Diru-laguntzak Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetarako

ZER DA? ZERTARAKO DA?

UEU-Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako ikastaroetan parte hartzeko diru-laguntzak.

Beka sistema hau da:

  • Ikasle eta langabetuei: matrikula eta egoitza gastuen % 75.
  • Bestelakoei: matrikula eta egoitza gastuen % 50.

NORK ESKA DEZAKE?

Pasaiako herritarrek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Egingo den ikastaroaren matrikula-orria
  • Matrikularen ordainagiria
  • NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Ikastaroa amaitutakoan, UEUk emandako ziurtagiria.
  • Diru-laguntza eskabidean eskatzaileak ez badio ematen Udalari egiaztapen hau ofizioz egiteko baimena, Foru Ogasuneko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzako betebeharrak eguneratuak dituela egiaztatzen duen agiria.

NON ESKATZEN DA?

        Posta arrunta:
      • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

      ZENBAT BALIO DU?

      Ez du kosturik

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Euskara Sailak dokumentazioa aztertu eta txostena egin.
      2. Kontuhartzailetzak fiskalizatu.
      3. Tokiko Gobernu Batzarrak onartu eta ebazpena bideratu.
      4. Interesdunari jakinarazi.
      5. Diru-laguntza ordaindu.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Tokiko Gobernu Batzarra

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Sustapen arloa - Euskara

      OHARRAK

      • Agiri horiek guztiak aurkezteko, ikastaroa bukatzen denetik hilabeteko epea egongo da.
      • % 100eko asistentzia betebeharreko baldintza da.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Euskara

      DBEB kodea: 2050820201

      Fitxategiaren xedea: Udalak euskara zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, merkatariak, beka jasotzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea

      Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

      Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

      Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO