Obra-baimena (lizentzia)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Etxebizitzen barruan obrak egiteko baimena ematen da obra horiek biziegokitasun baldintzei eragiten ez dietenean, erabilera-aldaketarik ez dagoenean, eta etxebizitza kopuruan aldaketarik ere ez, eta, halaber, besteak beste, eraikinaren honako elementu erkide hauei eragiten ez dietenean:

  • Instalazioak berritzea edo konpontzea haiek segurtasun baldintza orokorrei eragiten ez dietenean, hots, ez sare orokorreko harguneei (ur, elektrizitate, gas, telekomunikazioak), ez eta eraikinaren kanpoaldeari (kanpoan galdarak/termoak jartzea debekatua dago, eta halaber keak/gasak fatxadatik kanporatzea).
  • Lurzoru, sabai edo paramentuen konpontze-berritze eta estaltze lanak, haiek etxebizitza barneko espazioen banaketari eragiten ez diotenean, eta egiturazko elementuei edo kanpoaldeko fatxadei ere ez.
  • Aparatu sanitarioen aldaketa.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Egin beharreko obren deskribapen eta justifikazio memoria.
  • Aurrekontua partidaka antolatua (gremioz gremio xehatua), obra-unitate bakoitza balioesteko adinako deskribapen teknikoz eta neurketez osatua. (materialak eta eskulana ere sartuko dira).

Lanen kontratistak arriskuen ebaluazioa egingo du (arriskuen identifikazioa, balioespena, plangintza, hartu beharreko neurriak, babes neurriak...).
Lanetan enpresa batek baino gehiagok edota langile autonomo batek baino gehiagok hartuko balute parte, egikaritze fasean, segurtasun eta osasuneko koordinazio teknikari bat kontratatu beharko lukete.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      005 - Tasa. Obra lizentziak
      3.000.- euroraino75,27 Euro
      3.000,01etik 6.000 euroraino.110,76 Euro
      6.000,01etik 18.000 euroraino.288,99 Euro
      18.000,01etik 30.000 euroraino426,62 Euro
      30.000,01etik 100.000 euroraino.1028,90 Euro
      100.000,01 eurotik gorakoak.2057,81 Euro
      001 - Eraikin,instalazio eta obren gaineko zerga. Karga-tasa
      Tarifa orokorra exekuzio materialaren aurrekontuaren gainean5 %

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 15 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Hala badagokio, dokumentazioa zuzendu edo zabaltzeko eskaria egin.
      2. Zerbitzu teknikoen aldeko txostena.
      3. Baimena onartu.
      4. Kontu-hartzailetza eta Udaltzaingo sailei jakinarazi baimena.
      5. Tasa eta zergen likidazioa.


      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Zinegotzi ordezkaria

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

      OHARRAK

      Baldin eta lanak hasi ez, edota amaitu ez balira, edo sustatzaileari egoztekoak liratekeen arrazoiengatik etenda baleude lizentzian ezarritako epeak urratuz, udalak, interesdunari entzunaldiaren izapidea eskainita, lizentzia iraungi dela adieraziko dio, eta hark kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik ez du izango.

      Lizentzian ezarritako epeen luzapena eska daiteke horretarako arrazoiak azalduta, betiere ezarritako epea amaitu baino lehen. Luzapena emateak tasa bat sortzen du.

      Lizentzia iraungitakoan, interesdunak edozein momentutan eska dezake berriz.

      Titulartasun aldaketa edota lizentziaren epeen luzapen, iraungipen edo ukoen kasuan, tasa bat ordaindu beharra dago.

      Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 11.4 artikuluan ezarritako suposizioetan, isiltasuna ezetsi den seinale izango da.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Emakidak eta lizentziak

      DBEB kodea: 2050820151

      Fitxategiaren xedea: Eskaerak kudeatzea: obra lizentziak, bide publikoa okupatzea, irekierak, pasabideak, kanposantuak, azokak, hirigintzako informazioa, eta beste hainbat

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO