Lizentzia behar duten jardueren jarduera-lizentzia eta obra lizentzia (hala badagokio)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lizentzia hau da ingurumena, pertsonak edo haien ondasunak kaltetzeko arriskua duten jarduera sailkatu eta instalazio publiko edo pribatuentzat, zeinak administrazioko lizentzien araubideari lotu beharra duten (apirilaren 23ko 7/2012 Legearen II. Eranskina A).
* Lokala egokitzeko obra-lizentzia eskatu beharko da. Nolanahi ere, jarduera sailkatuen lizentzia behar duten jarduerei ez zaie obra-lizentziarik emango harik eta jarduera-lizentzia eman arte.
Eskariaren aurretik sustatzaileak eska dezake informazioa udal zerbitzu teknikoetan (hirigintzako kontsulten izapidea ikus).

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • LOKALAREN DATUAK. kalea, solairu zenbakia, jarduerarentzat den azalera erabilgarri osoa, ondasun higiezinen gaineko zergaren zenbaki finkoa.
  • Teknikari gaituak egindako dokumentazio teknikoa, honako agiri hauek dituena:

A) PROIEKTU TEKNIKOA:

  • Lokalaren deskribapena, azalera erabilgarriak eta eraikiak (erabatekoak eta zatikakoak, erabileraren arabera), sarbideak eta eraikinaren barruan lokalak duen posizioa eta harekiko komunikazioa.
  • Fatxadaren argazkiak, koloretan.
  • Lokal edo jardueraren aurrekariak; deskribatu eta zehaztuko da ea jarduera BERRIA den; edo aurretik dagoen jardueraren ERABERRITZEA edo LEGEZTATZEA.
  • Egin beharreko lanen deskribapena.
  • Jardueraren deskribapena: helburua eta ekoizpen prozesuaren ezaugarri teknikoak, makinak, erregaiak, instalazio higienikoak, etab.
  • Jardueratik eratorritako ingurumen eraginak identifikatzea: isuri atmosferikoak, isurketak, hondakinak, zarata, bibrazioak, usainak eta haiek minimizatzeko aurreikusten diren neurriak.
  • Jarduerak funtzionatzeko behar dituen makinen deskribapena eta haien ezaugarri teknikoak, eta, hala badagokio, lokalak aireztatzeko eta airea girotzeko aurreikusten dituen instalazioena.
  • Ezargarri zaion arautegia betetzen duen justifikazioa. Pasaiako Arau Subsidiarioak, HHBPB (hala badagokio), Suteen aurkako Babesa, Irisgarritasuna, zarataren 213/2012 Dekretua, eraikuntza eta eraisketako hondakinen gaineko 112/2012 Dekretua, arau sanitarioak eta gainerako arautegi sektoriala.
  • Zarata atera dezaketen jardueren kasuan, gainera: Lokala hotsgabetzeko proiektua. Pasaiako AASSetako 218. Artikuluak dioena hartu behar da kontuan (gauez logela mugakideen barruan gehieneko balioa 25 dB) edota, jarduera berrien kasuan, zarataren 213/2012 Dekretuan ezarritakoa.

B) PLANOAK:

  • Jardueren egoera.
  • Lokala zehazki eraikinaren barruan non kokatua dagoen (gutxieneko eskala 1:500).
  • Oinplano kotatuak: lokala osatzen duten gela guztien banaketa, eta haien erabilerak kota eta azalerekin batean (1/50 eskalan) eta irisgarritasun arauak betetzen direla justifikatzea. aireztapena, klimatizazioa, makinen kokalekua, sute-babesa, saneamendu-sarea, iturgintza, elektrizitatea, etab. (e. 1/50 ).
  • Sekzio kotatuak (e. ) sekzioak, gune eta erabileren altuerak adierazita, hoditeria, instalazioak, makinak, etab. (luzetara eta zeharka).
  • Fatxada(r)en planoa(k), 1/50 eskalan, egungoa(k) eta etorkizunekoa(k).

C) AURREKONTUA: aurrekontua partidaka antolatua, kapituluz multzokatuak, obra-unitate bakoitza balioesteko adinako deskribapen teknikoz eta neurketez osatua.
D) Eraikuntza eta Eraisketako Hondakinen kudeaketa azterlana, obra handiagoak egitea aurreikusita izanez gero.
E) Indusketa plana Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak onartua: baldin eta lur-mugimenduak kutsatuak egon daitezkeen partzelen inbentarioan sartuta daudenetan egiten badira.

Obra amaieran:

  • Jardueraren aurretiazko jakinarazpena (jardueraren aurretiazko jakinarazpenaren prozedura ikus).
  • Obra amaierako ziurtagiria (proiektua beharrezkoa badu).

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      001 - Eraikin,instalazio eta obren gaineko zerga. Karga-tasa
      Tarifa orokorra exekuzio materialaren aurrekontuaren gainean5 %
      010 - Lizentzia behar duten jarduera sailkatuak. Jarduera-lizentzia
      0 m2tik 100 m2ra672,95 Euro
      101 m2 tik 500 m2 ra1480,71 Euro
      501 m2tik 1000 m2ra2467,86 Euro
      1000 m2tik gorakoak3290,46 Euro
      011 - Lizentzia behar duten jarduera sailkatuak. Irekieraren aurretiazko jakinarazpena eta titulartasun aldaketa (jardueraren birkalifikazioa ez badakar)
      0 m2tik 100 m2ra123,62 Euro
      101 m2tik 500 m2ra168,24 Euro
      501 m2tik 1000 m2ra206,04 Euro
      1000 m2tik gora370,87 Euro

      Egin behar diren obrak eraikuntza berriko eraikingintza-obrak badira, ezarri beharreko tasak zerga-ordenantzaren 7-19an jarritakoak izango dira.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Hirigintzako bateragarritasunari buruzko txostena egin. Aldekoa bada:
      2. Eskariaren jendaurreko informazioa GAOn (15 egun). Epea: 15 egun eskaritik.
      3. Jakinarazi mugakideei.
      4. Osasun Sailera bidali espedientea hark txostena egin dezan. Epea: 15 egun jendaurreko erakusketa epea amaitzen denetik (beharrezkoa joz gero, txosten tekniko gehiago eska litezke).
      5. Osasun txostena jasotakoan, Udalaren txostena egin (Osasun txostena jasotzen denetik 10 eguneko epean).
      6. Espedientea GFAko Ingurumen Sailera bidali (bizitegi-lurzoru hiritarreko jardueren kasuan) edo EJra (hiri-lurzoru industriala). Dagokion organoak 15 egun ditu neurri zuzentzaileak ezartzeko (NNZZ).
      7. Neurri zuzentzaileen txostena jasotakoan, ebazpen-proposamena egiten da.
      8. Ebazpenaren onarpena, dagokion Jarduera Lizentzia emanez, non ezar daitezkeen edota ezarri behar diren neurri zuzentzaile gehigarriak lizentzian.
      9. Obra-lizentzia ematea, hala badagokio.
      10. Ebazpena/k interesdunari jakinarazi eta Kontu-hartzailetza eta Udaltzaingo sailei.
      11. Tasa eta zergen likidazioa.
      12. Hala badagokio, obra amaierako dokumentazioa aurkeztu, eta ezarritako neurri zuzentzaileak bete.
      13. Eskatzaileak jarduera sailkatuaren aurretiazko komunikazioa egitea.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Zinegotzi ordezkaria

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

      OHARRAK

      Baldin eta lanak hasi ez edota amaitu ez balira, edo sustatzaileari egoztekoak liratekeen arrazoiengatik etenda baleude lizentzian ezarritako epeak urratuz, udalak, interesdunari entzunaldiaren izapidea eskainita, lizentzia iraungi dela adieraziko du, eta hark kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik ez du izango.

      Lizentzian ezarritako epeen luzapena eska daiteke horretarako arrazoiak azalduta, betiere ezarritako epea amaitu baino lehen.

      Lizentzia iraungitakoan, interesdunak edozein momentutan eska dezake berriz.

      Titulartasun aldaketa edota lizentziaren epeen luzapen, iraungipen edo ukoen kasuan, tasa bat ordaindu beharra dago.

      Lehenago ezarritakoa eragotzi gabe, Udalean formalki eskaera aurkeztu zenetik sei hilabeteak igaro direnean eta ebazpenik eman ez bada, eta eskatzaileari egotz dakiokeen prozedura-geldiarazterik ere egon ez bada, lizentzia emantzat joko da, baldin eta Autonomi Erkidegoko ingurumen organoak edota eskudun den foru organoak aurkako txostena egin ez badute, eta Udala hura betearazteko zain ez badago.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Emakidak eta lizentziak

      DBEB kodea: 2050820151

      Fitxategiaren xedea: Eskaerak kudeatzea: obra lizentziak, bide publikoa okupatzea, irekierak, pasabideak, kanposantuak, azokak, hirigintzako informazioa, eta beste hainbat

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO