Izen-ematea Elkarteen Erregistroan

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Erregistro honetan jasotzen dira udalerriko elkarteak. Horri esker Udalak:

jakiten du zenbat elkarte dauden udalerrian, haien helburuak zein diren eta haien ordezkaritza, hartara elkarteak sustatzeko politika egokia egin ahal izan dezan.

Eta elkarteek aukera dute:

  1. Udalak eskaintzen dituen herri-bitartekoak eskuratzeko, eta diru-laguntzak ere bai.
  2. Udal organoen bilera deialdiak beren egoitza sozialean jasotzeko, gai-zerrendan haiekin zerikusia duten gaiak sartzen direnean. Era berean, eta zirkunstantzia beretan, udal organoen ebazpenak eta erabakiak jasoko dituzte.
  3. Argitalpenak jasotzeko, haiek maiztasun jakin batekoak izan ala ez, elkartearentzat interesekoak badira.

NORK ESKA DEZAKE?

Udalerriko herritarren interes orokorren edo arlo jakin batekoen defentsa, sustapena edo hobekuntza xede duten elkarte guztiek, eta bereziki, barruti edo auzo bateko auzo elkarteek, ikasleen guraso elkarteek, eta kultur, kirol, aisialdi, gazte, sindikatu, enpresaburu, profesional eta antzekoen elkarteak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Elkarteen Erregistroan izena emateko:

  • Elkartearen estatutuak.
  • Inskripzio zenbakia elkarteen erregistro orokorrean eta beste erregistro publiko batzuetan, eta inskripzioaren frogagiri eguneratua erantsi behar da Euskal Herriko Elkarteen Erregistroan.
  • Zuzendaritza-karguak dituztenen izenak.
  • Egoitza soziala.
  • Gauden urteko aurrekontua.
  • Gauden urteko jardueren programa.
  • Bazkide kopuruaren ziurtagiria.
  • Elkartea titular den banku-kontuaren zenbakia.

Gainera, udal intereseko elkarte izendatzeko eskaria egiten bada:

  • Udal interesekoa dela egiaztatzen duten zerbitzu eta jardueren memoria.
  • Jarduerarekiko dedikazioa ez dela profesionala eta jarraitua zuritzen duen memoria.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 15 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 15 egun

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Bakarrik inskripzioa egin nahi bada:

      • Dagokion sailak espedientea igorriko du Idazkaritza Sailera, dagokion informazio-batzordearen aldeko irizpenarekin.
      • Eskatzaileari erabakia jakinarazi.

      Gainera, udal intereseko elkarte izendatzeko eskatzen bada:

      • Dagokion sailak espedientea igorriko du Kontu-hartzailetza Sailera, dagokion informazio-batzordearen aldeko irizpenarekin, eta hark osoko bilkurara, Ogasun Batzordearen aldeko irizpenarekin.
      • Eskatzaileari jakinarazi erabakia.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Idazkaritza - Ondarea

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

      DBEB kodea: 2050820145

      Fitxategiaren xedea: Udal erregistroaren kudeaketa

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO