Arrokaundieta gazte aterpetxea erabiltzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Arrokaundietako gazte-aterpetxea Jaizkibel mendiaren ingurune paregabean dago. Batetik, eraikin nagusi bat du, aterpetxea, eta, bestetik, erantsitako eraikina, jokoetarako baliatzen dena.

Eraikin horren xedea da hezkuntza eta aisialdiko esperientziak garatzea Jaizkibelen ingurune naturala hobeki ezagutzeko.

Aterpetxea piraten munduaren inguruan dago girotua. Haren instalazioetan honako ekipamendu hauek daude: ludoteka, berdeguneak, aparkalekuak, liburutegia, telebista, bideoa eta DVD.

NORK ESKA DEZAKE?

Udal aterpetxea norentzat pentsatua dago?

  1. Erakunde eta elkarte antolatuentzat, hala nola aisialdiko talde, gazte-elkarte, ikastetxe, kirol eta kultur elkarteentzat, etab.; nolanahi ere lehentasuna haur eta gazteen esparrukoek dute.
  2. Piraten abenturak: udalekuak dira erakunde ezberdinekin aurrera eramaten direnak.
  3. Piraten etxea:

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua, aisialdiko programa didaktikoa da eta xedea ingurumena eta euskara lantzea du oinarri gisa euskal piratak eta kortsarioak hartuta. Haurra fantasia eta jolas munduan murgilarazirik, hezkuntza-helburua duen egonaldi bat da.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz:
  • PASAIA
    943 344034

      Posta arrunta:
    • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

    ZENBAT BALIO DU?

    001 - Arrokaundieta, tarifa orokorra
    Izarak alokatzea3,2 Euro
    005 - Arrokaundieta, piraten etxea: A) 20-30eko haur-taldea
    Bi egun (gau bat)53 Euro
    Hiru egun (bi gau)76,3 Euro
    Lau egun (3 gau)99,4 Euro
    Bost egun (4 gau)122,6 Euro
    006 - Arrokaundieta, piraten etxea: B) 31-40ko haur-taldea
    Bi egun (gau bat)43,8 Euro
    Hiru egun (bi gau)67,1 Euro
    Lau egun (3 gau)90,1 Euro
    Bost egun (4 gau)113,3 Euro
    007 - Arrokaundieta, piraten etxea: C) 41-50eko haur-taldea
    Bi egun (gau bat)39,3 Euro
    Hiru egun (bi gau)62,4 Euro
    Lau egun (3 gau)85,5 Euro
    Bost egun (4 gau)108,6 Euro

    PROZEDURAREN EPEA

    • Aurreikusitako epea: berehala

    ARAUDI APLIKAGARRIA

    Ez dagokio

    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

    Ez dagokio

    NORK ONARTU BEHAR DU?

    Ez dagokio

    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

    Sustapen arloa - Gazteria

    OHARRAK

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Fitxategiaren izena: Gazteria eta kirolak

    DBEB kodea: 2050820206

    Fitxategiaren xedea: Udalak gazteria eta kirolak arloko zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, udal aterpea, ludotekak, kirol instalazioetako erabiltzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea

    Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

    Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

    Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

    Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

    Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO