Nabarra Boua aparkalekua: plazak aldi baterako eskuratzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

San Pedroko Nabarra Boua Plazan behin-behineko udal aparkaleku baten jabari-emakida lortzeko eskaera.

NORK ESKA DEZAKE?

Horretarako aukera izango dute baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoek:

  • Ibilgailu baten titular edo ohiko gidaria izatea.
  • Udalarekin duen zerga- eta gainerako zeinahi betebehar betea izatea.
  • Sektore Publikoaren Kontratu Legeak (testu bategina, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartua) zehazten dituen kontratatzeko debekuetan sartuta ez egotea.

Emakiden itxarote-zerrenda balego, emakidak egingo lirateke onartutako Baldintza Agirian ezarritako taldeen arabera.

Itxarote-zerrendarik ez balego, eskariak aurkeztu diren hurrenkeran emango lirateke.

Haietako edonork jardun dezake ordezkariaren bidez, baimen eredua behar bezala betez gero.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Garaje-plaza eskatzen den ibilgailuaren zirkulazio baimena, plaza eskatzailearen izenean egon behar duena.
  • Indarreko gidabaimena plaza eskatzen duenaren izenean.
  • Kontu-korrontearen titulartasuna egiaztatzen duen banku-agiria. Desgaitasuna dutenek desgaitasun maila egiaztatu beharko dute dokumentu bidez. Gurpildun-aulkien beharrean direnek egiaztatu beharko dute haien beharra.
  • Merkatari, enpresaburu edo profesionalek irekiera-lizentziaren kopia edo aurretiazko komunikazioarena.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      A taldea – Pasaian erroldatuak egonik, ibilgailuen trakzio mekanikoko zerga Pasaian ordaintzen dutenek 50,00€+gehigarria (hilekoa).

      B taldea – Ibilgailuen trakzio mekanikoko zerga Pasaian ordaintzen duten merkatari, enpresaburu eta profesionalek 80,00€+gehigarria (hilekoa).

      C taldea - Gainerako pertsona fisiko edo juridikoek: 90,00€+ gehigarria (hilekoa).

      Gehigarria zehazteko ibilgailuaren potentzia fiskalari begiratzen zaio, kopuru hauen arabera:

      9 zalditik behera _____4,00€
      9 zalditik 11,99ra _____9,00€
      12 zalditik 13,99ra ____12,00€
      14 zalditik 15,99ra ____14,00€
      16 zalditik 19,99ra ____16,00€
      20 zalditik gora ____20,00€

      Aparkaleku berezien (neurriz txikiagokoak) hileko saria, baldintza normaletan kostatuko litzatekeena baino 15,00 euro merkeagoa izango da. Plaza hauek motorren titularrei esleituko zaizkie.

      15,00 euroko fidantza jartzeko eskatzen da aparkalekura sartzeko giltzagatik.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 15 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Hala badagokio, dokumentazioa zuzendu edo zabaltzeko eskaria.
      2. Hirigintzako Administrazio Orokorreko teknikariaren ebazpen proposamena.
      3. Ebazpena onartu.
      4. Ebazpena pertsonalki esleipendunari jakinarazi, eta hark baldintza-agiriari adostasuna eman behar dio idatziz.
      5. Jakinarazpena jasotakoan giltza eman.
      6. Jakinarazpena Kontu-hartzailetza eta Udaltzaingo sailei helarazi.
      7. Giltzaren fidantza kobratu.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

      OHARRAK

      Izendatutako aparkaleku-plaza eskatu den ibilgailu zehatzari lotua dago.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Emakidak eta lizentziak

      DBEB kodea: 2050820151

      Fitxategiaren xedea: Eskaerak kudeatzea: obra lizentziak, bide publikoa okupatzea, irekierak, pasabideak, kanposantuak, azokak, hirigintzako informazioa, eta beste hainbat

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO