Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga itzultzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Baja emandako hiletik eta abenduaren 31 bitarte epean Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan ordaindutako kopuruaren kuota proportzionala (ikusi formula) itzultzeko eskaera, behin betiko baja edo iblgailua lapurtu edo ohostu den kasuetan behin-behineko baja ematen denean.

Urteko kopuruax12 hiletik geratik diren hilabeteak

Behin betiko baja emanez gero, beharrezkoa da aldez aurretik ibilgailutak tratatzeko baimentutako zentroren batean baja ematea ibilgailurai(ibilgailua desegieteko zentro baimenduak)eta haiek Trafikoko Lurralde Buruzagitzari emango diote horren berri.

Ibilgailua lapurtu edo ohostu den kasuetan behin-behineko baja ematen denean, Trafikoko Lurralde Buruzagitzari jakaraziko zaio.

Hilabeta amaitzean, Trafikoko Lurralde Buruzagitzak tramitatutako baja guztien berri ematen dio Udalari.

NORK ESKA DEZAKE?

Ibilgailuaren titularrak eta haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Identifikazio-agiriak:
  1. Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
  2. Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea,ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen,gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Trafikoko ordezkaritzako bajaren ziurtagiria.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 15 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Dirubilketa Sailak agiriak aztertzea.
      2. Ordainketa egitea eskaera-orrian adierazitako kontu korrontean.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Ogasuna - Dirubilketa

      OHARRAK

      Itzultzeko eskaeraren epea 4 urtekoa da. Behin epe hori pasatzen denean, preskribatu egiten da.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Zerga-bilketa

      DBEB kodea: 2050900165

      Fitxategiaren xedea: Zergabilketako zerbitzuen kudeaketa: OHZ, Trakzio mekanikozko ibilgailuak, hiri lurren balio-gehitzearena, jarduera ekonomikoen gainekoa, eraikinak eta obrena, tasak zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak bideratzeagatik eta tasak udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo ustiapen bereziengatik

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO