Jardueraren titulartasun aldaketa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Egiten ari diren jardueraren titulartasun aldaketaren beharrezko komunikazioa. Titulartasun aldaketa egitean jardueraren eta lokalaren legezkotasun egoera egiaztatuko da. Hala badagokio, eskatuko da lokala udal plangintzan ezarritakoari egokitzea (AASSetako 74. artikulua) eta/edo jarduera legeztatzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Jardueraren baten titular den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Lehengo eta oraingo titularrak sinatutako idatzia, jardueraren titulartasunaren aldaketa aditzera ematen duena, eta hura identifikatu eta non egiten den adierazten duena.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      015 - Jarduera sailkatuak: Bestelakoak
      Egitez edo eskubidez atzera egitea edota prozeduraren iraungitzea, aurrez txosten teknikoa egin aurretik30(gutxieneko zenbatekoa/importe mínimo 10€) %
      Egitez edo eskubidez atzera egitea edota prozeduraren iraungitzea, aurrez txosten teknikoa eginda60(gutixeneko zenbatekoa/importe mínimo 20€) %

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Hala badagokio, dokumentazioa zuzendu edo zabaltzeko eskaria.
      2. Udaleko Zerbitzu Teknikoen txostena kontsultari erantzunez.
      3. Hala badagokio, eskatuko da lokala udal plangintzan ezarritakoari egokitzea (AASSetako 74. artikulua) eta/edo jarduera legeztatzea.
      4. Hirigintzako Administrazio Orokorreko teknikariaren ebazpen proposamena.
        Ebazpena onartu.
      5. Lizentzia interesdunari jakinarazi eta Kontu-hartzailetza eta Udaltzaingo sailei.
      6. Dagokion udal tasa likidatu.


      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Zinegotzi ordezkaria

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Emakidak eta lizentziak

      DBEB kodea: 2050820151

      Fitxategiaren xedea: Eskaerak kudeatzea: obra lizentziak, bide publikoa okupatzea, irekierak, pasabideak, kanposantuak, azokak, hirigintzako informazioa, eta beste hainbat

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO