Azkueneko aparkalekua: plaza eskualdatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Azkueneko garajean aparkaleku plaza eskualdatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Garaje aparkalekuen titularrak.

Inter vivos eskualdaketak:

Eskualdaketa hori nahitaez Udalak egindako itxarote-zerrendan aurrena dagoenari egingo zaio.

Mortis causa eskualdaketak:

Aparkaleku-plazak eskualdatu ahal izango dira eta eskuratu ahal izango dituzte aparkalekuen esleipendun diren nahitaezko oinordekoek, era berean legez banatua edo dibortziatua ez dagoen emazteak edota aparkalekuen esleipendun bakoitzaren bikotekide egonkorrak, baldin eta baldintza-agirian aparkaleku baten esleipendun izateko ezarrita dauden eskakizunak betez gero.

Baldin eta aparkaleku-esleipendun izateko baldintza-agirian ezarritako eskakizunak betetzen ez badituzte oinordeko ez-nahitaezkoek, emazte banatu edo dibortziatuek, edo nahitaezko oinordekoek, legez banatuak edo dibortziatuak ez dauden emazteek edota aparkalekuen esleipendun bakoitzaren bikotekide egonkorrek, orduan Udalak berreskura dezake gagozkion plaza, aurrez haiei ordainduta hildakoak ordaindu duena, gehi Kontsumo Prezioen Indizeak izandako gehikuntza, eta hala badagokio atxikipena eginda erreferentziako aparkalekua zama dezaketen karga errealak ordaintzeko, eta halaber aparkalekuen esleipendunen erkidegoari ordaintzeko lituzkeenak kitatzeko.

Honen aurreko paragrafoan aurreikusitako eraginetarako, Udalak bi hilabeteko epea izango du –oinordekoek dudarik gabe titularraren heriotza jakinarazten dutenetik hasita– beraren aldeko eskubidea erabiltzeko.

Epe hori igaroz gero Udalak aipatutako eskubidea erabili gabe, oinordekoek eskuratu ahal izango dute libreki aparkaleku-plaza.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Alkatetza ebazpena.
      2. Jakinarazpena.

      * Eskualdaketa eskritura publikoan formalizatu beharko da, eta hau Udalean aurkeztuko da.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Idazkaritza - Ondarea

      OHARRAK

      Inter vivos eskualdaketak:

      Prezioa eskualdatzaileak bere garaian ordaindutakoa bera izango da, gehi Kontsumo Prezioen Indizeak izandako igoera, eta hala badagokio atxikipena egingo zaio erreferentziako aparkalekua zama dezaketen karga errealak ordaintzeko.

      Itxarote-zerrendan interesdunik ez badago, Udalak izango du aukera aparkaleku-plaza eskuratzeko honen aurreko paragrafoan adierazitako baldintza ekonomiko berberetan.

      Udalak bere eskubidea baliatu ezean, interesdunak libreki eskualda dezake baina betiere lehen adierazitako baldintza ekonomiko berberetan.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Emakidak eta lizentziak

      DBEB kodea: 2050820151

      Fitxategiaren xedea: Eskaerak kudeatzea: obra lizentziak, bide publikoa okupatzea, irekierak, pasabideak, kanposantuak, azokak, hirigintzako informazioa, eta beste hainbat

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO