Obra handia egiteko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Halakotzat jotzen dira oin berriko eraikinen eraikuntza-lanak, eta jada eraikiak dauden eraikin, lokal, instalazio edo eraikuntzen handitze, eraberritze eta sendotze lanak.

Honako hauek hartzen ditu barne:

  • Eraikitako azaleraren, erabilera nagusiaren, etxebizitza eta lokal kopuruaren aldaketa dakarten barne-obrak, eta eraikinaren edo instalazioaren egiturari edo kanpoko diseinu edo segurtasun eta biziegokitasun baldintzei eragiten dietenak.
  • Katalogatutako eraikinetan egindako esku-hartzeak (zabaltzea, erabilera aldaketa, eraberritzea –aurrez dagoen eraikinean egindako zeinahi lan edo obra, mantentze-lan hutsa ez denean-), karga-hormekiko eraikinak –egurrezko egitura- eta/edo Donibane eta San Pedroko herriguneetan daudenak. (barne-banaketa aldatzen duten obrak barne).
  • Fatxadetako esku-hartzeak: saneatze eta konponketak, efizientzia energetikoaren hobekuntza,...ezkutuko instalazio edo elementuen edo antolamendutik kanpokoen legeztatzea ekarriko du berekin, udal arautegian aurreikusitako fatxaden legeztatze eta bateratze proiektua aurkeztearen bitartez.
  • Material, kolore edo diseinuen aldaketa dakarten esku-hartzeak estalkian, egiturazko elementuen aldaketa edo errefortzua dakarten konponketak, eta birgaitze integralak.
  • Igogailuak instalatzeak eta haien ibilbidea luzatzea.
  • Gas instalazioa -dagokion elkargo profesionalak onartutako proiektu teknikoa, non instalazioa deskribatuko den eta non justifikatuko den dagokion arautegia betetzen duela. Proiektuak galdara eta tximinien kokapena definituko du ke/gasen ebakuazioa bermatzeko estalkitik gora.


Eraikuntza Obren lizentziek bere baitan hartuko dituzte obra txikitzat hartzen diren lan osagarriak egiteko baimenak, hala nola babes-hesiak jartzeko, aldamioak edo eskoratzeak jartzeko lanak, etab. Alabaina lan osagarri horiek lizentziaren objektu den proiektuari aurreikusi ez bezala eragin badiezaiokete, edota jabari publikoko eremu edota eraikuntza mugakideei, lizentzia espezifikoa eskatu beharko da haiek egikaritzeko.

Obra egiteko bitarteko laguntzaileak instalatuz gero, bide publikoa okupatzeko lizentzia eskatu beharko da (eskaria).

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Proiektu teknikoa (oinarrizkoa edo egikaritzekoa) paperean eta formatu digitalean, teknikari gaituak sinatua eta dagokion elkargo ofizialak onartua [zenbat administraziok egin behar duten txostena hainbeste ale ekarriko dira].
  • Obra-zuzendaritza izendatzea.
  • Estatistika eta eraikuntza galdetegia behar bezala betea.
  • Erantzukizun zibileko asegurua.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      001 - Eraikin,instalazio eta obren gaineko zerga. Karga-tasa
      Tarifa orokorra exekuzio materialaren aurrekontuaren gainean5 %
      004 - Eraikuntza berriko obra lizentzia
      100.000 euro arte.1028,90 Euro
      100.000,01 eurotik 600.000 euroraino.2057,81 Euro
      600.000,01 eurotik gorakoak.3086,71 Euro
      005 - Tasa. Obra lizentziak
      3.000.- euroraino75,27 Euro
      3.000,01etik 6.000 euroraino.110,76 Euro
      6.000,01etik 18.000 euroraino.288,99 Euro
      18.000,01etik 30.000 euroraino426,62 Euro
      30.000,01etik 100.000 euroraino.1028,90 Euro
      100.000,01 eurotik gorakoak.2057,81 Euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Legedi sektoriala: KOSTAK, PORTUA, URA UR AGENTZIA, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN ONDARE/KULTURA, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO NEKAZARITZA...

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzeko edo zabaltzeko eskaera.
      2. Hala badagokio, sektorekako txostenen eskaera.
      3. Zerbitzu teknikoen aldeko txostena.
      4. Txosten juridikoa.
      5. Administrazio Orokorreko teknikariaren ebazpen-proposamena.
      6. Lizentzia ematea.
      7. Hala badagokio, interesdunari eta Kontu-hartzailetza Sailari jakinaraztea aldez aurretik fidantza edo abala aurkeztu behar dela.
      8. Lizentziaren berri ematea interesdunari eta Udaltzaingo eta Kontu-hartzailetza sailei.
      9. Udal zerga eta tasak likidatzea.
      10. Hala badagokio, obren aurreko baldintzak betetzen direla egiaztatzea.
      11. Hala badagokio, obrak bukatu ondoren, obra amaierako dokumentazioa aurkeztea.
      12. Hala badagokio, obra amaierako dokumentazioari buruzko txostena egitea eta fidantza itzultzea.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Zinegotzi ordezkaria

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

      OHARRAK

      Obra egiteko lizentzia eskatu eta eskuratu, indarrean dagoen legedian ezarritako gainontzeko nahitaezko baimenak eta txostenak eskatu egin beharko dira.

      Baldin eta lanak hasi ez edota amaitu ez balira, edo sustatzaileari egoztekoak liratekeen arrazoiengatik etenda baleude lizentzian ezarritako epeak urratuz, udalak, interesdunari entzunaldiaren izapidea eskainita, lizentzia iraungi dela adieraziko du, eta hark kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik ez du izango.

      Lizentzian ezarritako epeen luzapena eska daiteke horretarako arrazoiak azalduta, betiere ezarritako epea amaitu baino lehen.

      Lizentzia iraungitakoan, interesdunak edozein momentutan eska dezake berriz.

      Titulartasun aldaketa edota lizentziaren epeen luzapen, iraungipen edo ukoen kasuan, tasa bat ordaindu beharra dago.

      Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 11.4 artikuluan ezarritako suposizioetan, isiltasuna ezetsi den seinale izango da.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Emakidak eta lizentziak

      DBEB kodea: 2050820151

      Fitxategiaren xedea: Eskaerak kudeatzea: obra lizentziak, bide publikoa okupatzea, irekierak, pasabideak, kanposantuak, azokak, hirigintzako informazioa, eta beste hainbat

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO