Covid-19a dela-eta, herriko establezimenduetan kontsumoa aktibatzeko kontsumo-bonuen ekimenera atxikitzea.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Pasaiako kontsumo-bonuen ekimenaren helburua da herritarrek kontsumo-ondasunak eta zerbitzuak Pasaiako txikizkako merkataritzan eros ditzaten bultzatzea, horiek direlako Covidak gehien erasandako establezimenduak.

Izapidea: ESTABLEZIMENDUAK PASAIAKO KONTSUMO-BONUEN KANPAINARA ATXIKITZEKO ESKAERA.

NORK ESKA DEZAKE?

Atxikitako establezimenduek parte hartzeko baldintzak:

1. Establezimenduek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, Pasaiako kontsumo-bonuen ekimenean parte hartzeko:

Covid-19ak sortutako egoeraren ondorioz, ixtera behartuak izan diren establezimenduak izatea, martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuaren arabera (martxoaren 10eko 463/2020 ED aldatzen duena), edo ezinbestekotzat jo diren establezimenduak izanik, beren jarduera eta salmentak asko murriztu dituztenak; baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

Establezimenduaren jarduera nagusia izango da kontsumitzaileari zuzenean produktuak, zerbitzuak eta kontsumo-ondasunak saltzea.

Jendaurreko salmentarako establezimendua Pasaian egotea, eta Pasaiako udalerrian ordaintzea JEZ.

Pymea izatea, 10 langiletik beherako plantilla, eta urteko fakturazioa 1.000.000 eurotik beherakoa.

Nahitaezko itxierak eragindakotzat edo beren jardueran murrizketa jasandakotzat hartuko dira honako hauek: COVID-19aren ondorioz aldi baterako enplegu erregulazioko espedientearen egiaztagiria aurkezten dutenak, edo autonomoentzako aldi baterako jarduera eten izanagatik ezohiko prestazioaren (CATA) titular direla egiaztatzen dutenak, COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzearen ondorioz (martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 17. artikuluan arautua). Lehen adierazitako dokumentazioa aurkeztu ezean, egiaztatuko da 2020ko apirileko fakturazioa gutxienez % 75 murriztu dela, 2019ko irailetik 2020ko otsailera bitarteko hileko batez bestekoarekin alderatuta.

2. Establezimenduak kontsumo-bonuen bidezko dirulaguntza hauen onuradun subsidiariotzat hartzen direnez, egiaztatu beharko dute Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrarekiko betebeharrak egunean dauzkatela, eta baita Pasaiako Udalarekiko betebeharrak ere.

Gainera, erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, egiaztatuko dute ez dutela inolako debekurik, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako onuradun-izaera lortzeko.

3. Establezimenduaren jarduera ez da egongo kanpainatik kanpo utzitakoen artean: ostalaritzako jarduerak, janari- eta edari-dendak, farmaziak, joko- eta apustu-aretoak eta estankoak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskatzailea pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NAN.
  • Pertsona juridikoa bada, eskatzailearen IFKren kopia.
  • Jarduera ekonomikoa itxi behar izan duela, edo jarduera murriztu dela egiaztatzeko, honako egiaztagiriren bat aurkeztu beharko du:
    • Covid-19aren ondoriozko aldi baterako enplegu erregulazioko espedientearen egiaztagiria, edo autonomoentzako aldi baterako jarduera eten izanagatik ezohiko prestazioaren (CATA) titular direla egiaztatzen duen agiria; edo, 2019ko irailetik 2020ko otsailera bitarteko hileko batez bestekoarekin alderatuta, 2020ko apirileko fakturazioa gutxienez % 75 murriztu dela justifikatzen duen agiria.
    • Alta eta bajen ziurtagiria Jarduera Ekonomikoen Zergan.

NON ESKATZEN DA?

        • Laurak Batek Trintxerpen duen bulegoan:
          • Euskadi etorbidea, z/g. Trintxerpeko Azoka, 2.
          • Ordutegia: Asteartetik ostiralera, 9:30 - 13:30
          • 685755786
          • arantxa@laurakbat.com

        ZENBAT BALIO DU?

        Ez du kosturik

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: zehaztu gabe
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: zehaztu gabe
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Ez dagokio

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Ogasuna - Kontu-hartzailetza

          OHARRAK

          1. deialdia

          Herriko establezimenduak ekimenera atxikitzeko epea ekainaren 18an hasten da eta uztailaren 2an amaitzen da.

          Laurak Bat elkarteak establezimendu parte-hartzaileen artean banatuko ditu bonuak, eta horiek 2020ko uztailaren 15etik aurrera jarriko dira salgai.

          2. deialdia

          Herriko establezimenduak ekimenera atxikitzeko epea 2. deialdia GAO-n argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta irailaren 10ean amaitzen da.

          • GAOn argitaratua: 2020/08/12

          Laurak Bat elkarteak establezimendu parte-hartzaileen artean banatuko ditu bonuak eskabide berriek baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren eta jaso orduko jarriko dira salgai beraien establezimenduetan

          Establezimendu bakoitzari bonu-kopuru jakin bat esleituko zaio, haren dendan saltzeko. Bonuak erosten diren establezimendu berean egindako erosketetan erabiliko dira.

          Atxikitako establezimenduen artean banatuko diren bonuek 30 euroko balioa dute.

          • Pasaiako Udalak ekimen honetan erositako bonu bakoitzaren herena finantzatuko du, hau da: 30 €-ko bonu bakoitzeko udalak 10 euro finantzatuko ditu, eta bezeroak gainerako 20 euroak ordainduko ditu.
          • Bonuak ekimenera atxikitako establezimenduetan salduko dira, erosten diren establezimenduan erabili ahal izango dira, eta aldi bakarrean gastatuko dira.
          • Ekimena kudeatzeko, udalak entitate baten laguntza izango du, ekimena arintzeko eta errazteko, eta ahalik eta Pasaiako establezimendu gehienetara zabaltzeko (Laurak Bat).

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: 2050820145

          Fitxategiaren xedea: Udal erregistroaren kudeaketa

          Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO