Nabarra Boua aparkalekua: esleitutako ibilgailua aldatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ibilgailu bati esleitutako Nabarra Bouko aparkalekuko plaza beste ibilgailu bati esleitzeko eskaera. Beste ibilgailuak ere esleipendun beraren izenean egon behar du.

NORK ESKA DEZAKE?

Nabarra Bou plazako garajea esleitu zaion edozein pertsona fisikok edo juridikok, edo ordezkariak.

Ibilgailu berriaren zerga (bineta) Pasaiako udalerrian ordaindu beharko da.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Esleitu den plazaren zenbakia adieraziko da.
  • Ibilgailu berriaren zirkulazio-baimena.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Aldaketa doan da.

      Hala ere kontuan izan behar da ibilgailu berriak potentzia fiskal ezberdina badu, hilero ordaindu beharrekoa ere aldatu egin behar dela.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 15 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA


      1. Hala badagokio, dokumentazioa zuzendu edo zabaltzeko eskaria.
      2. Hirigintzako Administrazio Orokorreko teknikariaren ebazpen proposamena.
      3. Ebazpena onartu.
      4. Ebazpena esleipendunari jakinarazi.
      5. Jakinarazpena Kontu-hartzailetza eta Udaltzaingo sailei helarazi.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Emakidak eta lizentziak

      DBEB kodea: 2050820151

      Fitxategiaren xedea: Eskaerak kudeatzea: obra lizentziak, bide publikoa okupatzea, irekierak, pasabideak, kanposantuak, azokak, hirigintzako informazioa, eta beste hainbat

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO