Barrakak eta atrakzioak jartzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bide publikoan barrakak eta atrakzioak jartzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Barraka edo atrakzio salmenta-postuaren titularrak edo haren legezko ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Behar bezala betetako eskari-orria. Oro har, okupazioa baino 10 egun lehenago aurkeztu behar da; baina barrutietako herriko jaietan eta Trintxerpeko iñauteri jaietan hilabete lehenago, honako xehetasun hauekin:
    • Eskatzailearen datu pertsonalak.
    • Jardueraren izena eta kokapena.
    • Instalatu behar den elementuaren deskribapena.
    • Jardueraren datuak (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, IFZ, etab.).
    • Instalatuta egongo den epea eta okupatuko den azalera.
    • Ikusle eta hirugarrengoen kalteen ondare erantzukizuna estaltzen duen aseguruaren ordainketa egiaztatzea.
    • Segurtasun baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazio teknikoa, gutxienez atrakzioaren deskribapena, muntatze-, mantentze-, kontserbazio eta erabilera jarraibideak jasotzen dituena.
    • Atrakzioaren urteko berrikuspenaren ziurtagiria, teknikari gaituak eginak edo egiaztaturiko ikuskapen erakundeak.
    • Instalazioa egin eta jarduerari ekin baino lehen, instalazio elektrikoaren ziurtagiria, egiaztaturiko ingeniari batek egina, eta halaber segurtasun eta sendotasun ziurtagiria, muntaketa bakoitzean teknikari gaituak edo egiaztaturiko enpresak egina.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      A - Jabaripublikoen erabilera pribatiboa. 08-03A
      OP=1,12: Oinarrizko prezioa: m2 edo zatikia / ustiapen-eguna.KB=1: Kalearen biderkagai zuzentzaile bakarra.
      Telefonia mugikorrarentzako oinarrizko estazioa jartzeaOPxKBx1,5 Euro/m2/ eguneko-día
      Etxeetara erraz iristeko instalazio iraunkorrak (igogailuak, arrapalak...)OPxKBx0,1 Euro/m2/eguneko-dia
      Jabari Publikoan kokatzen diren txanponekin eragindako atrakzioak eta saltzeko makinakOPxKBx0,5 Euro/m2/eguneko-dia
      Kutxazain automatikoak eta lokaletan egonik ere erabilera jabari publikotik daukaten saltzeko makinakOPxKBx0,4 Euro/m2/eguneko-dia
      Eskualdean edo mugakideetan landutako nekazaritzako elikagaiak saltzeko makina, ontzi sistema berrerabilgarria duena.OPxKBx0,1 Euro/m2/eguneko-dia
      Saltokiak, kioskoak eta terrazen itxituraOPxKBx2 Euro/m2/eguneko-dia
      Terrazak eta mahaitxoak establezimenduei erantsitako elementu gisa, edota era guztietako ikuskizunetarako: 30 egun baino gutxiagorako erabilera jarraiturako baimena.Terrazako altzariak lokalaren barruan ez gordetzea aukeratzen duten establezimenduei, dagokien tasa %50ean igoko zaie.OPxKBx0,3 Euro/m2/eguneko-dia
      Terrazak eta mahaitxoak establezimenduei erantsitako elementu gisa, edota era guztietako ikuskizunetarako: 30 egun edo gehiagorako erabilera jarraiturako baimena: udan: maiatza-urria.Terrazako altzariak lokalaren barruan ez gordetzea aukeratzen duten establezimenduei, dagokien tasa %50ean igoko zaie.OPxKBx0,2 Euro/m2/eguneko-dia
      Terrazak eta mahaitxoak establezimenduei erantsitako elementu gisa, edota era guztietako ikuskizunetarako: 30 egun edo gehiagorako erabilera jarraiturako baimena: neguan: azaroa-apirila.Terrazako altzariak lokalaren barruan ez gordetzea aukeratzen duten establezimenduei, dagokien tasa %50ean igoko zaie.OPxKBx0,1 Euro/m2/eguneko-dia
      Barrakak herriko jaietan hitzarmenik ezean. Eremu jakin batzuk adjudikatu ahal izango dira norgehiagokako prozeduren bitartez, herriko jai, inauteri, eguberri eta antzeko garaietan. Ordaindu beharreko tasa baldintza-agirietan ezarritakoaren arabera zehaztuko da, eta prezioan gorabeherak egon daitezke ordenantza honetan ezarritakoarekiko, okupazio kasu bakoitzean zehazten diren baldintzen arabera. Herriko jaitzat urteko egutegiak ezartzen dituenak hartuko dira.OPxKBx1,5 Euro/m2/eguneko-día
      Barrakak inauterietan eta eguberri jaietan hitzarmenik ezean. Eremu jakin batzuk adjudikatu ahal izango dira norgehiagokako prozeduren bitartez, herriko jai, inauteri, eguberri eta antzeko garaietan. Ordaindu beharreko tasa baldintza-agirietan ezarritakoaren arabera zehaztuko da, eta prezioan gorabeherak egon daitezke ordenantza honetan ezarritakoarekiko, okupazio kasu bakoitzean zehazten diren baldintzen arabera. Herriko jaitzat urteko egutegiak ezartzen dituenak hartuko dira.Inauterien garaitzat inauteria barruti bakoitzean ospatzen den astea, eta haren aurrekoa eta ondokoa zenbatuko dira. Eta eguberri jaien garaitzat, berriz, abenduaren 15etik urtarrilaren 15era, biak barne.OPxKBx1,35 Euro/m2/eguneko-día
      Barrakak gorago zehaztutako garaietatik kanpo hitzarmenik ezean.OPxKBx1,05 Euro/m2/eguneko-día
      Salmenta-postu ibiltariak jaietan: Antxo, Hamarretxeta gunean, elizatik KupeldegirainoOPxKBx5 Euro/m2/eguneko-día
      Salmenta-postu ibiltariak jaietan: Antxoko gainerako kaleetan eta TrintxerpenOPxKBx4 Euro/m2/eguneko-día
      Salmenta-postu ibiltariak jaietan: San Pedro eta DonibaneOPxKBx3 Euro/m2/eguneko-día
      Azalera osoa okupatzea obra egiteko elementu lagungarriekin (kontainerra, siloa, karaga-jasogailua, garabiak, elementu horiek jartzeko itxitura, edo materiala pilatzeko itxitura).OPxKBx0,5 Euro/m2/eguneko-día
      Azalera osoa okupatzea obra egiteko elementu lagungarriekin (aurreko puntuan adierazitako ele-mentuak), eta gainera kale bat zirkulaziorako guztiz ixtea.OPxKBx1 Euro/m2/eguneko-día
      Azalera osoa okupatzea obra egiteko elementu lagungarriekin (aurreko puntuan adierazitako ele-mentuak), eta gainera beste eremu bat libre egotea, edo kale baten zati bat zirkulaziorako ixtea.OPxKBx0,7 Euro/m2/eguneko-día
      Azaleraren zati bat okupatzea obra egiteko elementu lagungarriekin (aldamioa edo azpitik oinezkoak ibiltzeko aukera ematen duen markesina).OPxKBx0,3 Euro/m2/eguneko-día
      Hobaria:ONCE kupo salmentarako postuak100 %

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 10 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea.
      2. Kultura Sailari galdetu ea eskatutako leku eta datan bateraezintasunik ez dagoen programatuak dauden beste jarduketa batzuekiko.
      3. Udaltzaingoak txostena egin edo ebazpen-proposamena.
      4. Eskumena duen organoaren ebazpena.
      5. Kontu-hartzailetza Arlora bidali hark likidazioa egin dezan (jaiegunetan abonua jaiak hasi aurretik egingo da).
      6. Ebazpena interesdunari jakinarazi.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

      OHARRAK

      - Lizentziak eragina izango du tasak ordaindutakoan.
      - Ferietan, barrutietako herriko jai eta iñauterietan:

      - Eskaria hilabete lehenago egin beharko da, baina eskariak ebatzi ondoren postuak esleitzeko geratuz gero, postu libre horietarako eskaria egin ahal izango da instalazioa hasten den egunean bertan.
      - Baldin eta onartutako eskariak eskainitako postuak adina badira edo gutxiago, postu horiek modu zuzenean esleituko dira; eta eskari kopurua handiagoa bada, antzinatasuna hartuko da kontuan postuak banatzeko orduan, eta gainerakoak eskatze hurrenkeraren arabera, postuen dibertsifikazioa kontuan harturik.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Udaltzaingoa

      DBEB kodea: 1961210008

      Fitxategiaren xedea: Trafikoaren eta segurtasunaren udal zerbitzuen funtzio administratiboak (trafiko-isunak, udal ordenantzen urraketak,.) zein polizialak kudeatzea

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO