Norberaren izenean dauden isunak kontsultatzea eta, nahi izanez gero, ordaintzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udaltzainek etaertzainek udal eskumeneko trafiko arauak hautsi izanagatik jarritako isunak ordaintzea.

Ordaintzeko epeak hauek dira:

Momentuan jakinarazita: 20 egun natural % 50eko deskontuarekin ordaintzeko. Arau-haustearen lehen hiru egunetan ordaintzen bada, % 60ko deskontuarekin ordain daiteke. Kasu hauetan bakarrik egin ahal izango da ordainketa Kutxabanken kontu honetan: ES25 2095 5400091062329106, betiere salaketaren zenbakia adierazita eta horrela zehapen prozedurari amaiera emanez.

Geroago jakinarazita: 20 egun natural %50eko deskontuarekin ordaintzeko.

Isuna ordaintzen bada, zehapen prozedura amaituko da honako ondorio hauekin:

a) Zehapenaren % 50 edo % 60ko murrizketarekin.

b) Alegazioak egiteko ukoa. Egiten badira, ez-aurkeztutzat joko dira.

c) Prozedura amaitzea, esanbidezko ebazpenaren beharrik izan gabe, ordainketa egiten den egunean.

d) Administrazio bidea amaitzea, eta errekurtsoa bakarrik administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordenan jar daiteke.

e) Administrazioarekiko auzia jartzeko 2 hilabeteko epea ordainketa egiten den egunaren biharamunetik hasiko da kontatzen.

f) Zehapena administrazio bidean ordainketa egiten den unetik izango da irmoa, eta eragin osoak biharamunetik izango ditu.

g) Zehapena ez da aurrekari gisa jasoko Trafikoko Lurralde Burutza erakunde autonomoaren Gidari eta Arau-hausleen Erregistroan, betiere puntu-galerarik ez dakarten arau-hauste larriak direnean.

Isunen zenbatekoak:

Arau-hauste arinak: 100 euro arte.

Arau-hauste larriak: 200 euro.

Arau-hauste oso larriak: 500 euro.

80.2 artikuluan zehazten diren arau-hausteak 20.000 euroraino irits litezke.

NORK ESKA DEZAKE?

Trafiko gaietan salatua izan den edozein pertsona fisiko edo juridikok.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Pertsonaren NAN.
  • Salaketaren buletina edo salaketa edo zehapen jakinarazpena, hala badagokio.

NON ESKATZEN DA?

        Honako banketxeetan:

        • Kutxabank, Banco Sabadell, BBVA, Laboral Kutxa, Caja Rural Navarra,Caixabank eta Banco Santander

        ZENBAT BALIO DU?

        Isunaren zenbatekoa.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: berehala

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Salaketa arau-haustea egin den unean ez bada jakinarazi, hiru hilabetean jakinaraziko da eta arau-hauste arina bada, eta sei hilabetean larria edo oso larria bada.
        2. Jakinaraztea lortzen ez bada, EAOn edo GAOn argitaratuko da.
        3. EAOn jakinarazitakoan, 20 egun natural dituzu ordaintzeko edo salaketa jartzeko.
        4. Salaketak arinak, punturik gabeko larriak, edo larriak puntuekin edo oso larriak momentuan jakinaraziak direnean, 30 egun salaketaren jakinarazpenetik hasita; alegaziorik aurkeztu ez bada eta isunaren zenbatekoa ordaindu ere ez jakinarazpenaren ondoko 20 egunetan, jakinarazpenak ebazpen-egintzaren eraginak izango ditu, zehapen ebazpena eman beharrik izan gabe, eta bide exekutibotik eska liteke. Hau da, zehapena ez da jakinarazten, zuzenean zerga-bilketa exekutibora igarotzen da (premiamendu errekarguekin).
        5. Salaketak larriak direnean puntuekin, edo oso larriak momentuan jakinarazi gabeak, salaketaren jakinarazpenetik 20 egun igaro direnean gertatzen da prozeduraren ebazpen-eragina, eta zehapena jakinarazi egin behar da. Zehapena jakinarazita, 15 egun dituzte ordaintzeko, hilabete berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko, eta bi hilabete administrazioarekiko auzitara jotzeko. Zehapena jakinarazten denetik 30 egunera, ordaindu ez badu, zehapena bide exekutibotik exiji liteke (premiamendu errekarguekin).

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Ogasuna - Dirubilketa

        OHARRAK

        Herritarren Arreta Zerbitzuan ordainketa banku-txartel bidez bakarrik onartuko da

        Kasu batzuetan izan ezik (6/2015 LegEDen 111.art), gidariari ezarritako isuna ordaindu ez bada, arau-haustea egin den ibilgailuaren titularra erantzule subsidiarioa izango da.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Zerga-bilketa

        DBEB kodea: 2050900165

        Fitxategiaren xedea: Zergabilketako zerbitzuen kudeaketa: OHZ, Trakzio mekanikozko ibilgailuak, hiri lurren balio-gehitzearena, jarduera ekonomikoen gainekoa, eraikinak eta obrena, tasak zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak bideratzeagatik eta tasak udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo ustiapen bereziengatik

        Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO