Izen-ematea Udalaren ludoteketan

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal ludotekak gizarte- eta hezkuntza-ekipamenduak dira, haurrak non elkartu eta non jolastu izan dezaten. Horrez gain, euskara aberasteko eta sozializazioa garatzeko aukera ematen dute. Halaber, ludotekek ahalbidetzen dute haurrak sormenaren bidez garatzea; lagun berriak egitea; irudimena bizkortzea; eta jolasen ardura hartzea, horiek partekatuz.

Jolas-jarduera ugari egiten dira: jolas librea, mahai-jolasak, tailerrak, txotxongiloak, liburutegia, txangoak, jostailuak eta liburuak mailegatzeko zerbitzua...

NORK ESKA DEZAKE?

4 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoen guraso edo legezko tutoreek, Pasaiako lau barrutietan: Trintxerpe-San Pedro, Donibane eta Antxo.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

    Posta arrunta:
  • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

ZENBAT BALIO DU?

002 - Ludoteka
1. Izen ematea, ikasturteko iraupena56,2 Euro
2. Izen ematea, ikasturte erdiko iraupena28,1 Euro

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: berehala
  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa

ARAUDI APLIKAGARRIA

Ez dagokio

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

Ez dagokio

NORK ONARTU BEHAR DU?

Ez dagokio

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Sustapen arloa - Gazteria

OHARRAK

Udal ludotekei buruzko informazioa eta argibide gehiago behar izanez gero, enpresa kudeatzailearengana bideratu, instalazioetara bisita eta inskribapenak irailaren 15etik 30era, 17:00etatik 20:00etara.

Trintxerpe-San Pedroko ludoteka:

Helbidea: Espinosa del los Monteros plaza, Pobladoan. Tel.: 943392510.

kantauriludoteka@gmail.com

Donibaneko ludoteka:

Helbidea: lehengo eskola publikoa, J. J. Otaegi plazan. Tel. 943-517290.

doniludoteka@gmail.com

Antxoko ludoteka:

Helbidea: Azoka eraikina, Gure Zumardian. Tel. 943-248512.

antxoludo@euskalnet.net

Inskripzioen 2. epea otsailean zehar.

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Gazteria eta kirolak

DBEB kodea: 2050820206

Fitxategiaren xedea: Udalak gazteria eta kirolak arloko zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, udal aterpea, ludotekak, kirol instalazioetako erabiltzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO