gehienezko laguntza 1000 €.

FINANTZATZEN DIREN GASTUAK (Martxoaren 1etik uztailaren 31ra artean egindakoak):

  • Hornidura, makineria, instalazio eta ekipamenduen mantentze gastuak.
  • Langileria gastuak eta gastu sozialak, NBE eta prebentzio eta higiene material gastuak.
  • Horniketa-gastuak: elektrizitatea, erregaia, ura, telefonia eta Interneterako konexioa.
  • Aholkularitza gastuak.
  • Desinfekzio-lanetarako kanpoko adituen laguntza-gastuak, larrialdi egoerari erantzuna emateko.
  • Aseguru primei dagozkien gastuak.
  • Banku-erakundeen finantzaketa gastuak, atxikitako ondasunak erosteko.
  • Negozio lokalen errentamendu gastuak (baldintzekin).

NORK ESKA DEZAKE?

SEKTOREAK: Merkataritza, ostalaritza eta pertsonentzako zerbitzuak (I Eranskina jarduerekin).

ONURADUNAK: Beren kontura lanean diharduten langile edo autonomoak eta mikroenpresak (10 langile baino gutxiago eta salbuetsiak JEZ zergan).

BALDINTZAK: Jarduerak eten izana Covid-19ak eragindako 463/2020 Errege Dekretuaren arabera ezarritako alarma-egoeraren ondorioz edota beren fakturazioa apirilean % 75 baino gehiago murriztu dutenak aurreko seihileko bataz besteko fakturazioarekin alderatuta.

Pasaiako Udalarekiko, Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea.

BAZTERTZEAK:

Pasaiako Udalarekin prestazio jarraituko hornidura edo zerbitzuen kontratu publikoak dituztenak.

Euren kontura lan egiten duten langileak, baldin eta, aldi berean, deialdi honetan eskabidea aurkeztu duten nortasun juridikodun erakundeetako organoen bazkideak badira.

Kide diren pertsona autonomoen bidez, dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte pertsona fisiko edo juridikoen elkarteek, edo ondasun-erkidegoek edo beste edozein motatako unitate ekonomiko edo ondare bananduek, nortasun juidikorik izan ez arren.

Espresuki deialdi honetatik kanpo geratzen dira irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteak.

LAGUNTZA HAUEK BATERAEZINAK DIRA:

Deialdi honetako dirulaguntzak bateraezinak dira COVID-19a dela-eta, dirulaguntza hauek onartu badira: Lanbideren norberaren konturako langile edo langile autonomoentzako ohiz kanpoko dirulaguntzak (EHAO 2020.04.15); COVID-19a dela-eta, Eusko Jaurlaritzaren ohiz kanpoko dirulaguntzak merkatariza sektorearentzat; eta COVID-19a dela-eta, dirulaguntzak euskal sektore turistikoarentzat.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Alta eta bajen ziurtagiria Jarduera Ekonomikoen Zergan.
  • CATA agiria edota erantzukizunpeko adierazpena, 2020ko apirileko fakturazioa gutxienez % 75 murriztu dela adierazten duena.
  • Pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko eta negozio bakoitzeko eskabide bakarra aurkeztu ahal izango da: pertsona juridikoen kasuan, sozioen identitatea, eta ondasun-erkidegoen kasuan, kide guztien identitatea adieraziko da eskabidean.
  • Dirulaguntza justifikatzeko frogagiriak eskabidearekin batera aurkeztu ahal izango dira, edo, geroago, urriaren 31a baino lehen.
  • Eskaera ordezkari legalak egin badu, ordezkaritza baimena aurkeztu beharko du (ahalordeak pertsona juridikoen, sozietate zibilen, ondasun komunitateen edo nortasun juridiko propiorik ez duten bestelako entitateen kasuan).

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Ez dagokio

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Tokiko Gobernu Batzarra

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Ogasuna - Kontu-hartzailetza

      OHARRAK

      ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik urriaren 30a bitarte. (E081 eskabide orria)

      • Argitaratze data GAOn: 2020/08/12

      Diruz laguntzeko jarduerak 2020ko martxoaren 1etik uztailaren 31ra artean egingo dira. Fakturen datak ere epe horretakoak izango dira.

      Egindako inbertsioaren JUSTIFIKAZIO EPEA: Jarduketei buruzko gastuak, diruz laguntzekoak direnez, 2020ko urriaren 31 baino lehen justifikatu beharko dira. (E082 eskabide orria).

      Justifikazioan Gizarte Segurantzako TC2 aurkeztuko da, langilea izateagatik osagarria eskatu bada .

      Justifikatzeko dokumentazio osoa izanez gero, eskaerarekin batera aurkez liteke.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

      DBEB kodea: 2050820145

      Fitxategiaren xedea: Udal erregistroaren kudeaketa

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO