Auto-taxi: baimena eskualdatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lizentziaren eskualdaketa bidaiarien hiri garraioa taxian egiteko.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdun diren pertsona fisikoek edo haien ordezkariek, betiere betetzen badituzte Turismo-ibilgailuetako bidaiarien herri barruko eta herri arteko garraio publikoaren Legearen Araudia onartzen duen urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren 6. artikuluan ezarritako betekizunak.

Lizentziak honako kasu hauetan bakarrik eskualda daitezke:

a) Titularra hiltzean, ezkontide alargunaren edo oinordeko legitimoen alde. Hamabi hilabeteko epean hildako titularraren herentzian interesdun direnek herentziaren adjudikazioari ekin beharko diote, eta hori agiri bidez egiaztatu Udalean.

Izatezko bikoteek senar-emazteek bezalako tratamendua izango dute, betiere harremana egiaztatzen badute Autonomi Erkidegoko dagokion erregistroak egindako ziurtagiriz edo Udalen batek ziurtatuz gero.

b) Titularra jubilatu delako.

c) Ezkontide alargunak, edo a) paragrafoan aipatzen diren oinordekoek ezin dutenean lizentzia jarduera bakar eta esklusibo gisa ustiatu, lehentasunezko eskubidea izango du nahitaezko edozein oinordekok zirkulazio-baimena izanda.

d) Lanerako desgaitasun edo ezintasun iraunkorragatik.

e) Lizentziaren titulartasunak hamar urtetik gorako antzinatasuna duenean, eskualdaketa egin ahal izango da, eta ezingo da lizentzia berririk lortu udalerri barruan hamar urteko epean Ordenantza honetan ezarritako ezein eratan.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Eskarian adierazi egin beharko da lizentziaren titular berria zein den.

Eskariari honako agiri hauek erantsi behar zaizkio:

  • Lizentziari atxikitako ibilgailuaren zirkulazio baimena, zeinekin egingo den zerbitzua. Lizentzia eskatzen den garaian ibilgailuak ezingo du bi urte baino gehiago izan, lehen matrikulaziotik kontatzen hasita, zeinahi herrialdetan egina delarik ere matrikulazioa.
  • Ibilgailuaren azterketa teknikoaren txartela.
  • BTP klase edo goragoko gidabaimena.


Eskualdaketa Udalak baimendu behar du, hartarako eskaria jaso ondoren.

Titular berriak agiri hauek aurkeztu behar ditu hamabost eguneko gehieneko epean, lizentziaren eskualdaketa baimentzen duen udal ebazpenaren jakinarazpenetik kontatzen hasita:

  • Jarduera hasi izanaren zentsu-aitorpena, pertsona fisikoen errentari buruzko zergaren eta balio erantsiari buruzko zergaren eraginetarako.
  • Alta aitorpena Gizarte Segurantzaren langile autonomoen araubide berezian.
  • Erantzukizun zibileko aseguruaren poliza, motordun ibilgailuen erabilera eta zirkulaziotik datorrena eta derrigor eduki behar dena, eta erantzukizun zibileko poliza hirugarrengoei egindako kalte-galerak estaltzeko balioko duena.
  • Lanbidea normal burutzea eragozten duen oztopo fisiko edo psikikorik ez izatearen egiaztagiria.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako hiriarteko garraiorako baimena.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      002 - Taxi-autoak eta alokatzeko diren ibilgailuak: Taximetroa duten ibilgailuentzat bakarrik
      1. lizentziaren baimena2278,53 Euro
      Lizentzia eskualdatzeko baimena3947,77 Euro
      Urteko lizentzia80,75 Euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 5 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Udal zerbitzuen txostena.
      2. Alkate ebazpena.
      3. Interesdunari jakinarazi.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Idazkaritza - Ondarea

      OHARRAK

      Auto-taxiaren lizentziaren titular berriak, gehienez hamabost eguneko epean, eskualdaketa onartzen duen udal jakinarazpena jasotzen denetik kontatzen hasita, "Aurkeztu beharreko dokumentazioa"-n zehaztutako agiriak ekarri behar ditu.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Emakidak eta lizentziak

      DBEB kodea: 2050820151

      Fitxategiaren xedea: Eskaerak kudeatzea: obra lizentziak, bide publikoa okupatzea, irekierak, pasabideak, kanposantuak, azokak, hirigintzako informazioa, eta beste hainbat

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO