Ibilgailuen sarrerarako baimena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Jabari publikoaren erabilera pribaturako tramitazioa, lizentzia eta seinalizazioa, ibilgailuak ibilgailu-gordelekuetara sartzen diren kasuetarako.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdun den edozein pertsona fisiko edo juridikok.

  • Espazio publikoa erabiltzeko baimena, ibilgailuak gordetzeko lokaletara sartzeko, espazio-erreserbarik ez dutenean.

Udalak lizentzia emango du ibilgailuen joan-etorrirako ez den espazio publiko bat erabiltzeko, ibilgailuak gordetzeko lokaletara sartzearren, horietan erreserba beharrik ez dagoenean; baldin eta lokalak dagokion irekiera-lizentzia badu.

Irekiera lizentziarik baduen edota, hala badagokio, eskatzaileak lehenago aurretiazko komunikazioa aurkeztu duen, Udalak ofizioz egiaztatuko du.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Lizentzia eskuratzeko, eskaera Alkatetzari egin behar zaio eta idatziz aurkeztuko da udal erregistroan.

Eskaera horrekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • Eskatzailearen izen-abizenak, nortasun agiria, helbidea eta harremanetarako telefono zenbakia. Inoren izenean ari bada, hori egiaztatu beharko du.
  • Jarduera egitearen aurretiazko komunikazioa, lehenago aurkeztu ezean, lizentzia edo baimena eskatzen den lokalena.
  • Lokalen planoak. Horietan adieraziko da ibilgailuak non gordetzen diren; edo, hala badagokio, zama-lanak non egiten diren.
  • Eskatzaileak datu hauek adierazi behar ditu: jardueraren ordutegia, eskatutako espazioa, zein motatako zama-lanak eta zein maiztasunekin egiten diren.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      001 - Ibilgailuen sarrera
      1-5 plaza135,18 Euro
      6-20 plaza270,37 Euro
      21-100 plaza540,72 Euro
      101-200 plaza1084,38 Euro
      200 baino gehiago2164,39 Euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 15 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: hilabete 1
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Udaltzaingoaren txostena.
      2. Alkatetzaren ebazpena.
      3. Jakinarazpena.
      4. Dagokion udal tasa likidatu.
      5. Artxibatu.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

      OHARRAK

      Kasu honetan, lizentziak ez du seinalerik izango.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Udaltzaingoa

      DBEB kodea: 1961210008

      Fitxategiaren xedea: Trafikoaren eta segurtasunaren udal zerbitzuen funtzio administratiboak (trafiko-isunak, udal ordenantzen urraketak,.) zein polizialak kudeatzea

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO