Bide publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bide publikoan terrazak (mahaiak eta aulkiak) eta ostalaritza edo antzeko jardueraren osagarri izan daitezkeen instalazio mugikorrak jartzea.

Tratamendu berbera izango du bide publikoan jartzen den beste edozein objektu edo makinak, hala nola makina automatikoek, haur-jolasek, jardueraren elementu osagarriek (upelak, mahai altuak, panelak, etab.) espazio publikoa behar dutenak beren funtzionamendurako, haiek aldi baterako edo iraunkor diren alde batera utzita.

NORK ESKA DEZAKE?

Establezimenduaren pertsona fisiko edo juridiko titular edo kudeatzaileak edota haien legezko ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Eskatu den okupazioa hasi baino hamar egun lehenago aurkeztu beharko da.

  • Lokala bera baino zabalagoa bada jarri nahi den instalazioa egiaztatu behar du titularrak baduela alboko etxebizitza eta lokalen baimena, terraza eduki nahi den aldirako.
  • Kokapen-planoa, gutxienez 1:100 eskalakoa, kartografia ofizialaren gainean egindakoa, alderdi hauek adierazten dituena: instalazioak okupatuko duen azalera (4 m2 mahaitxo bakoitzeko), jarriko diren elementuen banaketa, alboko babesak eta abar. Halaber, beste alderdi hauek irudikatu behar dira planoan: fatxadaren luzera eta espazio libreak, hiri-elementuak (trafiko-seinaleak, zuhaitzak, aulkiak, zutabeak, hiri-altzariak...), eta udal zerbitzuetan sor daitezkeen gorabeherak (ura, saneamendua, gasa...). Dokumentu hori, betiere okupazio azalera eta mahai eta aulki kopurua mantentzen bada, lehen eskarian bakarrik aurkeztuko da.
  • Itxitura iraunkorrek katalogo bat ekarriko dute non oso garbi ikusiko den zer-nolako itxitura mota den, aurreko puntuko baldintzak betetzeaz gainera.
  • Badago aukera eskaria 4 urterako izateko, baina bertan behera geratuko da interesdunak idatzia aurkezten badu instalazioari uko eginez (aurreikusia dago Ordenantza aldatzea eta lizentzia berritzea automatikoa izatea, interesdunak uko egiten ez badio, edota Udalak lizentzia luzatzeari ezezkoa ematen badio).
  • Udalaren kontuan fidantza edo abal gisa 300 euro jarri izanaren frogagiria (ordenantzatik artikulu hau kentzeko asmoa dago).

Exijitu daitezkeen baldintzak:

  • Udalak onarturiko jardueraren titular dela egiaztatzea, edota jarduera eta irekiera lizentzia Udalak emana.
  • Udalarekin zorrik ez izatea.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      A - Jabaripublikoen erabilera pribatiboa. 08-03A
      OP=1,12: Oinarrizko prezioa: m2 edo zatikia / ustiapen-eguna.KB=1: Kalearen biderkagai zuzentzaile bakarra.
      Telefonia mugikorrarentzako oinarrizko estazioa jartzeaOPxKBx1,5 Euro/m2/ eguneko-día
      Etxeetara erraz iristeko instalazio iraunkorrak (igogailuak, arrapalak...)OPxKBx0,1 Euro/m2/eguneko-dia
      Jabari Publikoan kokatzen diren txanponekin eragindako atrakzioak eta saltzeko makinakOPxKBx0,5 Euro/m2/eguneko-dia
      Kutxazain automatikoak eta lokaletan egonik ere erabilera jabari publikotik daukaten saltzeko makinakOPxKBx0,4 Euro/m2/eguneko-dia
      Eskualdean edo mugakideetan landutako nekazaritzako elikagaiak saltzeko makina, ontzi sistema berrerabilgarria duena.OPxKBx0,1 Euro/m2/eguneko-dia
      Saltokiak, kioskoak eta terrazen itxituraOPxKBx2 Euro/m2/eguneko-dia
      Terrazak eta mahaitxoak establezimenduei erantsitako elementu gisa, edota era guztietako ikuskizunetarako: 30 egun baino gutxiagorako erabilera jarraiturako baimena.Terrazako altzariak lokalaren barruan ez gordetzea aukeratzen duten establezimenduei, dagokien tasa %50ean igoko zaie.OPxKBx0,3 Euro/m2/eguneko-dia
      Terrazak eta mahaitxoak establezimenduei erantsitako elementu gisa, edota era guztietako ikuskizunetarako: 30 egun edo gehiagorako erabilera jarraiturako baimena: udan: maiatza-urria.Terrazako altzariak lokalaren barruan ez gordetzea aukeratzen duten establezimenduei, dagokien tasa %50ean igoko zaie.OPxKBx0,2 Euro/m2/eguneko-dia
      Terrazak eta mahaitxoak establezimenduei erantsitako elementu gisa, edota era guztietako ikuskizunetarako: 30 egun edo gehiagorako erabilera jarraiturako baimena: neguan: azaroa-apirila.Terrazako altzariak lokalaren barruan ez gordetzea aukeratzen duten establezimenduei, dagokien tasa %50ean igoko zaie.OPxKBx0,1 Euro/m2/eguneko-dia
      Barrakak herriko jaietan hitzarmenik ezean. Eremu jakin batzuk adjudikatu ahal izango dira norgehiagokako prozeduren bitartez, herriko jai, inauteri, eguberri eta antzeko garaietan. Ordaindu beharreko tasa baldintza-agirietan ezarritakoaren arabera zehaztuko da, eta prezioan gorabeherak egon daitezke ordenantza honetan ezarritakoarekiko, okupazio kasu bakoitzean zehazten diren baldintzen arabera. Herriko jaitzat urteko egutegiak ezartzen dituenak hartuko dira.OPxKBx1,5 Euro/m2/eguneko-día
      Barrakak inauterietan eta eguberri jaietan hitzarmenik ezean. Eremu jakin batzuk adjudikatu ahal izango dira norgehiagokako prozeduren bitartez, herriko jai, inauteri, eguberri eta antzeko garaietan. Ordaindu beharreko tasa baldintza-agirietan ezarritakoaren arabera zehaztuko da, eta prezioan gorabeherak egon daitezke ordenantza honetan ezarritakoarekiko, okupazio kasu bakoitzean zehazten diren baldintzen arabera. Herriko jaitzat urteko egutegiak ezartzen dituenak hartuko dira.Inauterien garaitzat inauteria barruti bakoitzean ospatzen den astea, eta haren aurrekoa eta ondokoa zenbatuko dira. Eta eguberri jaien garaitzat, berriz, abenduaren 15etik urtarrilaren 15era, biak barne.OPxKBx1,35 Euro/m2/eguneko-día
      Barrakak gorago zehaztutako garaietatik kanpo hitzarmenik ezean.OPxKBx1,05 Euro/m2/eguneko-día
      Salmenta-postu ibiltariak jaietan: Antxo, Hamarretxeta gunean, elizatik KupeldegirainoOPxKBx5 Euro/m2/eguneko-día
      Salmenta-postu ibiltariak jaietan: Antxoko gainerako kaleetan eta TrintxerpenOPxKBx4 Euro/m2/eguneko-día
      Salmenta-postu ibiltariak jaietan: San Pedro eta DonibaneOPxKBx3 Euro/m2/eguneko-día
      Azalera osoa okupatzea obra egiteko elementu lagungarriekin (kontainerra, siloa, karaga-jasogailua, garabiak, elementu horiek jartzeko itxitura, edo materiala pilatzeko itxitura).OPxKBx0,5 Euro/m2/eguneko-día
      Azalera osoa okupatzea obra egiteko elementu lagungarriekin (aurreko puntuan adierazitako ele-mentuak), eta gainera kale bat zirkulaziorako guztiz ixtea.OPxKBx1 Euro/m2/eguneko-día
      Azalera osoa okupatzea obra egiteko elementu lagungarriekin (aurreko puntuan adierazitako ele-mentuak), eta gainera beste eremu bat libre egotea, edo kale baten zati bat zirkulaziorako ixtea.OPxKBx0,7 Euro/m2/eguneko-día
      Azaleraren zati bat okupatzea obra egiteko elementu lagungarriekin (aldamioa edo azpitik oinezkoak ibiltzeko aukera ematen duen markesina).OPxKBx0,3 Euro/m2/eguneko-día
      Hobaria:ONCE kupo salmentarako postuak100 %
      B - Jabari publikoen erabilera pribatiboa
      08-03B

      Terrazako altzariak lokalaren barruan ez gordetzea aukeratzen duten establezimenduei, dagokien tasa %50ean igoko zaie.

      Mahaitxoa aulkiekin: urte osoa. Prezioa m2-ko (mahai 1+4 aulki = 4 m2)39,49 Euro/m2/urteko-anual
      Mahaitxoa aulkiekin: maiatzetik urrira arte. Prezioa m2-ko (mahai 1+4 aulki = 4 m2)23,91 Euro/m2/seihileko-semestral
      1m2 edo gutxiagoko upela, mahai eta aulkitxo altuagatik: urte osoa78,58 Euro/urteko-anual
      Bankua: metro lineal edo zati bakoitzeko, urte osoa39,29 Euro/m linealeko-m lineal/urteko-anual

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 10 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea.
      2. Eskatzaileak Udalarekin zorrik ez duela egiaztatzea.
      3. Udaltzaingoak txostena egin edo ebazpen-proposamena.
      4. Eskumena duen organoaren ebazpena.
      5. Kontu-hartzailetza Arlora bidali han likidazioa egin dadin.
      6. Ebazpena eta instalazioaren planoa interesdunari jakinarazi, eta hura establezimenduaren kanpoan leku agerian jarri beharko da.


      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

      OHARRAK

      - Instalazioa jartzen den ordutegia: 9:00etan astegunetan eta 10:00etan larunbat eta jaiegunetan.

      - Bilketa ordutegia: 22:00etan, baina ostiral, larunbat eta jaiegunetan azarotik maiatzera 24:00etan izango da eta maiatzetik urrira 1:00etan.

      - Bide publikotik kentzeko ordutegia: establezimendua itxi eta ordu erdira.

      - Instalazioaren titularra behartua dago okupatzen duen lurzorua, instalazioa bera eta haren elementu osagarriak txukun, seguru eta apain edukitzera.

      - Instalazioaren titularrak begiratuko du bizilagunek duten lasaitasunerako eskubidea errespetatua izan dadin, bereziki 23:00tik aurrera.

      (Zehaztasun gehiago terrazak bide publikoan instalatzea arautzen duen Ordenantzaren 18. eta 19. artikuluetan).

      - Gutxienez espaloiaren 2 metro zabal libre geratu behar dira, eta espaloiak 6 m edo gehiago baditu, orduan 3 m.

      (Zehaztasun gehiago terrazak bide publikoan instalatzea arautzen duen Ordenantzaren 8., 9. eta 10. artikuluetan).

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Udaltzaingoa

      DBEB kodea: 1961210008

      Fitxategiaren xedea: Trafikoaren eta segurtasunaren udal zerbitzuen funtzio administratiboak (trafiko-isunak, udal ordenantzen urraketak,.) zein polizialak kudeatzea

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO