Nabarra Boua aparkalekua: plazari uko egitea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Nabarra Boua aparkalekuan esleitutako garaje-plazari uko egitea da.

NORK ESKA DEZAKE?

Nabarra Bou plazako garajea esleitu zaion edozein pertsona fisikok edo juridikok, edo ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

(eskarian esleitutako plazari uko egiten zaiola jasoko da)

  • Aldi berean esleipendunak giltza ematea

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Uko egitea doan da.
      OHARRA: Uko egitea hilaren 15a baino lehen eskatzen bada, hilari dagokion kanonaren erdia or-dainduko da. 15etik aurrera eskatuz gero, osorik ordainduko da hileko kanona.

      Uko egitea egina dagoenean, itzuli egingo da sartzeko giltzagatik jarritako fidantza.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 15 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Hirigintzako Administrazio Orokorreko teknikariaren ebazpen proposamena.
      2. Ebazpena onartu.
      3. Jakinarazpena interesdunari eta Kontu-hartzailetza eta Udaltzaingo sailei helarazi.
      4. Giltzagatik jarritako fidantza itzuli.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Emakidak eta lizentziak

      DBEB kodea: 2050820151

      Fitxategiaren xedea: Eskaerak kudeatzea: obra lizentziak, bide publikoa okupatzea, irekierak, pasabideak, kanposantuak, azokak, hirigintzako informazioa, eta beste hainbat

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO