Lokalak garajetarako egokitzeko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Garaje gisa sailkatutako jarduera legeztatzeko jarraitu beharreko prozedura da, obrak egin behar diren edo ez alde batera utzita.
Ibilgailuen gordelekuaren jarduera aurretiazko komunikazio araubideari loturiko jarduera da apirilaren 23ko 7/2012 legearen II. Eranskinaren B letran baitago.

Eskariaren aurretik sustatzaileak eska dezake informazioa udal zerbitzu teknikoetan (ikus hirigintzako kontsultaren izapidea).

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Teknikari gaituak egindako dokumentazio teknikoa, honako agiri hauek dituena:

A) INGURUMEN ETA DESKRIBAPEN MEMORIA:

  • Lokalaren deskribapena, azalera erabilgarriak eta eraikiak (erabatekoak eta zatikakoak, erabileraren arabera), sarbideak eta eraikinaren barruan lokalak duen posizioa eta harekiko komunikazioa.
  • Fatxadaren argazkiak, koloretan.
  • Lokal edo jardueraren aurrekariak; deskribatu eta zehaztuko da ea jarduera BERRIA den; edo aurretik dagoen jardueraren ERABERRITZEA edo LEGEZTATZEA.
  • Egin beharreko lanen deskribapena.
  • Jardueraren deskribapena: gordeko diren ibilgailuen kopurua, makinak, erregaiak, instalazio higienikoak, etab.
  • Egin beharreko lanen deskribapena: garajera sartzeko atea aldatzen bada, gomendatzen da isila izatea (desolidarizatua); zaratarekin bizilagunei eragozpenik ez sortzearren. Ate baskulagarria bada, lokalaren barrualderantz irekiko da. Oinezkoentzat ate independente bat behar du izan. Ibilgailuen atean txertaturiko oinezkoentzako ateak onartzeko SS-OD dokumentuak ezartzen dituen baldintzak bete behar dituzte haiek (ateak CE marka badu UNE-EN 13241-1-en arabera eta haren instalazioa). erabilera eta mantentzea UNE-EN 12635 arauaren arabera egiten bada).
  • Aireztatze instalazioen deskribapena eta EKTren SS-OD betetzearen justifikazioa.
  • Aireztatze instalazioen deskribapena eta EKTren SS-OD betetzearen justifikazioa.
  • AASSak betetzearen justifikazioa (75. eta 195 artikuluak, hala dagokionean).
  • 171/1985 Dekretua betetzen dutela justifikatu beharko dute.

B) PLANOAK:

  • Jardueren egoera.
  • Lokala zehazki eraikinaren barruan non kokatua dagoen (gutxieneko eskala 1:500).
  • Oinplano kotatuak: lokala osatzen duten gela guztien banaketa, eta haien erabilerak kota eta azalerekin batean (1/50 eskalan) eta irisgarritasun eta instalazioen arauak betetzen direla justifikatzea: aireztapena, klimatizazioa, makinen kokalekua, sute-babesa, saneamendu-sarea, iturgintza, elektrizitatea, etab. (e. 1/50 ).
  • Sekzio kotatuak (e. ) sekzioak, gune eta erabileren altuerak adierazita, hoditeria, instalazioak, makinak, etab. (luzetara eta zeharka).
  • Fatxada(r)en planoa(k), 1/50 eskalan, egungoa(k) eta etorkizunekoa(k).

C) AURREKONTUA:

Obra amaieran:

Jardueraren aurretiazko jakinarazpena. Obrak egin badira, bakarrik teknikari gaituak egindako ziurtagiria eta lizentzian hala eskatu bada obra amaierako dokumentazioa aurkeztuko da. Bestela, ziurtagiriaz gainera ingurumen eta deskribapen memoria eta obra-lizentzia emateko eskatutako planoak.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      001 - Eraikin,instalazio eta obren gaineko zerga. Karga-tasa
      Tarifa orokorra exekuzio materialaren aurrekontuaren gainean5 %
      005 - Tasa. Obra lizentziak
      3.000.- euroraino75,27 Euro
      3.000,01etik 6.000 euroraino.110,76 Euro
      6.000,01etik 18.000 euroraino.288,99 Euro
      18.000,01etik 30.000 euroraino426,62 Euro
      30.000,01etik 100.000 euroraino.1028,90 Euro
      100.000,01 eurotik gorakoak.2057,81 Euro
      012 - Aurretiazko jakinarazpena behar duten jarduera sailkatuak. Irekierako aurretiazko jakinarazpena
      Tarifa orokorra Jardueren aurretiazko jakinarazpena:0 m2-tik 150 m2-ra257,55 Euro
      Tarifa orokorra: Jardueren aurretiazko jakinarazpena:151 m2-tik 500 m2-ra515,10 Euro
      Tarifa orokorra: Jardueren aurretiazko jakinarazpena:500 m2-tik gora2575,50 Euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Dokumentazioa berrikusi eta, hala badagokio, osatzeko eskatzen da.
      2. Azalera S < 50 m2 bada eta pasabidea eskatubada, ukatu egin behar da 2 ibilgailurentzat leku nahikorik ez dagoelako. Gainerako baldintzak betetzen baditu, jarduerari oniritzia ematea egongo da, baina ez pasabidea.
      3. Udaltzaingoari txostena eskatzen zaio pasabidea eta/edo ibilgailuak igarotzeko baimena emateko.
      4. Udaleko Zerbitzu Teknikoen txostena.
      5. Hirigintzako Administrazio Orokorreko teknikariaren txosten juridikoa-ebazpen proposamena.
      6. Obra-lizentzia ematea, besteak beste, obrak amaitzean aurretiko komunikazioa aurkezteko baldintzapean.
      7. Lizentzia interesdunari jakinarazi eta Kontu-hartzailetza eta Udaltzaingo sailei.
      8. Obra-lizentziari dagozkion tasa eta zergen likidazioa.
      9. Jardueraren aurretiazko jakinarazpena.
      10. Jardueraren hasiera, ziurtagiria egin duen teknikariaren eta jarduera titularraren ardurapean. Epea: komunikazioa aurkezten den egunetik has daiteke.
      11. Dokumentazioa berrikusi eta, hala badagokio, osatzeko eskatzen da.
      12. Ikuskapena egiten da.
      13. Oniritzia ematen duen ebazpena (jardueraren funtzionamenduan bete behar diren baldintzak hartzen ditu barne) edo, akatsak hautemanez gero, haiek konpontzeko eskaria. Kasu horretan, haiek konpondu arte ez da oniritzia ematen.
      14. Lizentzia interesdunari jakinarazi eta Kontu-hartzailetza eta Udaltzaingo sailei, eta jarduerari dagokion tasa likidatu.
      15. Oniritzia eman ondoren, hala badagokio, espedientea eskudun Sailari helarazten zaio, hark pasabidea edota ibilgailuak igarotzeko baimena eman dezan.

      Oharra: aurretiazko komunikazioa aurkezten denetik ikuskapena egiten de arte denbora bat igaro ohi da. Aurretiazko komunikazioa berrikusi eta haren eduki teknikoaz aldeko txostena eginda, Ondare Sailera helaraztea badago espedientea hark pasabidea edo ibilgailuak igarotzeko baimena eman dezan, eta geroago ikuskatzera joan.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Zinegotzi ordezkaria

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza eta Ingurumena - Hirigintza eta Ingurumena

      OHARRAK

      Titulartasun aldaketa edota lizentziaren epeen luzapen, iraungipen edo ukoen kasuan, tasa bat ordaindu beharra dago.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Emakidak eta lizentziak

      DBEB kodea: 2050820151

      Fitxategiaren xedea: Eskaerak kudeatzea: obra lizentziak, bide publikoa okupatzea, irekierak, pasabideak, kanposantuak, azokak, hirigintzako informazioa, eta beste hainbat

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO