Azkueneko aparkalekua: itxaron zerrendan alta ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Azkueneko garajean aparkaleku plaza bat eskuratzeko itxaron-zerrendan alta ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

Itxaron-zerrendan sartzeko egoitza-eskakizun hauek bete behar dira:

  • Egoiliar izatea, behar bezala erroldatua, honako kale hauetan dagoen etxebizitza batean: Ulia etorbidea, Errenteria, Francisco Andonaegui, Oiartzun, Urgull, Donostia, Bidasoa, Mendiolabidea, Euskadi etorbidea eta Jaizkibel, eta Azkuene kalea ere bai, bi aldeetan, alde bat Donostiakoa bada ere.
  • Egoiliar izatea, behar bezala erroldatua, honako kale hauetako etxebizitza batean: Gran Sol, Arrandegi, Salinas, Pablo Enea, Kanpitxo, Arrantzaleen igoera, Ricardo Arrillaga, Urrestarazu anaiak, Terranova, Daniel de Castelao eta Espinosa de los Monteros.
  • Horietan ez baizik eta udalerriko beste edozein kaletako etxebizitza batean bizi eta erroldatua egotea.
  • Lehen adierazitako kaleetan –hurrenkera berean– euren lanpostua, bulegoa edo komertzioa duten merkatariak, profesionalak, eta abar.

Aurrekoaz gainera, eskatzaileak motordun ibilgailu baten jabe izan behar du eta/edo erabiltzaile; eta udalerrian ez du garaje-plazarik izan behar ez jabetzan, ez alokairuan, ez prekarioan eta ez bestela.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Erroldatzeko eskakizuna ofizioz egiaztatuko du Udalak.
  • Hala badagokio, gorago aipatutako kaleetako batean bulegoa, lantokia edo komertzioa duela egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Zirkulazio baimenaren jatorrizko dokumentua edo fotokopia konpultsatua.
  • Eskatzaileak egiaztatu behar du jatorrizko agiri edo fotokopia konpultsatu bidez bera dela eskariaren objektu den ibilgailuaren (aseguru-poliza, enpresako ziurtagiria, etab.) jabea eta/edo gidari bakarra edo ohikoa.
  • Pasaiako udalerrian beste garaje-aparkalekurik ez duelako zinpeko aitorpena, ez jabetzan, ez alokairuan, ez prekarioan eta ez bestela.
  • Baldin eta eskatzailea Donostiako Azkuene auzoko bizilaguna bada, errolda-ziurtagiria.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: berehala
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Ezarritako arauen araberako alkatetza-ebazpena.
      2. Jakinarazpena.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Idazkaritza - Ondarea

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Emakidak eta lizentziak

      DBEB kodea: 2050820151

      Fitxategiaren xedea: Eskaerak kudeatzea: obra lizentziak, bide publikoa okupatzea, irekierak, pasabideak, kanposantuak, azokak, hirigintzako informazioa, eta beste hainbat

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO