Izen-ematea Udaleku Irekietan begirale izateko

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gazteria Departamentuak uztailerako antolatzen dituen "Udaleku Irekiak” egitarauan begirale izan nahi duenak hautaketa-prozesuan parte-hartzeko.

Gazteria Departamentuak hautaketa-prozesu honen ondorioz sortuko den zerrenda beste egitarau edo behar batzuetarako erabili ahal izango du.

NORK ESKA DEZAKE?

Udalekuetan onartua izateko eta hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak hauek izango dira:

- 18 urte izatea.

- Euskara jakitea.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

1. Izen-emate fitxa behar bezala beteta.

2. Interesatuaren NAN, AIZ edo pasaportea.

3. Baloratzen diren ondorengo merituei dagozkien ziurtagiriak, halakorik izanez gero:

- Prestakuntza eta lan esperientziaren balorazioa:
_______________________________________

Aisialdiko begirale titulua (6 puntu).
Aisialdiko begirale ikastaroaren atal teorikoa (4 puntu).
Aisialdiko zuzendari titulua (3 puntu).
Aisialdiko zuzendari ikastaroaren atal teorikoa (2 puntu).
Heziketarekin harremana duten ikasketak (irakasle-ikasketak, pedagogia... bukatutakoak behar dute izan) (2 puntu).

Udaleku edo kanpaldiren batean aritu izana (9 puntu gehienez: bakoitzeko puntu 1).
Aisialdiko talderen bateko partaide izatea (azkeneko 5 urteetan; 3 puntu gehienez: 1 urteko).
Aisialdiko eskolek antolatutako espezializazio ikastaroetan parte hartu izana (0,2 puntu ikastaro bakoitzeko, gehienez puntu 1).

Pasaian erroldaturik egotea (2 puntu).

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ez dagokio

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Enpresa kudeatzaileari dokumentazioa eman.
      2. Kudeatzaileak datu-basea eta zerrenda sortu eta begiralegaiei hitzordua eman azterketarako.
      3. Enpresa kudeatzaileak begiralegaiei azterketa egin.
      4. Azterketen zuzenketa eta merituen balorazioa.
      5. Sortutako haur taldeen arabera enpresa kudeatzaileak begiraleak kontratatuko ditu, sailkapenaren hurrenkerari jarraikiz.
      6. Kontratatutako begiraleek prestaketa-asteburua egingo dute nahitaez ekainaren hasieran; prestakuntza hori hezitzaileek emango dute.
      7. Begiraleek gurasoen bileran parte-hartuko dute.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Sustapen arloa - Gazteria

      OHARRAK

      Azterketa taldeko elkarrizketa izango da:

      Iraupena: 45 minutu.
      Formatua: taldeka.

      Edukiak:

      - Parte-hartzaile bakoitzak bere aurkezpena egingo du.
      - Esperientziak eta bizipenak partekatzeko tartea: udalekuetan izandako esperientzien inguruan, egin beharrekoak, motibazioa, kezkak, zailtasunak...
      - Taldekoen artean ekintza bat antolatu eta planteatuko den egoera bati irteera eman.

      Baloratuko diren aldagaiak:

      - Parte-hartzea.
      - Norberaren trebetasunak.
      - Talde-lanerako gaitasuna.
      - Euskara maila.
      - Diskurtsoa.

      Puntuazioa: gehienez 30 puntu.

      Prestakuntza-ikastaroa:

      Begiaraleek prestakuntza ikastaroan hartu behar dute parte nahitaez. Ikastaroan eduki hauek landuko dira: programazio-ereduak, pedagogia-metodoak... Ondoren programazio bat osatu ahal izateko.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Gazteria eta kirolak

      DBEB kodea: 2050820206

      Fitxategiaren xedea: Udalak gazteria eta kirolak arloko zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, udal aterpea, ludotekak, kirol instalazioetako erabiltzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO