Urbanizazio- eta azpiegitura-obrak egiteko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Azpiegiturak egikaritzeko eta urbanizazio lanak egiteko baimena, haiek ez daudenean behin betiko onarpena jaso duen urbanizazio proiektu batean edo eraikuntza proiektu batean barne hartuak, haren osagarri gisa. Era horretako lanen artean honako hauek daude:

  • ZANGA IREKITZEA-KANALIZAZIOAK

Bide publikoan edo eremu pribatuetan egin beharreko zanga-irekitzeak dira, zerbitzuak instalatzearren (elektrizitatea, telekomunikazioak, gasa, etab).

  • UR HARGUNEA

Udalari egiten zaion eskaria da udal saretik ura hartzeko.

  • SANEAMENDU HARGUNEA

Udalari egiten zaion eskaria da udal saneamendu sarera lotzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Gainera agiri hauek obra motaren arabera:

  • ZANGA IREKITZEA-KANALIZAZIOAK:
    • PROIEKTU teknikoa; trazatuaren oinplanoak, kanalizazioaren xehetasunak, zangaren sekzio mota eta kutxatilak hartuko ditu barne. Planoa non adieraziko den beste zerbitzuekiko zein kanalizazio gurutzamendu dauden proiektatuak (elektrizitatea, argiak, telekomunikazioa, ura, saneamendua,...). Ukitutako zoladuraren argazkiak eta memoria.
  • UR HARGUNEA:
    • Kokapen planoa
    • Trazatu planoa/eskema.
    • Planoa ixteko giltzaren eta hargunearen xehetasunekin, eta berdin banakako kontagailu eta orokorrarekin, eta halaber barne banaketaren sarearekin.
    • Aurrekontua partidaka antolatua (gremioz gremio xehatua), obra-unitate bakoitza balioesteko adinako deskribapen teknikoz eta neurketez osatua.
  • SANEAMENDU HARGUNEA:
    • Kokapen planoa
    • Trazatuaren planoa-maldak-kotak.
    • Hargunearen xehetasunen eta puntu berezien planoa: kutxatilak, erregistro-putzuak, punpatze ekipoak, koipe banatzaileak...
    • Aurrekontua partidaka antolatua (gremioz gremio xehatua), obra-unitate bakoitza balioesteko adinako deskribapen teknikoz eta neurketez osatua.

(Kasu guztietan lizentziaren baldintza gisa 2.000 euro inguruko fidantza edo abala jartzea eskatuko da).

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      001 - Eraikin,instalazio eta obren gaineko zerga. Karga-tasa
      Tarifa orokorra exekuzio materialaren aurrekontuaren gainean5 %
      005 - Tasa. Obra lizentziak
      3.000.- euroraino75,27 Euro
      3.000,01etik 6.000 euroraino.110,76 Euro
      6.000,01etik 18.000 euroraino.288,99 Euro
      18.000,01etik 30.000 euroraino426,62 Euro
      30.000,01etik 100.000 euroraino.1028,90 Euro
      100.000,01 eurotik gorakoak.2057,81 Euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Hala badagokio, dokumentazioa zuzendu edo zabaltzeko eskaria.
      2. Hirigintzako zerbitzu teknikoen txostena.
      3. Ur harguneko lanen kasuan beharrezkoa izango da Ur Zerbitzuaren oniritzia.
      4. Saneamendu harguneei dagokienez, udal zerbitzu teknikoek ikuskatu eta gainbegiratuko dituzte, beraien aurrean egin beharko direlarik dagozkien estankotasun-probak, hala eskatuz gero.
      5. Hirigintzako Administrazio Orokorreko teknikariaren txosten juridikoa-ebazpen proposamena.
      6. Lizentzia ematea.
      7. Hala badagokio, fidantza edo abala interesdunari eta Kontu-hartzailetza Sailari jakinarazi.
      8. Ebazpena interesdunari jakinarazi, hark aurrez fidantza edo abala jarri izanaren frogagiria aurkeztuta.
      9. Udaltzaingoari eta Kontu-hartzailetzari jakinarazi.
      10. Tasaren eta obra zergaren likidazioa.
      11. Lanak hasi baino lehen, Udaleko zerbitzu teknikoekin harremanetan jarriko dira obraren plana egiteko, eta Udaltzaingoarekin ibilgailuen zirkulazio alternatiboa aztertzeko.
      12. Lanak amaitutakoan, interesdunak obra amaierako dokumentazio aurkeztuko du, eta dagokion txosten teknikoaren ondotik, jarritako fidantza edo abala itzuliko da.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Zinegotzi ordezkaria

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

      OHARRAK

      Baldin eta lanak hasi ez edota amaitu ez balira, edo sustatzaileari egoztekoak liratekeen arrazoiengatik etenda baleude lizentzian ezarritako epeak urratuz, udalak, interesdunari entzunaldiaren izapidea eskainita, lizentzia iraungi dela adieraziko du, eta hark kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik ez du izango.


      Lizentzian ezarritako epeen luzapena eska daiteke horretarako arrazoiak azalduta, betiere ezarritako epea amaitu baino lehen.
      Lizentzia iraungitakoan, interesdunak edozein momentutan eska dezake berriz.

      Titulartasun aldaketa edota lizentziaren epeen luzapen, iraungipen edo ukoen kasuan, tasa bat ordaindu beharra dago.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Emakidak eta lizentziak

      DBEB kodea: 2050820151

      Fitxategiaren xedea: Eskaerak kudeatzea: obra lizentziak, bide publikoa okupatzea, irekierak, pasabideak, kanposantuak, azokak, hirigintzako informazioa, eta beste hainbat

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO