Bertakoentzako guneetan aparkatzeko txartela

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bertakoentzako txartela eskuratzea bertakoentzako guneetan aparkatzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisiko edo juridikoek, edota haien legezko ordezkariek,

a) hemen erroldatuak:
- Donibaneko bertakoentzako txartelerako (1.1.): Donibaneko herrigunean (Arizabalo jauregiaren, Donibane 19, eta Bonanza pasealekua 14.aren artean).
- San Pedroko egoiliar txartelerako (2.1.): Esnabide, Morales Oliver, San Pedro, Herriko Plaza, Torreatze, Passaman alarguna, Erreka, Arraunlari eta Marques de Seoane kaleetan.
- Antxoko egoiliar txartelerako (3.1): Antxoko kaleetan edota administratiboki Donostiakoak diren kaleetan: Eskalantegi, Lorete, Darieta, Berra, Buenavista eta Molinao.

b) Ibilgailua alta emana izatea Ibilgailuen Zirkulazio Zergaren Udal Erroldan.

c) Zerga-betebeharretan eguneratuta egotea.

d) Ibilgailuaren dokumentazioa eguneratua egon dadila (IAT eta nahitaezko asegurua indarrean).


- Beste kasu batzuetarako ikus oharpenak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: egun 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      • Antxoko Aparkalekuak arautzen dituen Ordenantza.
      • San Pedroko herriguneko aparkalekuak eta zirkulazioa arautzen dituen Ordenantza.

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatu eta exiji daitezkeen baldintzak bete
      2. Txartela egin.
      3. Interesdunari txartela eman eta hark sinatu hartzen dituen konpromisoak.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

      OHARRAK

      1. Bertakoentzako txartela ematea badago leasing edo renting kontratuen bidez enpresa, elkarte, erakunde edo fundazioen jabetzako ibilgailuak erabiltzen dituztenei, haien gidariak egiaztatuz gero Antxoko bizilagunak direla edota gorago aipatu ditugun Donostiako kale horietako bizilagunak.
      2. Era berean txartela ematea egongo da bertakoentzako gunean aparkatzeko, eta urtero berritzeko, gune horietan erroldaturik egonik Pasaian inskribatu gabeko ibilgailua gidatzen badute ere.
      3. Ibilgailua gidatzen dela frogatzeko ibilgailuaren nahitaezko asegurua erakutsi behar da, eta han ohiko gidari gisa agertu behar du.
      4. Udalak txartelak eman ahal izango ditu erregulazio gunean, salbuespen gisa, bertakoentzako gunean aparkatzeko eta urtero berritzeko Pasai Antxon bertakoak direnen senitarteko zuzenentzat, haiek egiaztatzen badute senitartekoen zaintzaileak direla, eta gainerako dokumentazioaz gain, GFAk emandako ziurtagiria aurkeztuz gero haien mendeko izaera egiaztatuz.
      5. Komertzio edo merkataritza-jarduera bateko titularrek ere lortu ahal izango dute bertakoentzako txartela nahiz eta beren ibilgailuak Pasaian inskribatuak ez egon, hala eskatuz gero. Gehienez bi txartel eman ahal izango dira merkataritza-establezimenduari loturik.

      Txartelak leku agerian jarri beharko dira haizetakoaren alde batean, eta merkatariei emandakoak salbu (oharpenen 5. puntua), beirari itsatsiak jarri beharko dira.
      Urtebeteko balioa duten txartelak berritzea eskatu ahal izango da, salbuespenezko arrazoiengatik eginak izan direnean ere (oharpenen 4. puntua) baina frogatu beharko da indarrean jarraitzen dutela kontzesioaren baldintzak eta zirkunstantziak.
      Bizilekua edo ibilgailua aldatzean Udalari jakinarazi behar diote, eta txartela itzuli egin behar dute hura lortzeko baldintzetako bat betetzeari uztean.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Udaltzaingoa

      DBEB kodea: 1961210008

      Fitxategiaren xedea: Trafikoaren eta segurtasunaren udal zerbitzuen funtzio administratiboak (trafiko-isunak, udal ordenantzen urraketak,.) zein polizialak kudeatzea

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO