Desgaituentzako aparkalekuen erreserba

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Pertsona desgaituen ibilgailuetarako aparkaleku-erreserba.

NORK ESKA DEZAKE?

Mugikortasun murriztua edo desgaitasuna duten pertsonek izango dute aparkaleku-erreserba eskuratzeko aukera, mugitzeko gurpildun aulkiak, makuluak edota auto egokitua erabiltzen dituztenek, alegia. Pasaiako udalerriko biztanle izango dira egitez eta zuzenbidez eta haien desgaitasuna 1971/1999 Errege Dekretuaren 3. Eranskinean A, B, C, letretan agertzen diren kasuetako batean egon behar du sartua edota bestela hamabi puntu batu, eranskin berean, D letratik H letrara agertzen diren suposizioen bitartez.

Fitxa honetako oharpenen atalean aipatzen direnek ere eskatu ahalko dute.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Pertsona desgaituaren edota haren arduradunaren gidabaimena.
  • Ibilgailuaren zirkulazio baimena.
  • Ibilgailuaren aseguruaren poliza eta azken ordainagiria.
  • Zer desgaitasun maila duen egiaztatzen duen ziurtagiria, Gipuzkoako Foru Aldundiko organo eskudunak egina, aurrez balorazio- eta orientazio-unitateak egindako balorazioaren arabera.
  • Eskaeran zehaztu maiztasuna, hau da, zein maiztasunez erabiltzen duten ibilgailua ezindua ekartzeko/eramateko.

Aurrekoaz gainera, ibilgailuak garajeetara sartzeko eta bide publikoan aparkaleku erreserbak egiteko tramitazioa, lizentzia ematea eta abar arautzen duen ordenantzaren 3. artikuluan jasotako dokumentazio orokorra aurkeztu beharko da.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 10 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: hilabete 1
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Gizarte Ekintzako Sailera igorri han txostena egin dezaten.
      2. Txostena edo ebazpen-proposamena egin.
      3. Alkatetza-ebazpena.
      4. Interesdunari jakinarazi.
      5. Aldekoa bada ebazpena Zerbitzuen Sailera igorri seinale horizontalak eta bertikalak jar ditzaten.
      6. Espedientea artxibatu.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

      OHARRAK

      Salbuespen gisa, desgaituentzako aparkaleku-erreserba eskuratu ahal izango dute beren ardurapean mugitzeko gurpildun aulkia behar duen adineko, ezkontide edo seme-alabaren bat duten herritarrek, betiere egitez eta zuzenbidez bertako biztanle badira, eta eskatzailearen etxe berean biziz gero, eta artikulu hauetan zehaztutako baldintzak betez gero.


      Aparkaleku-erreserba eskuratu ahal izango dute Azkuene eta Eskalantegi kaleetako Donostiako aldean bizi diren desgaituek, Pasaian erroldatuta ez daudenek; betiere zehaztutako gainerako baldintzak betetzen badituzte.
      Bi eskatzaile edo gehiago daudenean, lehentasuna emango zaie bizilekua gertuen dutenei, hau da, Pasaian erroldatutakoen aldeko diskriminazio positiboa gauzatuko da.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Udaltzaingoa

      DBEB kodea: 1961210008

      Fitxategiaren xedea: Trafikoaren eta segurtasunaren udal zerbitzuen funtzio administratiboak (trafiko-isunak, udal ordenantzen urraketak,.) zein polizialak kudeatzea

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO