Diru-laguntzak hezitzaileentzako berariazko prestakuntza euskaraz egiteko

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Begirale eta zuzendari ikastaroak euskaraz egiteko diru-laguntza, Pasaiako haur eta nerabeekin jardun behar duten begiraleek prestakuntza euskaraz jaso dezaten.

NORK ESKA DEZAKE?

e! Pasaiako elkarteak biziberritzeko gunean parte hartzen duten elkarteetako hezitzaileek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Elkartearen ziurtagiria, Pasaiako elkarteren bateko hezitzailea dela egiaztatzen duena.
  • Ikastaroa egin duenaren NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Ikastegiaren ziurtagiria, eskatzaileak ikastaroa egin izana eta alderdi teorikoa zein praktikoa gainditu izana ziurtatzen duena. Matrikularen zenbatekoa eta ikastaroaren homologazioa eta hizkuntzari buruzko xehetasunak ziurtatzen dituena.
  • Ikastaroan zehar banatzen den materiala, eta praktikaldian egiten duten proiektua.
  • Diru-laguntza eskabidean eskatzaileak ez badio ematen Udalari egiaztapen hau ofizioz egiteko baimena, Foru Ogasuneko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzako betebeharrak eguneratuak dituela egiaztatzen duen agiria.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Euskara Sailak dokumentazioa aztertu eta txostena egin.
      2. Kontuhartzailetzak fiskalizatu.
      3. Tokiko Gobernu Batzarrak onartu eta ebazpena bideratu.
      4. Interesdunari jakinarazi.
      5. Diru-laguntza ordaindu.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Tokiko Gobernu Batzarra

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Sustapen arloa - Euskara

      OHARRAK

      Diru-laguntza kopurua

      Matrikularen % 100 diruz lagunduko da eta diru-itzulketa bi alditan egingo da; lehenengoa, % 50, ikastaro hasieran, eskaera eta ordainagiria aurkezten direnean eta bigarren zatia (% 50) ikastaroa amaitu eta ezarri diren baldintzak bete dituztela egiaztatzen dutenean.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Euskara

      DBEB kodea: 2050820201

      Fitxategiaren xedea: Udalak euskara zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, merkatariak, beka jasotzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO