Izen-ematea Aldundiaren "Gazte oporraldiak" programan

ZER DA? ZERTARAKO DA?

“Gazte oporraldiak” Aldundiak antolatzen dituen udako kanpamentuak dira, eta Udaleko Gazteria Saila haiekin elkarlanean aritzen da informazio eta inskripzioari dagokionez.

Udalekuak Euskal Herriko eta Espainiar Estatukohainbat tokitan (Caceres, Menorca, Tarragona, Zarauz...) izango dira uztailean eta abuztuan, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz, 7, 10, 12 eta eguneko txandatan.

Udaleku horiek ingurune natural erakargarrietan izango dira, eta jarduera ugari egingo dute gazteek: abenturazko jarduerak, ur jarduerak, aisialdikoak, festak, gaika antolatutako gau-jaiak. Jatorri ezberdinetako gazteekin jarduerak partekatuko dira.

NORK ESKA DEZAKE?

13 eta 17 urte bitarteko guraso eta legezko tutoreek.

Inskripzioak gehienez hiruko taldeetan egin litezke.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Lehen fasean aurre-inskripzioa osatu behar da adin-tarteen arabera:

- 14-15 urte

- 16-17 urte:

- 14-17 urte:

- HAZen bitartez (*Aldundiak esteka zuzena emango digu).

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

        Besteak:

        ZENBAT BALIO DU?

        Aldundiak ezarritako kuotak txanden arabera:

        - 7 eta 10-12 eguneko txandak.

        - Tarifa orokorra, familia ugaria eta familia ugari berezia.

        - Kuota murriztuak GLL, AGI* eta DSBE jasotzaileentzat.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 15 egun
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Behin-behineko zerrendak argitaratu.
        2. Erreklamazioak eta zuzenketak zerrendetan.
        3. Plazak zozketatu.
        4. Behin betiko inskripzioak zuzenean familiek egiten dituztenak aurrez aurre. Aldundiaren bulegoetan edo telematikoki.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Gipuzkoako Foru Aldundia

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Sustapen arloa - Gazteria

        OHARRAK

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gazteria eta kirolak

        DBEB kodea: 2050820206

        Fitxategiaren xedea: Udalak gazteria eta kirolak arloko zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, udal aterpea, ludotekak, kirol instalazioetako erabiltzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea

        Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO