Auto-taxi: baimenari atxikitako ibilgailua aldatzeko baimena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ibilgailua aldatzeko baimena, auto-taxien lizentziari atxikia. Ibilgailu berriak Pasaiako Taxi-autoen zerbitzuaren Udal Ordenantzan ezarritako baldintzak eta udalez gaindiko arautegian ezarritakoak bete behar ditu.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdun diren pertsona fisikoek edo haien ordezkariek, betiere betetzen badituzte Turismo-ibilgailuetako bidaiarien herri barruko eta herri arteko garraio publikoaren Legearen Araudia onartzen duen urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren 6. artikuluan ezarritako betekizunak, eta Udal Ordenantzan ezarritakoak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ibilgailu berriaren ikuskapen teknikoaren txartela.
  • Ibilgailu berriaren zirkulazio baimena.

Baimena emandakoan, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako herri arteko garraioaren baimena aurkeztu beharko du titularrak, dagokion jakinarazpena jaso eta beranduenez hamabost eguneko epean.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 5 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Udal zerbitzuek txostena egitea.
      2. Dagokion ebazpena eskatzaileari bidaltzea.
      3. Kontu-hartzailetza Arlora kopia bidaltzea eta tasa likidatzea.
      4. Artxibatzea,

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Idazkaritza - Ondarea

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Emakidak eta lizentziak

      DBEB kodea: 2050820151

      Fitxategiaren xedea: Eskaerak kudeatzea: obra lizentziak, bide publikoa okupatzea, irekierak, pasabideak, kanposantuak, azokak, hirigintzako informazioa, eta beste hainbat

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO