Izen-ematea Aldundiaren udalekuetan

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gipuzkoako Aldundiak udaleku itxien modalitatean antolatzen dituen udalekuak dira, hau da, gaua etxetik kanpo igarotzen den udalekuak, eta informazio eta inskripzioari buruz Udaleko Gazteria Sailak laguntzen dio Aldundiari.

Udalekuak Euskal Herriko hainbat tokitan izango dira uztailean eta abuztuaren lehen hamabostaldian, bai euskaraz eta bai elebitan, 7 edo 10 eguneko txandatan.

NORK ESKA DEZAKE?

7 eta 13 urte bitarteko haur eta gaztetxoen guraso edo legezko tutoreek.

Inskripzioak gehienez hiruko taldeetan egin litezke.

Plazen % 5 gordetzen dira hezkuntza-premia bereziak dituzten haurrentzat.

(Kasu horietan familiak zuzenean harremanetan jarri behar dira Aldundiko udalekuen zerbitzuarekin)

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Lehen fasean aurre-inskripzioa osatu behar da honako adin-tarteen arabera:

- 7-8 urte:

- 9-11 urte:

-12-13 urte:

- HAZen bitartez (* Aldundiak esteka zuzena emango digu)

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

        Besteak:

        ZENBAT BALIO DU?

        Aldundiak ezarritako kuotak txanden arabera:

        - 7 eta 10 eguneko txandak.

        - Tarifa orokorra, familia ugaria eta familia ugari berezia.

        - Kuota murriztuak GLL, Diru-sarrerak bermatzeko laguntza AGI* eta DSBE jasotzaileentzat.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 15 egun
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Behin-behineko zerrendak argitaratu.
        2. Erreklamazioak eta zuzenketak zerrendetan.
        3. Plazak zozketatuko dira Aldundian.
        4. Behin betiko inskripzioak zuzenean familiek egiten dituztenak aurrez aurre. Aldundiaren bulegoetan edo telematikoki.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Gipuzkoako Foru Aldundia

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Sustapen arloa - Gazteria

        OHARRAK

        Parte-hartzaileko inprimaki bat baino gehiago agertuz gero, eskaria ezeztatu egingo da

        Aurreko urteetan parte hartu ez zutenei emango zaie lehentasuna.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gazteria eta kirolak

        DBEB kodea: 2050820206

        Fitxategiaren xedea: Udalak gazteria eta kirolak arloko zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, udal aterpea, ludotekak, kirol instalazioetako erabiltzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea

        Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO