Izen-ematea Udalaren gaztelekuetan

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal Gaztelekuak gizarte- eta hezkuntza-ekipamenduak dira eta euren xedea da nerabeei espazio ludiko bat eskaintzea askatzen eta sozializatzen lagunduko diena. Haien partaidetza aktiboa sustatzen da.

Gaztelekuan jarduera ugari egiten da: mahai- eta estrategia-jokoak, tailerrak, futbolina, play-station, filmak, musika, komiki, aldizkari, txango, kirol-jarduerak...

Gaztelekuak ostiral-larunbatetan irekitzen dira 17:00etatik 21:00etara.

Une honetan bi gazteleku daude Pasaian:

Trintxerpe-San Pedroko gaztelekua

Donibaneko Gaztelekua

NORK ESKA DEZAKE?

13 eta 17 urte bitarteko gazteek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

    Posta arrunta:
  • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

ZENBAT BALIO DU?

Ez du kosturik

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: berehala
  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

ARAUDI APLIKAGARRIA

Ez dagokio

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

Ez dagokio

NORK ONARTU BEHAR DU?

Ez dagokio

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Sustapen arloa - Gazteria

OHARRAK

Udal ludotekei buruzko informazioa eta argibide gehiago behar izanez gero, enpresa kudeatzailearengana bideratu; instalazioetara bisitak eta izen-emateak irailaren 15etik 30era, 17:00etatik 21:00etara.

Trintxerpe-San Pedroko gaztelekua:

Gran Sol, 11-, behea.
20110 Pasaia
943-248198

kantauri gazteleku@gmail.com

Donibaneko Gaztelekua:

J.J. Otaegi plaza, 3 behea
20110 Pasaia
943-346016

donigaztelekua@gmail.com

Urte osoan eman daiteke izena.

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Gazteria eta kirolak

DBEB kodea: 2050820206

Fitxategiaren xedea: Udalak gazteria eta kirolak arloko zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, udal aterpea, ludotekak, kirol instalazioetako erabiltzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO