Espazioaren erreserba ibilgailuak lokaletara sartzeko

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Aparkatzeko erreserba esanda ulertzen da bide publikoan espazio bat mugatu eta seinaleak jartzea, eta bertan aparkatzea debekatzea adierazten den aldirako.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdun den edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Udalak honako kasu hauetan eman ahal izango du ibilgailuak igarotzeko espazio publiko baten erreserba eta horri dagokion aparkatzeko debekua:

1. Ibilgailu-gordelekutarako lokalen titularrek, irekitzeko lizentzia izanik lau gurpileko ibilgailuentzat erabiltzen badute, bi turismoren edo 3.500 kg baino karga gutxiagoko furgoneten edukiera berdina edo gehiagokoa dutelarik, betiere kanpora irteera librea badute bertan dauden ibilgailuei kalterik egin gabe.

Ordenantza honen aplikazioa dela-eta, lau gurpileko automobil baten aparkalekuaren baliokide izango dira 75 m3-tik beherako ahalmena duten sei motor edo 75 cm3-tik gorako ahalmena duten lau motor.

Mugakide diren garaje partikularretarako lokaletan, ibilgailu bakarra gordetzen bada bertan, eta ahalmena hiru ibilgailuetarako edo gehiagotarako badu. Kasu horretan eta lokal horien aurrean aparkatzea debekatua balego, pasabide lizentzia eman ahal izango zaie lokalei banan-banan.

Bi kasu horietan erreserba pasabidekoa izango da, hots, 24 ordu egunean, bai lanegunetan eta bai jaiegunetan.

2. Industria- eta merkataritza-establezimenduen titularrek, zeinen jarduerak beharrezko duen ibilgailuen sartu-irtena edota beren barruan maiztasun bereziko edo pisu handiekiko zamalanak egitea edota beren izaeragatik derrigor zamalanak barruan egin beharra dutenean.

Industria- edo merkataritza-jardueren titularrei pasabide-erreserba ematen zaienean, pasabide hori industria-ordutegirako izango da, hau da: lanegunetan (astelehenetik ostiralera) 8etatik 13etara eta 16etatik 20etara.

Pasabidea bakarrik emango zaie behar bezala justifikatzen duten arrantza-jarduerako enpresei.



Udalak ofizioz egiaztatuko du irekitzeko lizentzia edota lehenago eskatzaileak aurretiazko komunikazioa aurkeztu izana .

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Eskariari agiri hauen erantsiko zaizkio:

-Eskatzailearen izen-abizenak, nortasun agiria, helbidea eta harremanetako telefonoa, eta hala behar bada, ordezkaritza egiaztatu beharra.
-Lehenago aurkeztu ez bada, lizentzia edo baimena eskatzen den jardueraren gaineko aurretiazko komunikazioa.
-Lokalen planoak. Horietan adieraziko da ibilgailuak non gordetzen diren; edo, hala badagokio, zama-lanak non egiten diren.
-Eskatzailearen adierazpena non agertzen den jardueraren funtzionamenduaren ordutegia, eskatutako espazioa, egiten diren zamalanen izaera eta maiztasuna.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      001 - Ibilgailuen sarrera
      1-5 plaza135,18 Euro
      6-20 plaza270,37 Euro
      21-100 plaza540,72 Euro
      101-200 plaza1084,38 Euro
      200 baino gehiago2164,39 Euro
      002 - Aparkaleku erreserba
      Kuotak okupaziorako baimendutako egunen arabera kalkulatuko dira.
      Aparkaleku erreserba: urteko/m-lineala edo zatikia65,41 Euro
      Aparkaleku erreserba industrientzat egokitutako ordutegiarekin: urteko/m-lineala49,42 Euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 15 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: hilabete 1
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Udaltzaingoaren txostena.
      2. Alkatetzaren ebazpena.
      3. Jakinarazpena.
      4. Dagokion udal tasa likidatu.
      5. Artxibatu.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

      OHARRAK

      Pasatzeko erreserba-lizentzia emateko baldintza orokorrak:

      - Espazioa, oro har, lokalera sartzeko ateak duen zabaleraren berdina izango da, gehienez 5 metrokoa, eta zabal liteke behar bezala zurituz gero zabaltze hori, esaterako, sartzeko eta ateratzeko ate independenteak dituzten lokaletan.

      -Denborari dagokionez, lizentzia eman liteke:

      -Soilik laneko orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera 8etatik 13etara eta 16etatik 20etara.

      - Erabilera iraunkorreko pasabideek egunaren 24 orduetan onartuko dute ibilgailuen sarrera-irteera.

      Kasu bietan, eta eskainitako ordutegiaren barruan, ezingo da ez aparkatu ez eta gelditu ere ibilgailurik, titularraren beraren ibilgailua ere ez.

      Udalak pasabide-erreserba duten titularrei, aurrez ordainduta, plakak emango dizkie, aparkatzeko debekua adierazten duena eta mugaketaren amaiera lokalen aurrean.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Udaltzaingoa

      DBEB kodea: 1961210008

      Fitxategiaren xedea: Trafikoaren eta segurtasunaren udal zerbitzuen funtzio administratiboak (trafiko-isunak, udal ordenantzen urraketak,.) zein polizialak kudeatzea

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO