Izen-ematea Udaleku Irekietan

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Hezkuntza-jarduerak dira modu jostagarri eta aberasgarrian egiten direnak: tailerrak, jolasak, eskulanak, igerilekuetara txangoak, antzerkia, etab.; lagun artean Pasaiaren ingurunea eta kultura ezagutzen duten bitartean.

Uztailean egiten dira, goizez, 9:30etik 13:00etara, astelehenetik ostiralera.

NORK ESKA DEZAKE?

3 eta 10 urte bitarteko haurren gurasoek edo legezko tutoreek, haiek Pasaian erroldatuak badaude edota Pasaiako ikastetxeetan ikasten badute.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskari orria behar bezala betea
  • Kuotaren ordainagiria: Ordainketa umearen izenean egingo da kontu korronte honetan: Kutxa ES55-2095-5400-02-1061652334 edo bestela Herritarren Arreta Zerbitzuan ordainduko da momentuan.
  • Haurraren osasun-txartela.
  • NAN edo familia-liburua, Haur Hezkuntzako umeen kasuan.
  • Pasaiako Udalari espresuki gurasoak edo legezko tutoreak emandako baimena datu pertsonalen tratamendurako, eta baita jardueretan interesdunaren irudiak erabiltzeko ere. Baimen horrek balioa izango du, idatziz ezeztatzen den arte. Halaber, baimen hau zabaltzen da, premia larria izango balitz, beharrezko erabaki mediko eta kirurgikoak hartzeko erabakiraino, betiere mediku baten zuzendaritzapean.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      003 - Udaleku Irekiak
      Udaleku Irekiak78,00 Euro
      Udaleku irekiak: Udal Gizarte Zerbitzuetatik deribatutako kasuak0 Euro
      004 - Gazteria Arloko Programak. Familientzako hobaria
      Diru-sarrera guztiak kontuan harturik, ondoko taularen arabera:

      (Hobari horiek ezin izango dira bata bestearekin pilatu, eta berehala ezartzekoak izango dira, egoki egiaztatu eta gero)
      <=LAGS x210 %
      <= LAGS x35 %
      <= LAGS x40 %
      <=LAGS x50 %
      <=LAGS x230 %
      <=LAGS x320 %
      <=LAGS x415 %
      <=LAGS x510 %
      <=LAGS x285 %
      <=LAGS x375 %
      <= LAGS x460 %
      <=LAGS x550 %
      <=LAGS x640 %
      <=LAGS x730 %
      <=LAGS x290 %
      <= LAGS x385 %
      <= LAGS x475 %
      <=LAGS x565 %
      <=LAGS x655 %
      <=LAGS x745 %
      <=LAGS x835 %

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 45 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ez dagokio

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Dokumentazioa enpresa kudeatzaileari igorri.
      2. Datu-basea sortu eta taldeak barrutika eta adinaren arabera antolatuko ditu enpresa kudeatzaileak.
      3. Beharrezkoa izanez gero, Sailak doikuntzak egingo ditu taldeetan eta onartu egingo ditu.
      4. Gutuna bidaliko zaie guraso edo legezko tutoreei onarpena jakinarazteko eta informazio-bilerara deitzeko.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Sustapen arloa - Gazteria

      OHARRAK

      TALDEAK
      Taldeak adinak eta hizkuntza-ereduak kontuan harturik antolatuko dira.
      10etik 12rako taldeak osatuko dira, begirale banarekin.


      PLAZAK
      Plaza-kopurua mugatua da, guztira 360. Plaza-kopurua gaindituz gero, zozketa bidez esleituko dira.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Gazteria eta kirolak

      DBEB kodea: 2050820206

      Fitxategiaren xedea: Udalak gazteria eta kirolak arloko zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, udal aterpea, ludotekak, kirol instalazioetako erabiltzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO