Sailkatutako jardueren aurretiazko komunikazioa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Idatzi honetan jarduera baten sustatzaileak Udalari jakinarazten dizkio horren datuak eta martxan jartzeko beharrezkoak diren dokumentuak (apirilaren 23ko 7/2012 Legearen II. A eta B eranskinak).

Jarduera ireki baino lehen sustatzaileak eska dezake informazioa udal zerbitzu teknikoetan (hirigintzako kontsulta).

Zenbait kasutan, jarduera sailkatua ireki baino lehen lokalean obrak egitea eskatu dezake Udalak (aurretiazko komunikazioa behar duten jarduerei lotutako obra-lizentziaren eskaera).

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Jarduera eta/edo instalazioak eraikuntza-proiektuarekin eta aurkeztutako dokumentazio teknikoarekin bat datozela, eta ingurumen-baldintza guztiak betetzen dituztela, ingurumen-adierazpenean jasotakoak barne, ziurtatzen duen agiria, teknikari gaituak sinatua.
  • Ziurtagiria sinatu duen teknikariaren koalifikazioaren egiaztapena.
  • Teknikari gaituak egindako dokumentazio teknikoa, honako agiri hauek dituena:

A) INGURUMEN MEMORIA:

  • Lokalaren deskribapena, azalera erabilgarriak eta eraikiak (erabatekoak eta zatikakoak, erabileraren arabera), sarbideak eta eraikinaren barruan lokalak duen posizioa eta harekiko komunikazioa.
  • Fatxadaren argazkiak, koloretan.
  • Lokal edo jardueraren aurrekariak; deskribatu eta zehaztuko da ea jarduera BERRIA den; edo aurretik dagoen jardueraren ERABERRITZEA edo LEGEZTATZEA.
  • Jardueraren deskribapena: helburua eta ekoizpen prozesuaren ezaugarri teknikoak, makinak, erregaiak, instalazio higienikoak, etab.
  • Jardueratik eratorritako ingurumen eraginak identifikatzea: igorpen atmosferikoak, isurketak, hondakinak, zarata, bibrazioak, usainak eta haiek minimizatzeko aurreikusten diren neurriak.
  • Lurzoruaren Egoerari buruzko Aurretiko Txostena: baldin eta lurzorua kutsa dezakeen jardueraren bat ezarri nahi izanez gero.
  • Jarduerak funtzionatzeko behar dituen makinen deskribapena eta haien ezaugarri teknikoak, eta, hala badagokio, lokalak aireztatzeko eta airea girotzeko aurreikusten dituen instalazioena.
  • Ezargarri zaion arautegia betetzen duen justifikazioa. Pasaiako Arau Subsidiarioak, HHBPB (hala badagokio), Suteen aurkako Babesa, Irisgarritasuna, Zarataren 213/2012 Dekretua, Eraikuntza eta Eraisketako Hondakinen gaineko 112/2012 Dekretua, arau sanitarioak eta gainerako arautegi sektoriala.
  • Zaraten gehienezko emisio eta transmisioaren balioak eta isolamenduko gutxieneko balioak betetzen direla egiaztatzeko, egiaztatutako erakundeak egindako txostena aurkeztu beharko da, eta haren edukiak Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 dekretuan ezarritakoa jaso behar du. Bakarrik zarata sor dezaketen jardueretarako, bizitegi-lurzoru hiritarrean kokaturikoak direnean.
  • Suteen aurkako instalazioen mantentze-lanerako kontratua, mantentze enpresak sinatutakoa.

B) PLANOAK:

  • Jardueraren kokalekua
  • Lokala zehazki eraikinaren barruan non kokatua dagoen (gutxieneko eskala 1:500)
  • Oinplano kotatuak (e. 1/50)
  • Sekzio kotatuak (e. 1/50)
  • Fatxada(r)en planoa(k), 1/50 eskalan, egungoa(k) eta etorkizunekoa(k).

C) BAIMEN SEKTORIALAK:

  • Industria Sailaren ziurtagiria, industria-establezimenduetako suteen aurkako segurtasun arautegia onartzen duen 2267/2004 Errege Dekretua betetzen duela ziurtatzen duena. (aplikagarri bada).
  • Añarbeko Urei eskatutako industria-ur edo ur bereziak isurtzeko baimena.
  • Osasun Baimena hura exiji daitekeenean.
  • Hondakin Arriskutsuen Ekoizleen baimena, Eusko Jaurlaritzak emana.
  • Inskripzioa Eusko Jaurlaritzako Hondakin Arriskutsuen Ekoizle Txikien Erregistroan, hartarako aurkeztutako dokumentazioarekin.
  • Hondakin ez arriskutsuak sortu izanaren adierazpena
  • Hondakinak kudeatzeko baimena
  • Atmosfera Kutsa dezaketen jardueren baimena, Eusko Jaurlaritzak emana (100/2011 Dekretuan jasotako A eta B taldeak)
  • Atmosfera Kutsa dezaketen jardueren jakinarazpena Eusko Jaurlaritzan egin izana egiaztatzen duen agiria (100/2011 Dekretuan jasotako C taldeak)
  • Jakinarazpenaren eta inskripzioaren kopia, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politika eta Ingurumen Saileko instalazio KOL (Konposatu Organiko Lurrunkorrak) igorleen Erregistrokoa. Ezargarri jarduera hauetarako: inpresioa, garbiketa (azalerena), lehorreko garbiketa, produktu farmazeutikoen garbiketa, oinetakoen fabrikazioa, estaldura-prestakinen fabrikazioa, bernizak, tinta eta itsasgarriak, kautxo-bihurketa, automobilaren industria (fabrikazioa), egurrezko zuntzen inpregnazioa, landare-olio eta abere-gantzen erauzketa eta landare-olioa fintzeko jarduerak, itsasgarriekiko estaldurak, egur eta plastikoaren ijezketa, estaldurak.
  • Berotegi-efektuko gasak aireratzeko baimena.
  • Produktu kimikoak biltegiratzea abian jartzearen akta, Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailak emana, Produktu Kimikoen Biltegiratzearen gaineko Araudia onartzen duen apirilaren 6ko 379/2001 Errege Dekretuan oinarriturik.
  • Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpena edo Lurzoruaren Erabilera-gaitasunaren Adierazpena (4/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan aurreikusten diren kasuetan).

Abian jarri aurretik nahitaezkoa den obra-lizentzia eskatuz gero, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

  • Jarduera eta/edo instalazioak eraikuntza-proiektuarekin eta aurkeztutako dokumentazio teknikoarekin bat datozela, eta ingurumen-baldintza guztiak betetzen dituztela, ingurumen-adierazpenean jasotakoak barne, ziurtatzen duen agiria, teknikari gaituak sinatua,
  • Ziurtagiria egiten duen teknikariaren koalifikazioaren egiaztapena,
  • Obra-lizentzia lortzeko aurkeztutako memoriarekiko egindako aldaketak,
  • Baimen sektorialak (ikus aurreko paragrafoa).

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      011 - Lizentzia behar duten jarduera sailkatuak. Irekieraren aurretiazko jakinarazpena eta titulartasun aldaketa (jardueraren birkalifikazioa ez badakar)
      0 m2tik 100 m2ra123,62 Euro
      101 m2tik 500 m2ra168,24 Euro
      501 m2tik 1000 m2ra206,04 Euro
      1000 m2tik gora370,87 Euro
      012 - Aurretiazko jakinarazpena behar duten jarduera sailkatuak. Irekierako aurretiazko jakinarazpena
      Tarifa orokorra Jardueren aurretiazko jakinarazpena:0 m2-tik 150 m2-ra257,55 Euro
      Tarifa orokorra: Jardueren aurretiazko jakinarazpena:151 m2-tik 500 m2-ra515,10 Euro
      Tarifa orokorra: Jardueren aurretiazko jakinarazpena:500 m2-tik gora2575,50 Euro

      Tarifa gehitua:

      Kuota %100ean gehituko zaie honako hauei:

      -Tailer eta zenbait lantegi (aroztegiak, muntatze edo mekanizazio lantegiak, ogi lantegia, gozogintza lantegia, catering...) aurretiazko jakinarazpena behar dutenak.

      - Jarduera sailkatuetarako aurretiazko lizentziaren menpe ez dauden ostalaritza eta jatetxe-establezimenduak eta jendaurreko ikuskizunak edo jolas-jarduerak ematen dituztenak

      Baldin eta aurrez obrak egin behar badira, obra-lizentziari dagokion zerga (6 zerga-ordenantza) eta tasa (7-19 ordenantza) kobratuko da.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Dokumentazioa berrikusi eta, hala badagokio, osatzeko eskatzen da.
      2. Udal teknikariak ikuskapena egiten du.
      3. Teknikariaren aldeko txostena (jardueraren funtzionamenduan bete behar diren baldintzak hartzen ditu barne) edo, akatsak hautemanez gero, haiek konpontzeko eskaria. Akatsak zuzendu arte ez da aldeko txostenik egiten.
      4. Oniritzia ematen duen ebazpen-proposamena, Administrazio Orokorreko Teknikariak egina.
      5. Oniritziaren ebazpena.
      6. Lizentzia interesdunari jakinarazi eta Kontu-hartzailetza eta Udaltzaingo sailei.
      7. Udal tasa likidatu.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Zinegotzi ordezkaria

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Emakidak eta lizentziak

      DBEB kodea: 2050820151

      Fitxategiaren xedea: Eskaerak kudeatzea: obra lizentziak, bide publikoa okupatzea, irekierak, pasabideak, kanposantuak, azokak, hirigintzako informazioa, eta beste hainbat

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO